Arabako Foru Aldundia
Arabako Foru Aldundia —sigletan idatzita, AFA— (ofizialki Diputación Foral de Álava-Arabako Foru Aldundia) Arabako gobernu organoa da. Espainiako beste diputazio batzuekin alderatuta lurralde historiko bat izateak ekartzen dituen konpetentziak ditu, hala nola, ogasuna, errepideak, mugikortasuna eta gizarte gaiak.
Arabako Foru Aldundia | |||
---|---|---|---|
| |||
Datuak | |||
Mota | probintziako aldundia eta argitaletxea | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Gobernantza | |||
Egoitza | Gasteiz | ||
Historia | |||
Sorrera | XV. mendea | ||
Jasotako sariak |
| ||
araba.eus |
Arabako Foru Aldundiaren egoitzan Arabako Batzar Nagusien bilkurak ere garatzen dira.
HistoriaAldatu
Arabako Diputazio Nagusia 1476. urtean sortu zen, erakunde eragile gisa. Beste herrialdeetan ez bezala, Diputatu Nagusiak berak jasotzen zuen aginte hori, hiru urterako. Koadrilek aukeraturiko zazpi ahaldunek hautatzen zuten Diputatu Nagusia, eta Batzar Nagusiek gehiengo absolutuz onartu behar izaten zuten izendapena. Diputatu Nagusiak aholku gisa bil zitzakeen Batzar bereziak eta Kontadoreak. Batzar Nagusiek izendatu edota kentzen zituzten Diputatu Nagusiaren agindupean zeuden enplegatu guztiak: Gobernu Idazkaria, Kontadore Nagusia, Artxibozaina, Diruzaina, Tabako eta Gatz Administraria, Arkitektoa, Miñoien Komandantea eta Inprimatzailea. 1877ko azaroaren 21ean desegin zen Arabako antzinako Foru Diputazioa. Egun Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren eta Lurralde Historikoen Legearen arabera zuzentzen dira Arabako Batzar Nagusiak eta Diputazioa.[1]
Sailak eta foru diputatuakAldatu
- Ahaldun Nagusiaren Saila: Ramiro González Vicente jauna.
- Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saila eta Ahaldun Nagusiordea: María Pilar García de Salazar Olano andrea.
- Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saila: Cristina González Calvar andrea.
- Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saila: José Luis Cimiano Ruiz jauna.
- Gizarte Zerbitzuen Saila: Beatriz Artolazabal Albeniz andrea.
- Nekazaritza Saila: Eduardo Aguinaco López de Suso jauna.
- Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saila: Jesús María López Ubierna jauna.
- Euskara, Kultura eta Kirol Saila: Igone Martínez de Luna Unanue andrea.
- Ingurumen eta Hirigintza Saila: José Antonio Galera Carrillo jauna.
Ahaldun NagusiaAldatu
Foru Aldundiaren buru Ahaldun Nagusia da, gainontzeko ahaldunek aukeratua. Gaur egun Ramiro Gonzalez da Arabako Ahaldun Nagusia.
2011an Ahaldun Nagusia aukeratzeko prozesuaAldatu
2011ko hauteskundeetako emaitzen ondoren, Bildu alderdiak esan zuen EAJren hautagaiari emango ziola botoa inbestidura saioan.[2] Bestalde, PSE-EEk PPren hautagaiari emango ziola botoa adierazi zuen.[3]
Ahaldun Nagusia hautatzeko lehian, beraz, EB-B taldearen bi ahaldunen botoak erabakigarri ziren. Talde honek bere oinarriko afiliatuei galdetu zien zer egin: EAJren aldeko botoa eman, Ahaldun Nagusi berriro Xabier Agirre Lopez izan zedin, ala bere hautagai propioaren alde bozkatu, horrela Ahaldun Nagusiaren postua PPko Javier de Andrések eskuratuz. Galdeketaren ondoren, bigarren aukera hobetsi zuten,[4] eta Javier de Andrés atera zen garaile.
Inbestidura saioan, Xabier Agirrek EB-Bko bi ahaldunei leporatu zien aurreko egunetan bi alderdiek hitzarmena lortzeko egin zituzten negoziazioetan EB-Bko ahaldunek trukean dirua eta haien alderdiko zenbait militanterentzako lanpostu finkoak eskatu zituztela.[5] Hurrengo egunean, EB-B alderdiko Kontxi Bilbaok onartu zuen bere alderdiko norbaitek eskaera hori egin zuela, baina ez talde negoziatzaileak, eta EAJrengandik horren berri jakin bezain laster negoziazio mahaitik kendu zutela.[6]. EB-Bko koordinatzaile nagusi Mikel Aranak Javier Madrazo koordinatzaile nagusi ohia eta Nerea Galvez eta Mertxe Etxezarreta Arabako batzarkideak kanporatu zituen alderditik.
Arabako Ahaldun Nagusien zerrendaAldatu
Legegintzaldia | Lehendakaria | Alderdia |
---|---|---|
I. (1979-1983) | Emilio Gebara Saleta | EAJ |
II. (1983-1987) | Juan María Ollora Otxoa de Aspuru | EAJ |
III. (1987-1991) | Fernando Buesa Blanco | PSE |
IV. (1991-1995) | Alberto Antsola Maiztegi | EAJ |
V. (1995-1999) | Félix Ormazabal Askasíbar | EAJ |
VI. (1999-2003) | Ramon Rabanera Rivacoba | PP |
VII. (2003-2007) | Ramon Rabanera Rivacoba | PP |
VIII. (2007-2011) | Xabier Agirre Lopez | EAJ |
IX. (2011-2015) | Javier de Andrés Guerra | PP |
X. (2015-2019) | Ramiro González Vicente | EAJ |
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Bilduk EAJ babestuko du Arabako Foru Aldundian, «trukean ezer eskatu gabe», berria.info webgunean 2011/07/07an kontsultatua
- ↑ Javier de Andres popularra ahaldun nagusi izan dadin sozialisten botoak beharrezkoak badira, haren alde bozkatuko dute, eitb.com webgunean 2011/07/07an kontsultatua
- ↑ «Ezker Batuko Arabako kideetatik hamarretik zortzik erabaki zuten Agirreri babesa ez ematea atzo», Berria, 2011-07-07. 2011-07-07an kontsultatua.
- ↑ Xabier Agire: Zuek [EB] nahi zenuten gauza bakarra postuak eta dirua zen, argia.com webgunean 2011/07/07an kontsultatua
- ↑ Ezker Batuko kide batzuentzat batzarkideen babes truke karguak eskatu zirela baieztatu du Bilbaok, berria.info webgunean 2011/07/08an kontsultatua
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz) Arabako Foru Aldundiaren webgune ofiziala