Ibon Koteron
musikari bizkaitarra
Ibon Koteron (Bilbo, 1967ko urtarrilaren 5a) euskal musikaria da, gaur egungo albokaririk aktiboenetarikoa dena. 20 urterekin hasi zen musika tresna hori jotzen ikasten, eta berehala irakasteari ekin zion. Gaur egun Euskal Herriko eskolarik garrantzitsuena kudeatzen du, Kepa Junkera musikari ezagunarekin batera. Albokari tradizional nagusiekin harremanak eduki eta gero, hauek omentzeko ekitaldiak antolatzen ibili zen, Leon Bilbao (Arteaga, 1996) eta "Txilibrin"i (Bilbo, 1998) egindakoetan.
Ibon Koteron | |
---|---|
![]() (2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1967ko urtarrilaren 5a (58 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria |
Musika instrumentua | Alboka |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Hainbat elkarlan egin izan ditu Tomas San Miguel, Fran Lasuen, Tapia eta Leturia eta Berrogüettoren musikariekin, besteak beste.
Halaber, filosofia irakaslea eta Nafarroako gaita edo dultzaina jolea da.
Diskografia
aldatu- "Leonen Orroak" (1996), Kepa Junkerarekin batera.
- "Airea" (2004).
Abestiak
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Musikariari buruzko informazioa eta estekak