María Rodrigo

musikagilea, pianojolea, irakaslea eta Espainian opera bat estreinatutako lehen emakumea

María Rodrigo Bellido (Madril, 1888ko martxoaren 20aPuerto Rico, 1967ko abenduaren 8a) musikagilea, piano-jotzailea eta irakaslea izan zen. Espainian opera bat estreinatu zuen lehen emakumea eta bere lanetik bizi izan zen lehen musikagilea izan zen.

María Rodrigo

Bizitza
JaiotzaMadril1888ko martxoaren 20a
Herrialdea Espainia
HeriotzaPuerto Rico1967ko abenduaren 8a (79 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)José Tragó (en) Itzuli
Emilio Serrano Ruiz
Richard Strauss
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, classical pianist (en) Itzuli eta irakaslea
Enplegatzailea(k)Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa
University of Puerto Rico (en) Itzuli
Lan nabarmenak
KidetzaLyceum Club Femenino
Gizalegezko Hezkuntzako Emakumeen Elkartea
Genero artistikoaopera
Musika instrumentuapianoa

Musicbrainz: 33493208-6b35-4ad5-b829-f9304ce49e46 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Letren ingurune landuan eta maitalean hazi zen. Aitarekin ikasi zuen musika. Mercedes Rodrigo ahizpa izan zen Espainiako psikologia-titulua lortu zuen lehen emakumea. María, Espainian bere lanetik bizi izan zen lehen konpositorea.[1][2]

Ibilbidea aldatu

1897tik aurrera Madrilgo Kontserbatorioan pianoa, harmonia eta konposizioa ikasi zituen. Ikasketa arruntekin batera, piano-ikasketak egin zituen José Tragórekin, Madrilgo Kontserbatorioan. 1902an amaitu zuen, hamalau urterekin, Karrera Amaierako Sariarekin, eta neskato miresgarritzat jota.[3]

Emakume eleanitza zen, alemana eta frantsesa ikasi zuena. Alemanian, Frantzian eta Belgikan (1912-1915) ikasi zuen, Ikasketak Zabaltzeko Batzordearen beka bati esker.[4] Munichen Richard Strauss-ekin ikasi zuen eta bere kideen artean Wilhelm Furtwängler eta Carl Orff egon ziren.[2]

 
María Rodrigo bere Serenata espainiarra zuzentzen Círculo de Bellas Artes-en kontzertu batean (1909).

Espainiara itzulita, kontzertadore gisa lan egin zuen Madrilgo Teatro Realen. Europan zehar eman zituen kontzertuak Miguel Fletari pianoan lagunduta. Operak eta zarzuelak estreinatu zituen, eta hori berria zen garai hartan emakume batentzat. Madrilgo Kontserbatorioan irakasle izan zen 1933tik aurrera, Ahots- eta instrumentu-multzoko katedradun gisa.[5]

María Lejárraga eta Pura Maortuarekin batera, klase ertain eta langileko emakumearen kultura sustatzea helburu zuen Asociación Femenina de Educación Cívica/ Hezkuntzako Emakumeen Elkartea sortu zuen. Horrela, hitzaldi eta ikastaroez gain, hizkuntza, takigrafia, mozketa eta jantzigintza, musika eta deklamazio eskolak ematen ziren, Rodrigok emanak.[6]

Gerra Zibila zela eta, erbestera joan zen ahizparekin batera. Cannesen eta Suitzan egon zen María Lejarragarekin. 1939. urtean Kolonbiara iritsi zen eta berrogeiko urteetan irakasle gisa aritu zen Bogotán. Kontzertista gisa lan egiteaz gain, musika egiten jarraitu zuen. Azkenik, 1950ean Puerto Ricon bizi izan zen ahizparekin, eta, musika egiten jarraitzeaz gain, eskolak eman zituen Río Piedras Unibertsitatean, Espainiako beste errepublikar batzuekin batera. Puerto Ricon hil zen, 1967ko abenduaren 8an.[5]

Lanak aldatu

Bere lanean Alemaniako prestakuntza nabari da eta, bereziki, Wagnerren eragina. Genero guztiak landu zituen, bai ahots musika (operak, zarzuelak eta kantak), bai instrumentala (sinfonikoa, ganberakoa, pianorakoa). Espainian opera bat estreinatu zuen lehen emakumea izan zen.

  • Pianorako Sonata mi bemolean (1911)
  • Orkestrarako obertura (1912)
  • Hari-kuartetoa, lau alditan (1913)
  • Arku-instrumentuetarako kuartetoa (1913)
  • Orkestra handirako mudarra (poema sinfonikoa, 1914)
  • Sinfonia 4 garaitan (1914)
  • Hiru lieder ahotserako eta pianorako (testua alemanez duten abestiak, 1914)
  • Salmantina (opera, 1914)
  • Pianorako eta haize-instrumentuetarako boskotea fan (1915)
  • Becqueriara (zarzuela, 1915ean Zarzuela antzokian estreinatua)
  • Diana cazadora o Pena de muerte al amor/Diana ehiztaria edo Heriotza-zigorra maitasunagatik (zarzuela, Apolo antzokian 1915eko azaroaren 19an estreinatua)
  • Alma española/ Espainiar arima (poema sinfonikoa, 1917)
  • Las hazañas de un pícaro/Pikaro baten balentriak (sainetea, 1920an Apolo antzokian estreinatua)
  • Linterna mágica/Linterna magikoa (1921)
  • El pavo real/Indioilar Erreala (komedia poetikoa, 1922an estreinatua Eslaba antzokian)
  • Coplas de España/Espainiako koplak (gitarrarako, 1924ko urtarrila), Andrés Segoviari eskainitako lau koplak
  • Ayes/ Aienak (kantu eta pianorako abestiak, 1925)
  • Canción de amor/Maitasun-kanta (ganbera-opera, 1925)
  • Rimas infantil, glosas de canciones de corro/Haurrentzako errimak, korro-kanten glosak (1930)
  • La Copla intrusa/Copla intrusa(pianorako, 1930)
  • La Cenicienta/ Errauskine (haurrentzako baleta, 1941)
  • Canciones infantiles/ kantak (1942)
  • Fábulas/Alegiak (1942)
  • La carta, el guante y la rosa/ Gutuna, eskularrua eta arrosa (baleta, 1945)
  • La flor de la vida/Bizitzaren lorea (opera)
  • La romería del Rocío/Rocioko erromeria (zarzuela)
  • Los Caprichos de Goya/Goyaren Kapritxoak (koru eta orkestrarako suite sinfonikoa)

Aintzatespenak aldatu

  • 2016 Kontzertua Auditorio Nazionalean eta bere errepertorioaren grabazioa.[7]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu