Mario Cipollini
Mario Cipollini (Lucca, 1967ko martxoak 22) txirrindulari ohi italiar bat da, esprinter gisa nabarmendu izan dena.
Mario Cipollini | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lucca, 1967ko martxoaren 22a (54 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Familia | |
Anai-arrebak |
ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
MG Maglificio (en) ![]() | 1992-1993 |
Saeco | 1994-2001 |
Del Tongo (en) ![]() | 1989-1991 |
Aurum Hotels | 2002-2004 |
Liquigas-Cannondale | 2005-2005 |
Rock Racing-Murcia (en) ![]() | 2008-2008 |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | Esprinterra |
Pisua | 79 kilogramo |
Altuera | 189 zentimetro |
Jasotako sariak | |
mariocipollini.com |
1989 eta 2005 artean iraun zuen bere kirol karreran 180 garaipen baino gehiago lortu zituen, hala, historia guztian, garaipen gehien dituen txirrindularietako bat delarik.
Bere garaipenik garrantzitsuenak Zolder hirian ospatu zen 2002ko Munduko Txirrindularitza txapelketa eta urte berean ospatu zen Milan-San Remo klasikoa izan ziren, jada 35 urte zituen txirrindulari batentzat lorpen handia izan zena. Gainera, etapa ugari ere irabazi du hiru Itzuli Handietan (Frantziako Tourra, Espainiako Vuelta eta Italiako Giroa), azken honetan 43 etapa garaipen lortuz.
Mario 2003an hasi zen gainbehera, une horretan, esprint masiboetan itzal egingo zion txirrindulari bat agertu zelarik: bere herrikidea zen Alessandro Petacchi.
Hala eta guztiz ere, 2005 arte jarraitu zuen profesional bezala, urte horretako apirilak 26an ustekabean erretiratu egiten zela iragarri zuen arte, Giroa hasteko hamar egun baino falta ez zirenean, non parte hartzeko asmoa zuen.
Cipollini idolo bat izan zen, baita pertsona eztabaidatsua ere, sarri bere profesionaltasun faltagatik kritikatua. 2003ko Espainiako Itzulian izan zuen igaroera bezalako jazoerak nabarmentzen dira, non soilik bere taldea gonbidatua izan zedin parte hartu zuen, lehen etaparen ondoren itzulia utziz antolakuntzaren harridurarako.
Cipolliniri buruzko beste bitxikeria bat, protagonista izateko zuen nahiarekin lotuta, Tourreko, eta, batez ere, Giroko sarrerako etapetan erlojupeko jantzi deigarriak erabiltzeko zuen zaletasuna da.
Mario Cipollini txirrindularitza profesionalera 2008an itzuli zen Rock Racing talde estatubatuarrarekin. Talde honekin eman zuen denbora laburra izan zen, urte horretako martxoak 17an talde uzten zuela, eta, bigarren aldiz, txirrindularitza profesionaletik erretiratzen zela iragarri baitzuen.
PalmaresaAldatu
1987
1989
- Pouilleseko Tourreko 3 etapa
- Giroko etapa 1
- Firenze
1990
- Milan-Vignola
- Pouilleseko Tourreko 2 etapa
- Giroko 2 etapa
- Tirreno-Adriatikoko etapa 1
- La Panneko Hiru Egunetako etapa 1
- Firenze
- Mestre
1991
- Scheldeprijs Vlaanderen
- Tour de l'Etna
- Giroko 3 etapa
- Étoile de Bessegèseko 2 etapa
- Siziliako Asteko 2 etapa
- Pouilleseko Tourreko 2 etapa
- La Panneko Hiru Egunetako etapa 1
- Fivizzano
- Mestre
1992
- Gante-Wevelgem
- Giroko 4 etapa
- Italiako Giroko puntukako sailkapena
- Paris-Nizako 3 etapa
- Dunkerqueko Lau Egunetako 3 etapa
- Pouilleseko Tourreko 2 etapa
- Étoile dde Bessegèseko etapa 1
- Etapa 1 La Panneko Hiru Egunetan
- Lucca
1993
- Rik Van Steenbergen Memoriala
- E3 Harelbeke
- Gante-Wevelgem
- Scheldeprijs Vlaanderen
- Paris-Nizako 3 etapa
- Mediterraneoko Tourreko 2 etapa
- Tourreko etapa 1
- Roosendaal
- Lassa Macinala
1994
- Mediterraneoko Tourreko 2 etapa
- Paris-Nizako 2 etapa
- Siziliako Asteko etapa 1
- Massa Macinala
- Mestre
1995
- Luis Puig Garaikurra
- Mte Carlo-Alassio
- Mediterraneoko Tourreko 3 etapa
- Kataluniako Itzuliko 3 etapa
- Valentziako Erkidegoko Itzuliko 2 etapa
- Romandiako Tourreko 2 etapa
- Giroko 2 etapa
- Tourreko 2 etapa
- Oostvoorne
1996
- Italiako errepide txirrindularitzako txapelketaren garailea
- Giroko 4 etapa
- Romandiako Tourreko 3 etapa
- Valentziako Erkidegoko Itzuliko 2 etapa
- Aragoiko Itzuliko 2 etapa
- Kataluniako Itzuliko 2 etapa
- Mediterraneoko Tourreko etapa 1
- Tourreko etapa 1
- Firenze
1997
- Giroko 5 etapa
- Italiako Giroko puntukako sailkapena
- Romandiako Tourreko 3 etapa
- Mediterraneoko Tourreko 2 etapa
- Aragoiko Itzulio 2 etapa
- Tourreko 2 etapa
- Valentziako Erkidegoko Itzuliko etapa 1
- Firenze
1998
- Etruriarren Kostaldeko Sari Nagusia
- Giroko 4 etapa
- Kataluniako Itzuliko 4 etapa
- Tourreko 2 etapa
- Mediterraneoko Tourreko etapa 1
- Firenze
- Ichtegem
- Steenwijk
- Mestre
1999
- Luis Puig Garaikurra
- Giroko 4 etapa
- Tourreko 4 etapa
- Mallorcako Challengeko 2 etapa
- Kataluniako Itzuliko 2 etapa
- Tirreno-Adriatikoko etapa 1
- Romandiako Tourreko etapa 1
- Bologne
- Klagenfurt
- Zwolle
- Hannovre
2000
- Etruriarren Kostaldeko Sari Nagusia
- Graz
- Romandiako Tourreko 2 etapa
- Wien
- Campi Bicenzio
- Mediterraneoko Tourreko etapa 1
- Valentziako Erkidegoko Itzuliko etapa 1
- Giroko etapa 1
2001
- Sirakusako Tourra
- Bavikhove
- Lariano
- Campi Bicenzio
- Giroko 4 etapa
- Aragoiko Itzuliko 2 etapa
- Trentinoko Giroko etapa 1
- Romandiako Tourreko etapa 1
2002
- Munduko Txapelketako garailea
- Milan-San Remo
- Gante-Wevelgem
- Giroko 6 etapa
- Italiako Giroko puntukako sailkapena
- Espainiako Itzuliko 3 etapa
- Mediterraneoko Tourreko etapa 1
- Tirreno-Adriatikoko etapa 1
2003
- Giroko 2 etapa
- Tirreno-Adriatikoko 2 etapa
2004
- Mediterraneoko Tourreko etapa 1
- Georgiako Tourreko etapa 1
2005
Sailkapen orokorra Itzuli HandietanAldatu
Itzuli Handia | 1989 | 1990 | 1991 | 1992 | 1993 | 1994 | 1995 | 1996 | 1997 | 1998 | 1999 | 2000 | 2001 | 2002 | 2003 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | UT | 142 | 124 | 126 | — | — | UT | UT | 89 | UT | UT | UT | 107 | 100 | UT |
Frantziako Tourra | — | — | — | UT | UT | — | UT | UT | UT | UT | UT | — | — | — | — |
Espainiako Vuelta | — | — | — | — | — | UT | — | — | — | — | — | DSK | — | UT | UT |
Munduko Txapelketa | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 1 | — |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
ErrekonozimenduakAldatu
TaldeakAldatu
- Del Tongo (1989-1991)
- GB-MG (1992-1993)
- Mercatone Uno (1994-1995)
- Saeco (1996-2001)
- Acqua & Sapone (2002)
- Domina Vacanze (2003-2004)
- Liquigas-Cannondale (2005)
- Rock Racing (2008)
Aurrekoa Oscar Freire |
Munduko Txirrindularitza Txapelduna 2002 |
Ondorengoa Igor Astarloa |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mario Cipollini |