1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusia
1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusia 1967ko ekainaren 11an ospatu zen. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren VI. edizioa izan zen eta Euskaltzaindiak antolatuzuen. Orduko 10 bertsolari onenek hartu zuten parte. Donostiako Anoeta pilotalekuan jokatu zen eta Manuel Olaizola "Uztapide"k irabazi zuen, bere hirugarren txapela izan zen.
1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusia | |
---|---|
![]() 1967ko jendetza oholtzaren jiran. | |
Antolatzailea | Euskaltzaindia |
Parte-hartzaileak | 10 bertsolari |
Finala | Anoeta pilotalekua (1967ko ekainaren 11an) |
Txapelduna | Manuel Olaizola "Uztapide" |
Txapeldun ordea | Fernando Aire "Xalbador" |

Pio Caro Barojak TVErentzat grabatu zuen finala. Film dokumental honek Fiesta. Bersolaris. Poetas populares vascos izenburua izan zuen.
Gai jartzaileaAldatu
EpaileakAldatu
SailkapenaAldatu
Postua | Bertsolaria |
---|---|
Txapelduna | Manuel Olaizola "Uztapide" |
2 | Fernando Aire "Xalbador" |
3 | Jon Lopategi |
4 | Joxe Migel Iztueta "Lazkao Txiki" |
5 | Jose Luis Gorrotxategi |
6 | Migel Arozamena |
7 | Txomin Garmendia |
8 | Mattin Treku "Mattin" |
9 | Jon Mugartegi |
10 | Bautista Madariaga |
TxistuakAldatu
Bertsolaritzako pasarterik ezagunenetakoa eta zalantzarik gabe tamalgarriena gertatu zen. Arratsaldeko saiora Uztapide, Xalbador, Lopategi eta Lazkao Txiki sailkatu ziren eta epaileek buruz burukorako Uztapide eta Xalbadorren izenak eman zituztenean ikusleak haserretueta bost minutu eta erdiz txistuka arituz Xalbador sailkatu izanagatik protesta egin zuten.
Iskanbila baretu zenean Xalbadorrek honako bertso hau bota zuen.
Anai-arrebak, ez, otoi, pentsa
neure gustora nagonik,
poz gehiago izango nuen
albotik beha egonik;
zuek ezpazerate kontentu
errua ez daukat, ez, nik:
txistuak jo dituzue bainan
maite zaituztet oraindik!
IruditegiaAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Bertsolaritzaren Datu Basea
- Txistuak txalo bihurtzen dituen pertsularia (Argia aldizkaria)
- 1967ko txapelketari buruzko dokumentala
- Auspoa bilduma: 1967ko Txapelketa