Alboka
Alboka euskal haize instrumentu tradizionala da, mihi bakun jogune motako klarinete bikoitza duena.[1][2] Musikalki, bi tutuak independienteak dira, baina aldi berean jotzen dira. Afinazioari dagokionez, egile bakoitzak ezberdina eman du: Arratian egiten zirenak La ♭ notan afinatzen ziren, eta Zegaman egiten zirenak La♯ musika notan. Normalki, albokariek ezkerreko bost zuloko kanaberarekin melodia jotzen dute eta eskumako hiru zulokoarekin laguntza[3]. Alboka, normalki, panderoarekin laguntzen da, eta jota, porrusalda eta martxa dira ohiko abesti motak[4]. Jotzerakoan, arnasketa zirkularra erabili behar da, arnasa hartuz eta joaz aldi berean[5].
Alboka | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | sets of reedpipes with single reeds (en) |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 422.22 |
Izena arabieratik dator: al-bûq (البوق).
Albokari tradizionalak
aldatuBizkaian, Arratia eta Nerbioi ibarretan tradizio handia egon da XIX. mendetik, albokari handiak emanez: Anbrosio Gorostiaga "Anbros" (1867-1926), Bernardino Zautua, Tiburtzio Elezkano (1906-1958) eta Silbestre Elezkano "Txilibrin" (1912-2003) Igorrekoak; Migel Larrinaga "Txuskoa" (1881-1921), Alejo Etxezarraga eta Eugenio Etxebarria (1920-2008) Dimakoak; Graziano Lekue "Txisperue" (1882-1945) Zeberiokoa; Jose Amundarain "Muñegi" (1895-1969), Emilio Sagarna eta Andoni Goikoetxea Zeanurikoak; Ildefonso "Pontxo" Orue (1902-1980) eta Benito Iragorri (1906-1973) Lemoakoak; Alejo Gurtubai "Barberue", Juan Kruz Valle eta Juan Otxandio (1927-2000) Galdakaokoak; Jose Mari Bilbao eta Leon Bilbao semea (1916-1990) Arteagakoak; Inazio Uribarri "Andaluze" Dima/Zaratamokoa eta Manu Barandika Bediakoa.
Gaur egungo albokariak
aldatuAzpimarratzekoa da Mariano Barrenetxea (Galdakao, 1938-), baina batik bat Juan Mari Beltran (Donostia, 1947-), musikari handia eta Ibon Koteron (Bilbo, 1967-) jole iraultzailea, Kepa Junkeraren eskolakoa.
Bestela, 1990eko hamarkadan musika tresna Exkixu taldeak rock esparruan ezagutarazi zuen. Albokalari bikain gisa Alboka musika taldeko kide den Alan Griffin irlandarra ere aipatzekoa da.
Diskoak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Alboka - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).
- ↑ «ALBOKA» www.soinuenea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- ↑ Juan Mari, Beltran. Alboka - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).
- ↑ Alboka - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).
- ↑ (Ingelesez) «Basque music» Basque at the University of Illinois at Urbana-Champaign 2017-04-30 (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).
Ikus, gainera
aldatu- Euskal Herriko musika
- Pibgorn, albokaren antzeko Galesko musikatresna.
Kanpo estekak
aldatu- Albokaz eta albokarietaz "Euskonews"en
- (Gaztelaniaz)Euskal Herriko Alboka Eguna
- Ibon Koteron
- Alboka eta albokariak, Manu Gojenola Onaindia
- (Gaztelaniaz) La alboka, Mariano Barrenetxea
- (Gaztelaniaz) Alboka bat nola egin pausoz pauso
- (Gaztelaniaz) La alboka y otros albogues
- (Gaztelaniaz) Albokak 2.1, Atxikitako artxiboak
- Albokerue.com, Fede de Dios-en web gunea, alboka jotzen ikasteko tutorialak, partiturak, ...