João Guimarães Rosa
João Guimarães Rosa (Cordisburgo, Minas Gerais, 1908ko ekainaren 27a - Rio de Janeiro, Brasil, 1967ko azaroaren 19a) brasildar idazlea izan zen.
João Guimarães Rosa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | João Guimarães Rosa | ||
Jaiotza | Cordisburgo, 1908ko ekainaren 27a | ||
Herrialdea | Brasil | ||
Heriotza | Rio de Janeiro, 1967ko azaroaren 19a (59 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Aracy de Carvalho (en) (1938 - 1967ko azaroaren 19a) | ||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Universidade Federal de Minas Gerais Faculdade de Medicina da Universidade Federal de Minas Gerais (en) Colégio Arnaldo (en) | ||
Hizkuntzak | esperantoa portugesa brasildar portugesa frantsesa alemana gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | mediku idazlea, diplomazialaria, esperantista, eleberrigilea, idazlea, poeta, prosalaria eta medikua | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Brasilgo Letren Akademia | ||
Bizitza
aldatuEnbaxadore ibili zen zenbait hiritan: Hanburgon Bigarren Mundu Gerra garaian, Bogotan, Parisen eta UNESCOn. Minas Gerais Brasilgo eskualdean kokatu zituen bere eleberriak eta kontakizun laburrak. 1946an Sagarana argitaratu zuen. Handik hamar urtera kaleratu zen Guimarãesen idazlan nagusia: Grande Sertao: veredas. Guimarãesen lanetan gizonaren eta gaizkiaren arteko borroka etengabea agertzen da, Brasilgo goi-ordoki elkorretako gaizkile eta behizainen bizitza bortxazkoaren bidez. Beste lan batzuk ditu Corpo de baile (1956), Tutaméia (1967), Estas estórias (1969) eta Ave palavra (1971).
Obra
aldatu- 1929 - Caçador de camurças, Chronos Kai Anagke, O mistério de Highmore Hall eta Makiné
- 1936 - Magma
- 1946 - Sagarana
- 1947 - Com o Vaqueiro Mariano
- 1956 - Corpo de Baile (2 liburuki)
- 1956 - Grande Sertão: Veredas
- 1962 - Primeiras Estórias
- 1967 - Tutaméia – Terceiras Estórias
- 1968 - Em Memória de João Guimarães Rosa (hil ondorengoa)
- 1969/70 - Estas Estórias eta Ave, Palavra (hil ondorengoa)
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: João Guimarães Rosa |