Virgil Ivan Grissom
Virgil Ivan "Gus" Grissom (Mitchell, Indiana, 1926ko apirilaren 3a - Cañaveral lurmuturra, Florida, 1967ko urtarrilak 27) estatubatuar pilotu eta astronauta bat izan zen.
Virgil Ivan Grissom | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lawrence konderria (Indiana), 1926ko apirilaren 3a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Cape Canaveral (Florida), 1967ko urtarrilaren 27a (40 urte) |
Hobiratze lekua | Arlingtongo Hilerri Nazionala |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: smoke inhalation injury (en) ![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Betty Grissom (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | U.S. Air Force Test Pilot School (en) ![]() Purdue Unibertsitatea Mitchell High School (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | air force officer (en) ![]() ![]() |
Enplegatzailea(k) | NASA |
Jasotako sariak | |
Kidetza | NASA |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada |
Gradua | lieutenant colonel (en) ![]() |
Parte hartutako gatazkak | Koreako Gerra |
Astronauta | |
Misioak | Mercury-Redstone 4 (en) ![]() ![]() |
Misioen entseina(k) | ![]() ![]() |
Denbora espazioan | 307 minutu |
![]() ![]() ![]() |
"Gus Grissom" Mercury programaren hegaldietako bigarren estatubatuar astronauta izan zen, eta estatubatuar espazio lasterketako lehen biktimetako bat Edward Higgins White II.a eta Roger Chaffeerekin batera Apolo 1aren sutean. Bere lorpenen artean, bi misiotan hegan egin izana dago, baita espazio kapsula baten espazioaren onartutako mugatik haratuago bi aldiz hegan egin zuen lehen gizona izatea ere.
Virgil Grissom Mitchelleko goi eskolan graduatu zen, ondoren diplomatura bat lortuz ingeniaritzan Purdueko Unibertsitatean 1950ean. Betty Moore Grissomekin ezkondua, Scott eta Mark izeneko bi semeren aita izan zen.
Karrera militarra aldatu
Grissom Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armadan teniente koronel mailara iritsi zen. Pilotu bezala eman zuen karreraren hasieratik 100 borroka misiotan hegan egin zuen Koreako Gerran ehiza-hegazkin harraparien 334. eskuadroiko North American F-86 Sabre ehiza-hegazkinetan. Koreatik itzuli ostean hegaldi irakasle bezala lan egitera pasa zen Bryanen, Texas.
1955eko abuztuan, Grissom Aire Armadako Teknologia Institutuan sartu zen, Ohio estatuko Wright-Patterson basean, non ingeniaritza aeronautikoa ikasi zuen. 1956ko urrian proba pilotu bezala lan egitera pasa zen Edwards Aire Armadaren basean, Kalifornian, eta Wright-Pattersonera itzuli zen proba pilotu bezala ehiza sekzioan.
Cañaveral lurmuturrean hil zen 1967ko urtarrilak 27an bere kide Edward Higgins White II.a eta Roger Chaffeerekin batera Apolo 1 espazio-ontziaren sutean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Virgil Ivan Grissom |