Begoña Gil

PSE-EE alderdiko kidea eta Bilboko zinegotzia hamasei urtetan

Begoña Gil Llanos (Otxarkoaga, Begoña, 1967ko otsailaren 20a) euskal politikaria da, PSE-EEko Batzorde betearazleko kidea, Politika Instituzionalerako Idazkaria eta Koordinatzaileordea.[1][2][3][4] 2011tik Bizkaiko Batzar Nagusietako bigarren presidenteorde da.[5] ak aukeratzeko bozketan, Koldo Mediavillaren alde egin zuten EAJko kide guztiek eta lehen presidenteorde izandatu zuten horrela. PSE-EEkoek eta PPkoek beren botoak Begoña Gil sozialistaren alde egiteko batu zituzten. Bederatzi ordezkari ditu PSE-EEk, eta zortzi PPk. Bilduko hamabi hautetsiek Idoia Erraztiren aldeko botoa eman arren, sozialista eta popularren hamazazpi botoei esker, Gil izendatu zuten bigarren presidenteorde.

Begoña Gil
Bizitza
JaiotzaBilbo eta Otxarkoaga, 1967 (56/57 urte)
Herrialdea Bizkaia
Familia
Ezkontidea(k)Patxi López Álvarez
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta filosofoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa PSE-EE

Filosofia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean.

Bilboko zinegotzia (1994-2010) aldatu

Bilboko udalean PSE-EEko zinegotzia izan zen 16 urtez,[6] udal talde horren lana koordinatzeaz arduratzera heldu zen, eta hainbat administrazio-kontseilutan parte hartu zuen —Udal Etxebizitzak, Surbisa eta Cimubisa— eta Txurdinaga-Otxarkoaga Distrituko Kontseiluko presidentea ere izan zen urte batzuetan.[7]

PSE-EEren udal taldearen jarraipenaz ere arduratzera ere heldu zen Bilboko udalean: hirigintza, ingurumena, zirkulazioa eta garraioa, mugikortasun politikak eta teknologia berriak.[8][9]

Inkonformismoa eta bere auzoa zen Otxarkoaga hobetzeko gogoa gazte-gaztetatik eraman zuten Begoña Gil Llanos gizarte-mugimenduetan parte hartzera. 1994etik 2010era arte talde sozialistako kide izan zen Bilboko Udalean eta alde bietan aritzeko aukera izan du: gobernuan eta oposizioan.[6]

« Bilbok asko erakartzen nau, baina kezkatu ere egiten nau bi abiadurako Bilbo eraikitzen ari garelako; batetik, Guggenheimen eta Euskalduna Jauregiaren Bilbo, biziberritze-aukera izugarria dakartenak, eta bestetik periferiarena; zerbitzu jakin batzuetara iristeko baliabideak dituztenena eta oinarrizkoena ere ez dutenena. Funtsezkoa iruditzen zait azpiegitura handien Bilbo, gizarte-arloko Bilborekin batera, aukera-berdintasunarena, pertsona non bizi den edo zer diru duen kontuan hartu gabe. »

—Begoña Gil (2000)[7]


1998-1999an urte eta erdian, Gizarte Ongizate Saileko arduraduna izan zen.[10] Denboraldi horretan, Udaleko gizarte-zerbitzuen sarea ezagutarazi eta finkatzen saiatu zen, administrazioak bizkor erantzun zezan. udal erakunde paramunizipaletan ere parte hartu zuen, hala nola Bilboko Gizarte Egoitzenean, Artxandako Funikularrekoan edo Udal Etxebizitzenean.[6][7]

PSE-EEko politikaria eta hauteskunde-kanpainen antolatzaileetako bat aldatu

Hasieran Bizkaiko PSE-EEko Batzorde Exekutiboko kidea zen, geroago Euskadi mailakoan ere aritu da.[11] Alderdiak Euskadin dituen hauteskunde-kanpainen antolaketan eragin berezia du.[8] Senarra duen Patxi Lopez 2009an lehendaritzara eraman zuen kanpainaren antolaketan ere parte hartu zuen modu esanguratsuan.[12]

Bizkaiko Batzar Nagusietako bigarren presidenteordea (2011tik) aldatu

2011tik Bizkaiko Batzar Nagusietako bigarren presidenteorde da. Koldo Mediavillaren alde egin zuten EAJko kide guztiek eta lehen presidenteorde izendatu zuten horrela. PSE-EEkoek eta PPkoek beren botoak Begoña Gil sozialistaren alde egiteko batu zituzten. Bederatzi ordezkari zituen PSE-EEk, eta zortzi PPk. Bilduko hamabi hautetsiek Idoia Erraztiren aldeko botoa eman arren, sozialista eta popularren hamazazpi botoei esker, Gil izendatu zuten bigarren presidenteorde.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. «Berriak: Begoña Gil: “Garraioaren diru-laguntzarekin gure eskariak entzun dira; Pedro Sanchezen Gobernuak erakutsi du langile-klasearekin dagoela”» PSE EUSKADI 2024-04-15 (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).
  2. «Berriak: Begoña Gil: “Jendea babesten duen, eskubide eta askatasunetan urratsak ematen dituen eta herrialdea eraldatzen duen proiektu baten parte gara”» PSE EUSKADI 2024-04-15 (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).
  3. Hermosilla, Gotzon. (2024-03-21). «Begoña Gil: «PSE-EE indar erabakigarria izango da kanpainan, baita apirilaren 21etik aurrera ere»» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).
  4. «Idoia Mendia: "Pluraltasun eta tolerantziaren bermea gara herrialde honetan"» Berria 2014-09-21 (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).
  5. a b Laskibar Lizarribar, Aitziber. (2011-06-14). «EAJk gehiengoa baliatu du Bizkaiko Mahaian gailentzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).
  6. a b c (Gaztelaniaz) Espinosa, Lucia. (2004-04-01). «Begoña Gil, Concejala del PSE-EE 'Se debe abrir esta institución a los ciudadanos'» Bilbao (Bilboko udala): 22..
  7. a b c (Gaztelaniaz) Imaz, Lurdes. (2000-04-01). «Begoña Gil, Concejala del PSE-EE 'STrabajo para que BObao sea una du(kd tolerante y sofidaria'» Bilbao (Bilboko udala): 12..
  8. a b (Gaztelaniaz) Erkiaga, Elena. (2004-04-01). «Begoña Gil, Concejala del PSE-EE 'Hacemos política con rostro'» Bilbao (Bilboko udala): 22..
  9. (Gaztelaniaz) Baza, Naiara. (2004-04-01). «Begoña Gil, Concejala del PSE-EE 'El noble objetivo de la política sigue siendo mejorar la vida del ciudadano'» Bilbao (Bilboko udala): 12..
  10. (Gaztelaniaz) Tejedor, Javier. (1998). «Begoña Gil, delegada del Area de Bienestar Social 'Falta una vision global de la política social'» Bilbao (Bilboko udala): 22..
  11. «PSE EUSKADI: Ezagutu gaitzazu» www.socialistasvascos.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).
  12. (Gaztelaniaz) «Una filósofa en Ajuria Enea» El País 2010-01-08 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu