Yemen
Yemen Ekialde Hurbileko estatu bat da, Arabiar penintsularen hegoaldean kokatua, Arabiako itsasoaren eta Itsaso Gorriaren kostaldean, 1990ean Hego Yemen eta Ipar Yemen bateratzetik sortua. Mugakide ditu Oman ipar-ekialdean, Saudi Arabia iparraldean eta ipar-mendebaldean, Itsaso Gorria mendebaldean eta Adengo golkoa hegoaldean.
Yemengo Errepublika | |||
---|---|---|---|
الجمهوريّة اليمنية (Al-Jumhuriyah al-Yamaniyah) | |||
Ereserkia: National anthem of Yemen (en) | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Sana eta Aden 15°21′0″N 44°12′0″E | ||
Azalera | 555.000 km² eta 527.970 km² (49.) | ||
Punturik altuena | Jabal an Nabi Shu'ayb (en) (3.666 m) | ||
Punturik sakonena | Arabiako itsasoa (0 m) | ||
Kontinentea | Asia eta Afrika | ||
Mugakideak | Saudi Arabia eta Oman | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | errepublika eta presidentzialismo | ||
Yemengo presidentea | Rashad al-Alimi (en) | ||
Legebiltzarra | Parliament of Yemen (en) | ||
Epai autoritatea | Q12192498 | ||
Harreman diplomatikoak | Ikusi mapa Wikidatan | ||
Zeren kide | ikusi
| ||
Demografia | |||
Biztanleria | 28.250.420 | ||
Dentsitatea | 50,9 bizt/km² (129.) | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Erlijioa | islam | ||
Ezkontzeko adina | genero guztiak: 15 | ||
Emankortasun-tasa | 4,16 (2014) | ||
Eskolaratu gabeko umeak | 2.337.346 (2012) | ||
Bizi-itxaropena | 64,953 (2016) | ||
Giniren koefizientea | 35,9 (2005) | ||
Giza garapen indizea | 0,455 (2021) | ||
Ekonomia | |||
BPG nominala | 18.213.328.571,429 $ (2016) | ||
BPG per capita | 1.106 $ (2017) | ||
BPG erosketa botere paritarioa | 73.631.681.642 nazioarteko dolar (2017) | ||
BPG per capita EAPn | 2.606,392 nazioarteko dolar (2017) | ||
BPGaren hazkuntza erreala | −9,8 % (2016) | ||
Erreserbak | 5.344.296.890 $ (2013) | ||
Inflazioa | 22 % (2016) | ||
Historia | |||
Sorrera data: 1990eko maiatzaren 22a | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +967 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | YE | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | YEM | ||
Ordu eremua | |||
Elektrizitatea | 230 V. 50 Hz.NEMA 1-15 (en) , AC power plugs and sockets: British and related types (en) eta BS 1363 (en) | ||
Internet domeinua | .ye | ||
yemen.gov.ye |
Hiriburua Sana da. Beste hiri nagusiak Aden, Al Xaab, Hudaida, Ibb, Marib, Moka, Mukalla, Saada, Ta’iz, Tarim eta Xeik Uthman dira.
Banaketa administratiboa
aldatuBarrutia (Muhafazah) | Azalera (km²) | Populazioa (2004) | Hiriburua |
---|---|---|---|
Abyan | 16.500 | 433.819 | Zinjibar |
'Adan | 750 | 589.419 | Aden |
Ad Dali' | 4.000 | 470.564 | Ad Dali' |
Al Bayda' | 9.300 | 577.369 | Al Bayda |
Al-Hudaida | 13.300 | 2.157.552 | Al-Hudaida |
Al Jawf | 39.500 | 443.797 | Al Jawf |
Al Mahrah | 67.000 | 88.594 | Al Ghaydah |
Al Mahwit | 2.300 | 494.557 | Al Mahwit |
Amanah al-'Asmah | 400 | 1.747.834 | Sana |
'Amran | 7.900 | 877.786 | Amran |
Dhamar | 7.600 | 1.330.108 | Dhamar |
Hadramaut | 167.000 | 1.028.556 | Al Mukalla |
Hajjah | 8.300 | 1.479.568 | Hajjah |
Ibb | 5.400 | 2.131.861 | Ibb |
Lahij | 12.700 | 722.694 | Lahij |
Ma'rib | 17.500 | 238.522 | Ma'rib |
Raymah | 1.900 | 394.448 | |
Sa'dah | 12.400 | 695.033 | Sa'dah |
Sana | 11.900 | 919.215 | Sana |
Shabwah | 39.000 | 470.440 | 'Ataq |
Ta'izz | 10.000 | 2.393.425 | Ta'izz |
Ingurunea eta klima
aldatuHiru lurralde-mota bereizten dira, oro har, Yemenen: itsasertzeko lautada estua (6-6,5 kilometroko zabalera); Yemengo goi-lautada eta mendialdea erdialdean (Al Asha, 3.227 m, eta Hadur Shuayb, 3.760 m, dira mendialde gorenak); eta Yemengo basamortua, ipar eta mendebaldera. Yemengo goi-lurrek hartzen dute azalera handiena (hiru bosten).
Arabiako penintsulako beste lurraldeen aldean, Yemengo lurra hezeagoa eta oparoagoa da, oro har. Euria garaieraren araberakoa da. Basamortuan eta itsasertzean oso euri-kantitate apalak jasotzen dira (100 mm-tik behera) eta askoz ere handiagoak (400–700 mm bitartekoak) goi-lurraldeetan. Tenperatura beroak nagusitzen dira Yemen osoan urtaro guztietan (25-32 °C bitartean, batez beste), baina neguak hotzak izaten dira barneko mendialde garaietan.
Biztanleak
aldatuYemengo biztanle gehienak arabiarrak dira arrazaz eta musulmanak (suniak eta xiitak) erlijioz. Emigrazio-herria da Yemen; lanerako sasoian dauden gizonezko askok sortaldea utzi eta Saudi Arabiara eta petrolio asko duten emirerrietara jo dute azken aldi honetan bizibidearen bila. Joera hori guztiz aldatu zen Yemengo errepublika batuak Irakeko Sadam Husseinen politika babestu zuenean, Saudi Arabiak langile yemendarrak lan-eskubiderik gabe utzi baitzituen (1991). Judu-komunitate bat bizi izan da Yemenen, Sanako hirian bereziki, XX. mendea arte, baina Israel aldera jo dute gehienek azken hamarkada hauetan.
Historia
aldatuLau erresuma bereizten ziren antzina Yemengo lurraldean, K.a. lehen milurtekoan: Saba, Main, Qataban eta Hadramaut. Sabako Erresuma izan zen guztietan garrantzitsuena; preziatuak ziren oso bertako lurrinak Asiako sortalde guztian eta, Itsaso Gorriaren eta Indiako ozeanoaren artean zegoelarik, garrantzi handia hartu zuen erresuma hark merkataritzan. K.a. V. mendean Eritrea eta Abisinia aldera zabaldu ziren sabatarrak, eta Yemengo beste erresumak menderatu zituzten ondoko mendeetan.
K. o. IV. mendetik aurrera, kristautasun-guneak sortuz joan ziren alde hartan, eta zailtasun handiak eduki zituzten, juduen eragin handia baitzuten bertako agintariek (himyari tribu sabatarrak). K.o. VI. mendearen hasieran (525), etiopiar kristau monofisitak nagusitu ziren Yemenen, eta Persiako osteek konkistatu zuten berrogei urte geroago. Orduan, antzinako Sabako Erresumaren gainbehera etorri zen (guztiz hondatu ziren garai bateko ubide eta ureztatze-eraikinak), eta beduino-tribu arabiarrak egokitu ziren arian-arian Yemengo lurretan. Beduino haiek eraman zuten islama, eta musulmanak nagusitu ziren (632-634).
IX. mendean, Bagdadeko kalifaren mendean geratu zen Yemen, baina bertako dinastia txikiak ziren han benetan nagusi, eta estatu burujabe bat sortu zuen Ipar Yemenen (Yahya ibn al-Hussayn), zaidi dinastiaren aitzindariak (893-894). Saladinek Egiptoko aiubtarren mende ezarri zituen Yemengo lurrak XII. mendean eta lurralde oparoa izan zen hurrengo mendeetan, Mediterraneo itsasoaren eta Indiako ozeanoaren arteko merkataritzari esker.
XVI. mendearen hasieran zabaldu zen inperio otomandarra Yemen aldera, baina bertako herriak aurre egin eta turkiarrak ez ziren sekula erabat nagusitu. Ingelesak 1618an finkatu ziren lehenengoz Moka hirian, eta XIX. mendean erabaki zuten hango kostaldea erabat hartzea (Aden, 1839; Perim, 1857), Indiarako bidea zaintzearren. 1872. urtean zehaztu ziren inperio otomandarraren eta Adengo kolonia ingelesaren arteko mugak, eta matxinada ugari izan zen otomandar eta ingelesen aurka eta, turkiarren inperioa behera etorri ondoren (1919), Yahya al-Mutawakkil Alaallah iman zaidiak zehaztu zuen Saudi Arabiarekiko muga iparraldean, eta 1939an amaitu zen britainiarren okupazioa Adenen.
Yemengo herria giro feudalean bizi izan zen, 1962. urtean errepublika arabiarra onartu zen arte. Berehala piztu zen erregezaleen eta errepublikazale ezkertiarren arteko gerra zibila. 1967. urtean sortu zen Hego Yemengo herri errepublika (Aden hiriburu) eta 1970. urtean sinatu zen Yemen bitan banatzen zuen hitzarmena: Hego Yemengo herri-errepublika demokratikoa (Aden hiriburu zela), marxista, eta Ipar Yemengo errepublika arabiarra (Sana hiriburu zela), gobernu militar baten manupean eta Saudi Arabiak eta mendebaldeko potentziek bultzatua. Berriro hasi ziren 1979ko hasieran bi Yemenen arteko guduak, baina hilabete geroago amaitu ziren.
1986an gudu latzak izan ziren Hego Yemenen, moderatuen eta ezkertiarren artean (10.000 hildakotik gora), eta 1988tik aurrera hasi zen Yemen bateratzeko prozesua. 1990eko maiatzean batu ziren Yemengo bi errepublikak, eta Ipar Yemengo presidentea zena, Ali Abdullah Saleh, bilakatu zen Yemen batuko lehendakari. Eragin handia izan zuen prozesu honetan Irakeko gobernuak), eta Sadam Husseinen alde agertu zen Yemengo gobernua urte bereko abuztuan, Irakeko armada Kuwaiten sartu ondoren. Erabaki horren ondoren, bazter utzi zuten Yemengo errepublika Saudi Arabiak, emirerri arabiarrek eta mendebaldeko potentziek.
Saleh lehendakariak, gobernuaren eta estatuaren baliabideak kontrolatuz eta tribuekin negoziatuz, boterea atxiki zuen hurrengo urteetan. 1999ko hauteskundeetan botoen % 96 eskuratu zituen, eta 2006ko hauteskundeak ere irabazi zituen, oposizioak hauteskunde-iruzurra izan zela salatu bazuen ere. 2011n, lehendakariaren kontrako herri-matxinada piztu zen. Matxinoek lehendakariaren jauregiari eraso zioten, eta lehendakaria eta lehen ministroa larri zauritu zituzten. 2011ko azaroan, estatua krisi politiko sakonean murgilduta zegoela, Salehek boterea uztea onartu zuen.
2011ko protestek Ali Abdullah Saleh presidentea kargutik kenarazi eta harekin lehendakariorde zen Saleh presidentetzara eraman zutenetik, gatazkak areagotu egin ziren Yemenen. Iparraldean xiiten eta suniten arteko liskarrak ohikoak ziren, eta hutiak euren boterepeko eremua handitzen ari ziren; hegoaldean mugimendu independentista indartuz zihoan; eta bitartean Al Kaida ekialdean gotortu da, hegoaldeko zenbait eremutatik egotzia izan ostean. Hutien eta xiiten kontrako mezuak gogortzen ari zen, gainera, Al Kaida.
Ekonomia
aldatuLaborantzak garrantzi handia du (kotoia, fruituak, laboreak, moka kafea eta qat izeneko landare haluzinogenoa), baina ez da aski, oro har, biztanle guztien beharrak asetzeko. Abere-hazkuntzak ez du halako muntarik (ardi- eta ahuntz-azienda, gameluak) eta yemendarrak gero eta ardura handiago ari dira jartzen arrantza-baliabideen ustiapenean. Mea-hobi aberats samarrak daude Yemenen (burdina, batez ere, eta gatza, ikatza, kobrea, sufrea, beruna, zinka, urrea eta uranioa), eta, Arabiako penintsulako beste lurretan ez bezala, 1980tik aurrera hasi ziren ustiatzen bertako petrolioa eta gas naturala.
Azpiegitura-proiektu handietara bideratu dira industria mailan eginiko ahalegin garrantzitsuenak (lurrak ureztatzeko proiektuak, hirietako azpiegitura, oinarrizko industria, janari-industria, petrolio-findegiak). Errepide-sarea, bestalde, osatu gabe dago oraindik, eta bideen egoera txarra da oro har.
Portu nagusia Hudeida da, eta nazioarteko aireportuak daude Sana, Hodeida eta Ta'izz hirietan.
Yemendar ezagunak
aldatu- Muhammad al-Badr (1926-1996), erregea.
- Ali Abdullah Saleh (1947-2017), presidentea 1990etik 2012ra.
- Tawakkol Karman (1979-), Bakearen Nobel sariduna.
- Nojud Ali (1998-), idazle feminista.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak.
Asiako herrialde eta lurraldeak (Nazio Batuen azpi-eskualdeka) | |||
Afganistan • Errusia • Kazakhstan • Kirgizistan • Uzbekistan • Tadjikistan • Turkmenistan |
Hego Korea • Ipar Korea • Japonia • Mongolia • Txina | ||
Arabiar Emirerri Batuak • Armenia • Azerbaijan • Bahrain • Egipto • Georgia • Iran • Irak • Israel • Jordania • Kuwait • Libano • Oman • Qatar • Saudi Arabia • Siria • Turkia • Yemen |
Brunei • Ekialdeko Timor • Filipinak • Indonesia • Kanbodia • Laos • Malaysia • Myanmar • Singapur • Thailandia • Vietnam | ||
Bangladesh • Bhutan • India • Maldivak • Nepal • Pakistan • Sri Lanka |
Beste entitate |