Lilly Wachowski
Lilly Wachowski (Chicago, 1967ko abenduaren 29a) zine zuzendari estatubatuarra da, bere ahizpa Lana Wachowskirekin batera, Wachowskitarren bikote artistiko eta sortzaile gisa ezaguna. Emakume transgeneroa da Lilly Wachowski.
Lilly Wachowski | |
---|---|
(2012) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Andrew Paul Wachowski |
Jaiotza | Chicago, 1967ko abenduaren 29a (56 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Emerson College (en) Whitney M. Young Magnet High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, komiki gidoilaria, zinema gidoilaria eta ekoizle exekutiboa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Writers Guild of America, East (en) |
|
Biografia
aldatuChicagon jaioa, han egin zuen lehen eta bigarren hezkuntza, baina unibertsitatera Emerson College delakora joan zen Bostonera. Hala ere, ez zituen bertako ikasketak amaitu, eta lanerako bat egin zuen bere ahizpa Lanarekin, ikus-entzunezkoetan gidoiak idazten eta zuzendaritzan.[1]
Urteetan Andy Wachowski izena erabili zuen, eta gizontzat ageri zen publikoki, baina 2016. urtean, 48 urte zituela eta bere ahizpa Lanak adierazpen bertsua egin eta lau urtera, emakumea transgeneroa zela jakinarazi zuen, eta Lilly izena hartu zuen publikoki. 1991tik Alicia Blasingamerekin zegoen ezkondua Lilly, eta trantsizio publikoaren unean emaztearen babesa zuela esan zuen.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Lilly Wachowski - Biography» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
- ↑ (Ingelesez) Davies, Caroline; Sweney, Mark. (2016-03-09). «Film director Lilly Wachowski comes out as transgender woman» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).