1964
urte
1964. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1940(e)koa • 1950(e)koa • 1960(e)koa • 1970(e)koa • 1980(e)koa |
Urteak | 1961 • 1962 • 1963 • 1964 • 1965 • 1966 • 1967 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1964 MCMLXIV |
Ab urbe condita | 2717 |
Armeniar egutegia | 1413 ԹՎ ՌՆԺԳ |
Bahá'í egutegia | 120 – 121 |
Bengaliar egutegia | 1371 |
Berber egutegia | 2914 |
Egutegi budista | 2508 |
Myanmarko egutegia | 1326 |
Bizantziar egutegia | 7472 – 7473 |
Koptoen egutegia | 1680 – 1681 |
Etiopiar egutegia | 1956 – 1957 |
Hebrear egutegia | 5724 – 5725 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2020 – 2021 |
Shaka Samvat | 1886 – 1887 |
Kali Yuga | 5065 – 5066 |
Iraniar egutegia | 1342 – 1343 |
Islamiar egutegia | 1383 – 1384 |
Japoniar egutegia | Shōwa 39 (昭和39年) |
Korear egutegia | 4297 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2507 |
Holozeniar egutegia | 11964 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
GertaerakAldatu
Urtarriletik ekaineraAldatu
- Urtarrilaren 1a - Ekuatore Gineak independentzia hartu zuen Espainiatik.
- Urtarrilaren 5a - Jerusalemen Paulo VI.a aita santuak eta Atenagoras I.a Patriarkak eliza katolikoa eta ortodoxoaren arteko lehenengo topaketa egin zuten XV. mendetik.
- Urtarrilaren 9a - Panamán nazioarteko krisialdi larria sortu zen ("Día de los Mártires") Kanalaren inguruneetan soladadu estatubatuarrek zibil panamarrak tirokatzean. 21 panamar eta 4 soldadu estatubatuar hil ziren.
- Urtarrilaren 22a - Ipar Rhodesian nazioko lehenengo presidente izendatu zuten Kenneth Kaunda.
- Otsailaren 7a - Sute erraldoi batek Tasmaniako uharte australiarretako zati handi bat suntsitzen du, 52 hildako utziz.
- Martxoaren 3a - Bilbon inauguratu zuten III. Makina-Tresnaren Azoka Teknikoa.
- Martxoaren 27a - Alaskako Anchorage herritik gertu 9,2 graduko lurrikara izan zen. Lurrikarak hainbat tsunami eragin zituen, Kaliforniako Crescent City hirian 12 pertsona hil zirelarik.
- Apirilaren 17a -
- Jerrie Mock estatubatuarra bilakatu zen lehenengo emakume munduko bira egin zuela haizetik.
- Lehendabiziko Ford Mustang aurkezten du Ford konpainiak.
- Apirilaren 20a - Erresumna Batuan BBC-2 irrati-katea abiatu zuten.
- Apirilaren 26a - Tanganika and Zanzibar batu eta Tanzania eratu zuten.
- Maiatzaren 7a - Pacific Air Lines enpresako Fairchild F-27 hegazkin batek lurra jo zuen San Ramón (Kalifornia) inguruan, 44 pertsona hil zirelarik. Bidaiari suizida batek pilotoa eta kopilotoa erail ondoren gertatu zen istripua.
- Maiatzaren 14a - Egipton inauguratu zuten Aswango presa.
- Maiatzaren 25a - Liman Peruko eta Argentinako futbol selekzio nazionalaren arteko partida bat eta gero alde bietako zaleek borroka larriaren ondorioz 319 pertsona hil zen eta 500 bat zauriturik gelditu ziren.
- Maiatzaren 27a -
- Palestinan 422 eragilek errefuxiatu eremeuetatik, sindikatuetatik eta enpresetatik, kultura arlotik, gazte taldeetatik eta emakumeen elkarteetatik Palestinaren Askapenerako Erakundea (PAE) sortu zuten.
- Kolonbian Manuel Marulanda "Tirofijo"-k, hilabeteak armadaren aurka borrokatzen eman ondoren, Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak (FARC gazteleraz) erakundea sortu zuen.
- Ekainaren 11a - Kolonian (Alemania) Walter Seifert militarrak erasotu zien lehen hezkuntzako eskola bateko ikasle eta irakasleei, 10 pertsona hilik eta 21 zaurituta utziz.
- Ekainaren 12a - Hegoafrikan gobernu arrazistak Robben uhartean bizitza osoko kartzelaldia erabaki zuen Nelson Mandela eta beste 7 buruzagiren aurka.
Uztailetik abenduraAldatu
- Uztailaren 2a - Lyndon Johnson estatubatuar presidenteak "Civil Rights Act of 1964" legea sinatu zuen, arraza bazterketaren aurka.
- Uztailaren 6a - Malawik independentzia hartu zuen Britainiar Inperiotik.
- Abuztuaren 13a - Gobernu britainiarrak Gwynne Owen Evans eta Peter Anthony Allen hitzaileei heriotza zigorra aplikatu zien, azkeneko aldiz Uharteetan.
- Irailaren 4a - Fortheko fiordoan (Eskozia) inauguratu zuten Forth Road zubi esekia.
- Irailaren 10a - Alemaniak milioi bat langile atzerritar jaso zituen.
- Irailaren 14a -
- Vatikano Hirian zabaldu zuten Kontzilio Vatikano II-aren hirugarren epea.
- "Daily Herald" egunkaria itxi eta "The Sun" abiatu zuten Britainia Handian.
- Irailaren 21a - Malta Britainiar Inperiotik independizatu zen.
- Urriaren 14a - Nikita Khrustxev presidente sobietarra kargutik kendu zuten.
- Urriaren 15a - Erresuma Batuan legebiltzarreko hauteskundeak irabazi zituen Alderdi Laboristak, Alderdi Kontserbadorearen gobernuari amaiera ematen 13 urte eta gero.
- Urriaren 16a - Txinak lehen bonba atomikoa leherrarazi zuen.
- Urriaren 24a - Zambiak lortu zuen independentzia Erresuma Batutik.
- Azaroaren 20a - Bartzelonan sortu zuten Langile Komisioak sindikatua, Sant Medir elizan.
- Abenduaren 11a - Che Guevarak hitzaldia egin zuen Nazio Batuen Batzar Nagusian.
- Abenduaren 12a - Kenyak errepublika aldarrikatu zuen.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
- Gabriel Aresti idazle bilbotarrak "Harri eta Herri" argitaratu zuen Zarauzko Itxaropena argitaletxearekin, euskal poesiaren historian liburu iraultzailea izan dena.
- 1964ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako garailea Jon Lopategi izan zen, aurreko edizioan legez.
- Irailaren 27a - 1964ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Andres Narbarte Xaltok bere bigarren txapela jantzi zuen.
- Abenduaren 13a - 1964ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan Lazkao Txikik jantzi zuen txapela.
MunduaAldatu
- Abuztuan The Kinks talde ingelesak "You Really Got Me" diskoa aurkeztu zuen.
- Abuztuaren 27an "Mary Poppins" film arrakastatsua aurkeztu zuten lehenengo aldiz.
- Irailaren 29 - "Quino" komikilari argentinarraren "Mafalda"k argia ikusi zuen "Primera Plana" izeneko aldizkarian.
Zientzia eta teknologiaAldatu
- Urtarrilaren 16an egin zuten lehenengo angioplastia periferikoa, hanka batean eta azaleko arteria femorala erabiliz, AEBetan eta Charles Dotter erradiologo interbentzionistaren eskutik.
KirolakAldatu
- 1964ko Neguko Olinpiar Jokoak (Innsbruck, Austria; urtarrilaren 29a - otsailaren 9a).
- Joko hauetan ez zen izan euskal herritar kirolaririk.
- Ekainaren 7a - Italiako Giroa Jacques Anquetilek irabazi zuen, bigarren aldiz.
- Uztailaren 14a - Jacques Anquetilek Frantziako Tourra irabazi zuen laugarren aldiz.
- Irailaren 6tik 13ra - Oriok irabazi zuen Kontxako Bandera, bere 19.a. Egun batzuk geroago Espainiako Traineru Txapelketan bere bosgarren txapelketa irabazi zuen.
- 1964ko Udako Olinpiar Jokoak (Tokio, Japonia; urriaren 10a - urriaren 24a).
- Edizio hau Asiako herrialde batean ospatu zen lehena izan zen.
- 13 Euskal herritarrek hartu zuten parte 6 kiroletan, Espainia eta Mexikoko selekzioekin.
- Ameriketako Estatu Batuak domina gehien lortutakoa izan ziren, bigarrena Sobietar Batasuna eta hirugarrena herrialde anfitrioia.
- Azaroaren 13a - Bob Pettit saskibaloi jokalariak (St. Louis Hawks) NBAn lehenengo aldiz 20.000 puntuko marka ezarri zuen.
- Azkarate pilotari elorriotarra buruz buruko txapeldun gelditu zen Atano III.a pilotalekuan 22-14 Garcia Ariño I.ari irabazi eta gero.
JaiotzakAldatu
UrtarrilaAldatu
- Urtarrilaren 1a - Ron Gilbert, estatubatuar bideo-joko diseinatzaile eta programatzailea.
- Urtarrilaren 1a - Sadie Plant, ingeles idazlea eta filosofoa, ziberfeminismoaren aitzindarietako bat.
- Urtarrilaren 2a - Pernell Whitaker, estatubatuar boxeolaria (h. 2019).
- Urtarrilaren 4a - Patricia Kraus, abeslari, musikagile eta ekoizlea, Alfredo Kraus tenorearen alaba.
- Urtarrilaren 4a - Budimir Vujačić, montenegroar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 7a - Nicolas Cage, estatubatuar aktorea.
- Urtarrilaren 7a - Pizo Gómez, gipuzkoar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 10a - Silvia Lazarte, nekazaritza boliviarreko buruzagi eta Kitxua jatorriko politikaria (h. 2020).
- Urtarrilaren 11 - Albert Dupontel, frantziar zuzendaria, gidoilaria eta aktorea.
- Urtarrilaren 12a - Jeff Bezos, estatubatuar negozio-handikia, Amazonen sortzailea.
- Urtarrilaren 12a - Valdo Filho, brasildar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 12a - Blanca Li, espainiar koreografo, dantzari, zinemagile eta errealizadorea.
- Urtarrilaren 12a - Jose Manuel Manzisidor, gipuzkoar idazlea.
- Urtarrilaren 13a - Josu Anuzita, bizkaitar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 13a - Penelope Ann Miller, estatubatuar aktorea.
- Urtarrilaren 14a - Mark Addy, ingeles aktorea.
- Urtarrilaren 14a - Henk Duut, herbeheretar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Urtarrilaren 17a - Michelle Obama, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen dama.
- Urtarrilaren 17a - Andy Rourke, britainiar musikaria, The Smiths taldeko baxu-jotzailea (h. 2023).
- Urtarrilaren 21a - Gérald Passi, frantziar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 22a - Fermín de Luis, nafar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 23a - Mariska Hargitay, estatubatuar aktorea, ekoizlea eta zuzendaria.
- Urtarrilaren 25a - Patxi Zubizarreta, gipuzkoar idazlea.
- Urtarrilaren 27a - Bridget Fonda, estatubatuar aktorea.
- Urtarrilaren 28a - Juan Carlos González Salvador, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Urtarrilaren 28a - Corinna zu Sayn-Wittgenstein, alemaniar enpresari eta aristokrata, Juan Carlos I.a Espainiakoaren maitale izateagatik ezaguna.
- Urtarrilaren 29a - Maider Aroztegi, lapurtar politikaria, Miarritzeko auzapeza.
- Urtarrilaren 29a - Pepa Bueno, espainiar kazetari, irrati esatari eta telebista aurkezlea.
- Urtarrilaren 29a - Maria Luisa Irizar, gipuzkoar korrikalari ohia.
OtsailaAldatu
- Otsailaren 2a - Teresa Jiménez Vílchez, espainiar irakaslea eta politikaria.
- Otsailaren 2a - Laura Poitras, estatubatuar dokumental zuzendari eta ekoizlea.
- Otsailaren 3a - Michael Rummenigge, alemaniar futbolari ohia.
- Otsailaren 4a - Oleg Protasov, ukrainar futbolari ohia.
- Otsailaren 5a - Laura Linney, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 6a - Andrei Zviagintsev, errusiar zinema zuzendaria eta aktorea.
- Otsailaren 9a - Ernesto Valverde, arabar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Otsailaren 10a - Sergio Escudero, argentinar futbolari ohia.
- Otsailaren 11 - Antonio Camacho Vizcaíno, Espainiako Barne Arazoetako ministro ohia.
- Otsailaren 11 - Sarah Palin, estatubatuar politikaria, Alaskako gobernadore ohia.
- Otsailaren 14a - Gianni Bugno, italiar txirrindulari ohia.
- Otsailaren 14a - Julia Gallego, gipuzkoar xakelaria.
- Otsailaren 15a - Duran Çetin, turkierazko idazlea.
- Otsailaren 15a - Javier Fesser, espainiar zinema zuzendaria.
- Otsailaren 15a - Hana Horka, kantari txekiarra, Asonance folk-taldeko kidea (h. 2022).
- Otsailaren 16a - Bebeto, brasildar futbolari ohia.
- Otsailaren 17a - Oskar Intsausti, nafar pala-jokalaria.
- Otsailaren 18a - Matt Dillon, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 19a - Jennifer Doudna, estatubatuar biokimikaria, 2020ko Kimikako Nobel Saria.
- Otsailaren 24a - Victor Ferreyra, argentinar futbolari ohia.
- Otsailaren 25a - Marta Juaniz, nafar aktorea.
- Otsailaren 27a - Lourdes Odriozola, gipuzkoar historialari eta dokumentalista.
- Otsailaren 28a - Djamolidine Abdoujaparov, uzbekistandar txirrindulari ohia.
- Otsailaren 29a - Ion Imanol Rementeria, gipuzkoar saskibaloi jokalaria (h. 2022).
MartxoaAldatu
- Martxoaren 3a - Raúl Alcalá, mexikar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 4a - Josu Juaristi, gipuzkoar kazetaria eta politikaria.
- Martxoaren 5a - Joseba Urizar, bizkaitar idazlea (h. 2021).
- Martxoaren 5a - Gerald Vanenburg, herbehereetar futbolari ohia.
- Martxoaren 6a - Sandro Rosell, kataluniar marketing enpresaria.
- Martxoaren 7a - Bret Easton Ellis, estatubatuar idazlea.
- Martxoaren 8a - Patxi Saez Beloki, gipuzkoar soziolinguista.
- Martxoaren 8a - Joseba Santamaría, nafar kazetari eta idazlea.
- Martxoaren 8a - Yasuharu Sorimachi, japoniar futbolari ohia.
- Martxoaren 9a - Juliette Binoche, frantziar aktorea.
- Martxoaren 9a - Valérie Lemercier, frantziar aktore, gidoigile, umorista, abeslari eta zuzendaria.
- Martxoaren 10a - Eduardo printzea, Edinburgoko dukea, Elizabeth II.a Erresuma Batukoaren semea.
- Martxoaren 10a - Neneh Cherry, suediar rap abeslari, disk jockey eta irrati esataria.
- Martxoaren 12a - Alfonso García Alonso, bizkaitar politikaria.
- Martxoaren 15a - Eduardo Chillida Belzunce, gipuzkoar eskultore eta margolaria.
- Martxoaren 16a - Pascal Richard, suitzar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 16a - Octavia St. Laurent, estatubatuar emakumezko artista transexuala (h. 2009).
- Martxoaren 17a - Joseba Agirre López, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Martxoaren 17a - Rob Lowe, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 18a - Idoia López Riaño, gipuzkoar ETAkidea.
- Martxoaren 19a - Jeanne Gang, estatubatuar arkitektoa.
- Martxoaren 19a - La Veneno, espainiar vedette, abeslari eta aktore transexuala (h. 2016).
- Martxoaren 21a - Jesper Skibby, danimarkar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 29a - Elle Macpherson, australiar top-model ohia, bere belaunaldiko modelorik ospetsuenetarikoa.
- Martxoaren 30a - Tracy Chapman, estatubatuar abeslaria eta abesti-idazlea.
ApirilaAldatu
- Apirilaren 1a - Erik Breukink, herbeheretar txirrindulari ohia.
- Apirilaren 1a - Joaquim Forn, kataluniar politikaria.
- Apirilaren 3a - Nigel Farage, britainiar politikaria eta analista politikoa.
- Apirilaren 3a - Enric Morera i Català, valentziar politikaria.
- Apirilaren 3a - Bjarne Riis, daniar txirrindulari ohia.
- Apirilaren 5a - Per Pedersen, daniar txirrindulari ohia.
- Apirilaren 6a - Alberto Fabra, PPko espainiar politikaria.
- Apirilaren 6a - David Woodard, estatubatuar idazle eta musika zuzendaria.
- Apirilaren 7a - Russell Crowe, australiar aktorea.
- Apirilaren 8a - Janne Teller, daniar idazlea.
- Apirilaren 9a - Josean Bengoetxea, gipuzkoar aktorea.
- Apirilaren 9a - Luis Fernando Rodríguez, gipuzkoar futbolari ohia.
- Apirilaren 12a - Meritxell Borràs, kataluniar politikaria.
- Apirilaren 13a - Miguel Colino, bizkaitar baxu-jotzailea.
- Apirilaren 13a - Andy Goram, eskoziar futboleko atezaina (h. 2022).
- Apirilaren 13a - Eusebio Sacristán, espaniar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Apirilaren 13a - Dokka Umarov, txetxeniar gerrillari islamista (h. 2013).
- Apirilaren 14a - Karmele Makazaga, gipuzkoar eskubaloi jokalari ohia.
- Apirilaren 15a - Marga do Val, galiziar idazlea, literatur kritikaria, itzultzailea eta aktorea.
- Apirilaren 20a - Serafín Zubiri, nafar abeslaria, piano-jotzailea eta konposatzailea.
- Apirilaren 22a - Estelle Asmodelle, australiar modelo, sabel-dantzari, musikari, ekintzaile, asmatzaile, artista abstraktu eta akademikoa.
- Apirilaren 24a - Cedric the Entertainer, estatubatuar aktorea.
- Apirilaren 24a - Djimon Hounsou, benindar-estatubatuar aktore eta modeloa.
- Apirilaren 25a - Hank Azaria, estatubatuar aktore, komediante eta ekoizlea.
- Apirilaren 27a - Mireia Gabilondo, gipuzkoar aktorea, zuzendaria eta gidoigilea.
- Apirilaren 29a - Radek Jaroš, txekiar mendizalea eta idazlea.
- Apirilaren 30a - Lorenzo Staelens, belgikar futbolari ohia.
MaiatzaAldatu
- Maiatzaren 1a - Joxe Mari Agirretxe, Porrotx, gipuzkoar pailazoa.
- Maiatzaren 3a - Xabier Mendiguren Elizegi, euskal idazle eta editorea.
- Maiatzaren 4a - Rocco Siffredi, italiar aktore pornografikoa, zuzendari eta pornografia ekoizlea.
- Maiatzaren 5a - Jose Ramon Amondarain, gipuzkoar margolaria.
- Maiatzaren 6a - Lars Mikkelsen, daniar aktorea.
- Maiatzaren 7a - Ricardo Gómez, bizkaitar euskalaria, Euskal Filologian doktorea eta EHUko irakaslea.
- Maiatzaren 7a - Iñaki Ibáñez, nafar futbolari ohia.
- Maiatzaren 9a - Genar Andrinua, bizkaitar futbolari ohia.
- Maiatzaren 10a - Emmanuelle Devos, frantziar aktorea.
- Maiatzaren 11 - Juan Jose Alvarez Rubio, gipuzkoar jurista eta EHUko katedraduna Zuzenbidean.
- Maiatzaren 13a - Stephen Colbert, estatubatuar aktore, idazle, komiko eta telebista aurkezlea.
- Maiatzaren 13a - Pruden Gartzia, gipuzkoar liburuzain eta euskaltzain urgazlea.
- Maiatzaren 13a - Xabier Olaso, bizkaitar idazlea.
- Maiatzaren 13a - Jordi Sánchez, kataluniar aktore eta gidoilaria.
- Maiatzaren 14a - Néstor Gorosito, argentinar futbolari ohia.
- Maiatzaren 15a - Lars Løkke Rasmussen, Danimarkako lehen ministroa.
- Maiatzaren 15a - Volodymyr Struk, ukrainiar politikaria, Kreminnako alkatea (h. 2022).
- Maiatzaren 17a - Garbiñe Abasolo, bizkaitar modelo ohia eta enpresaburua.
- Maiatzaren 18a - Satoru Mochizuki, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 18a - Pilar Ruiz-Lapuente, kataluniar astrofisikaria.
- Maiatzaren 19a - Man Haron Monis, irandar jatorriko australiar apaiz sunita, 2014ko Sydneyko bahiketa burutu zuena (h. 2014).
- Maiatzaren 19a - Gitanas Nausėda, Lituaniako presidentea.
- Maiatzaren 20a - Garbiñe Alustiza, gipuzkoar bolaria, Gipuzkoako Bola eta Toka Federazioan lehenengo emakumezkoa.
- Maiatzaren 20a - Fran Lezama Perier, bizkaitar margolari surrealista.
- Maiatzaren 21a - Javier González Etxebarria, bizkaitar futbol entrenatzaile eta kirol zuzendaria.
- Maiatzaren 21a - Mayte Martín, kanariar idazle eta kazetaria.
- Maiatzaren 23a - Helena de Carlos Villamarín, galiziar poeta eta latinista.
- Maiatzaren 24a - Freda Huson, Chief Howilhkat, Kanadako indigenen eskubideen aldeko ekintzailea.
- Maiatzaren 26a - Lenny Kravitz, estatubatuar abeslaria.
- Maiatzaren 29a - Christina Rosenvinge, espainiar pop-rock kantautorea.
- Maiatzaren 30a - Mark Sheppard, ingeles aktore eta musikaria.
- Maiatzaren 31 - José Ángel Arcega, espainiar saskibaloi jokalari ohia.
EkainaAldatu
- Ekainaren 1a - Jesus Aranbarri Arregi, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Ekainaren 1a - Ruben Gorospe, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Ekainaren 3a - Xabier Azanza, Euskararen Nafar Institutuko (ENAI) zuzendaria.
- Ekainaren 3a - James Purefoy, ingeles aktore, ekoizle eta zuzendaria.
- Ekainaren 5a - Marian Moreno, espainiar irakaslea, idazlea eta hezkidetzaren inguruan irakasleen prestakuntzan aditua.
- Ekainaren 5a - Rick Riordan, estatubatuar idazlea.
- Ekainaren 6a - Izaskun Etxeberria, nafar irakaslea eta idazlea.
- Ekainaren 8a - Txuma Murugarren, gipuzkoar abeslari, zutabegile eta blogaria.
- Ekainaren 9a - Arantxa Iturbe, gipuzkoar idazle eta irrati esataria.
- Ekainaren 9a - Carlos Pauner, hamalau zortzimilakoak igo dituen lenengo espainiar alpinista.
- Ekainaren 10a - Vincent Pérez, suitzar aktorea.
- Ekainaren 15a - Courteney Cox, estatubatuar aktorea.
- Ekainaren 15a - Barbara Fredrickson, estatubatuar psikologia irakaslea .
- Ekainaren 15a - Michael Laudrup, daniar futbolaria, Danimarkak izan duen jokalaririk hoberenetakoa.
- Ekainaren 17a - Michael Gross, Albatros , alemaniar igerilaria, tximeleta-probetan inoiz izan den igerilaririk hoberena.
- Ekainaren 19a - Boris Johnson, britainiar politikaria, Londresko alkate ohia.
- Ekainaren 19a - Omowunmi Sadik, nigeriar asmatzailea, kimikaria eta irakaslea.
- Ekainaren 19a - Kevin Schwantz, estatubatuar motoziklismoko-pilotu ohia.
- Ekainaren 20a - Remedios Cervantes, espainiar enpresaburua, aktorea, telebistako aurkezlea eta modeloa.
- Ekainaren 20a - Conchi Mateo Pérez, UPNko nafar politikaria.
- Ekainaren 22a - Amy Brenneman, estatubatuar aktorea.
- Ekainaren 22a - Dan Brown, estatubatuar idazlea.
- Ekainaren 23a - Kenji Honnami, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 25a - Emma Suárez, madrildar aktorea.
- Ekainaren 27a - José Venancio López, bizkaitar areto-futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Ekainaren 28a - Mayumi Kaji, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 29a - Enrique Vázquez Castro, arabar musikagile eta apaiza.
- Ekainaren 30a - Martin Weinek, austriar antzezle, protagonista, ardo ekoizlea eta artista.
UztailaAldatu
- Uztailaren 1a - Peter Cattaneo, ingeles zinema zuzendaria.
- Uztailaren 1a - Cristina Cifuentes, espainiar politikaria, Madrilgo Erkidegoko presidentea.
- Uztailaren 3a - Tom Curren, estatubatuar surflaria.
- Uztailaren 4a - Edi Rama, Albaniako lehen ministroa.
- Uztailaren 5a - Uxue Barkos, Nafarroako Gobernuko lehendakaria.
- Uztailaren 9a - Kike Biguri, donostiar aktorea.
- Uztailaren 9a - Sérgio Luís Donizetti, João Paulo, brasildar futbolari ohia.
- Uztailaren 9a - Courtney Love, estatubatuar punk eta grunge abeslari, musikari, aktore eta artista bisuala.
- Uztailaren 9a - Gianluca Vialli, italiar futbolari eta entrenatzailea (h. 2023).
- Uztailaren 11a - Andoni Aizpuru, gipuzkoar kazetaria eta telebista aurkezlea.
- Uztailaren 14a - Javier Conde, bizkaitar atleta paralinpikoa, iraupen lasterketetan aditua.
- Uztailaren 15a - Carme Barceló, kataluniar kirol kazetaria.
- Uztailaren 15a - Tetsuji Hashiratani, japoniar futbolari ohia.
- Uztailaren 16a - Miguel Indurain, nafar txirrindularia, historiako kirolari onenen artean sailkatua.
- Uztailaren 20a - Josetxo Anitua, gipuzkoar abeslaria, hainbat rock taldetako kidea (h. 2008).
- Uztailaren 20a - Chris Cornell, estatubatuar kantautorea, abeslaria eta gitarrista (h. 2017).
- Uztailaren 22a - John Leguizamo, kolonbiar-estatubatuar aktore, komediante eta ahots bikoiztailea.
- Uztailaren 23a - Carlos Aurensanz, nafar idazlea.
- Uztailaren 24a - Pedro Passos Coelho, Portugalgo lehen ministro ohia.
- Uztailaren 25a - Javier Etxebarria Iruarrizaga, bizkaitar futbolari ohia.
- Uztailaren 26a - Sandra Bullock, estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 30a - Jürgen Klinsmann, alemaniar futbolari ohia.
- Uztailaren 30a - Inaxio Errandonea, nafar pilotari ohia.
- Uztailaren 30a - Xulio Vixil, asturierako idazlea eta asturierako irakaslea.
- Uztailaren 31 - Jean-Paul Vonderburg, suediar futbolari ohia.
AbuztuaAldatu
- Abuztuaren 1a - Luixa Reizabal, gipuzkoar psikologo, ikertzaile eta EHUko irakaslea.
- Abuztuaren 2a - Nerea Etxegibel, bizkaitar atleta.
- Abuztuaren 2a - Mary-Louise Parker, estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 3a - Iñaki Antón, Uoho, bizkaitar gitarra-jotzailea eta musika ekoizlea.
- Abuztuaren 3a - Abhisit Vejjajiva, Thailandiako lehen ministroa.
- Abuztuaren 4a - Agustin Elduaien, gipuzkoar futbolari ohia.
- Abuztuaren 4a - Laila Ripoll, espainiar eszena-zuzendaria, aktorea, irakaslea eta antzerkigilea.
- Abuztuaren 5a - Adam "MCA" Yauch, estatubatuar rap abeslaria eta baxu-jotzailea, Beastie Boys taldearen sortzailea (h. 2012).
- Abuztuaren 6a - Miguel Fuentes, Errealeko jokalari eta presidente ohia.
- Abuztuaren 7a - Tom McGrath, estatubatuar ahots-aktorea, zuzendari eta gidoigilea.
- Abuztuaren 8a - Giuseppe Conte, Italiako lehen ministroa.
- Abuztuaren 8a - Elisabeta Guzganu-Tufan, errumaniar floretista.
- Abuztuaren 12a - Aitor Begiristain, Txiki Begiristain, gipuzkoar futbolari ohia.
- Abuztuaren 12a - Xabier Mikel Errekondo, gipuzkoar eskubaloi jokalaria eta politikaria.
- Abuztuaren 14a - Bixente Oiartzabal, gipuzkoar futbolari ohia.
- Abuztuaren 15a - Maria Mercè Cuartiella, kataluniar idazle eta antzerkigilea.
- Abuztuaren 15a - Melinda Gates, estatubatuar filantropo eta Microsofteko gerente orokor ohia.
- Abuztuaren 17a - Jorginho, brasildar futbolari ohia.
- Abuztuaren 17a - Pello Sarasola, telebistaren arloko euskal profesionala, ikus-entzunezko komunikazioan aditua (h. 2015).
- Abuztuaren 20a - Sergei Zagraievski, errusiar margolaria, idazlea eta arte-historialaria (h. 2020).
- Abuztuaren 21a - Alfonso Lacadena, espainiar hizkuntzalari eta ikerlaria, epigrafian aditua (h. 2018).
- Abuztuaren 22a - Beatriz Fernandez Fernandez, bizkatar filologo eta idazlea, EHUko irakasle eta ikertzailea.
- Abuztuaren 22a - Erramun Osa, Euskaltzaindiako idazkariordea.
- Abuztuaren 22a - Mats Wilander, suediar tenislari ohia.
- Abuztuaren 23a - Johan Bruyneel, belgiar txirrindulari ohia.
- Abuztuaren 24a - Julio César Monge, euskal-salvadortar maisu eta kulturgilea.
- Abuztuaren 25a - Eduard Fernández, kataluniar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea.
- Abuztuaren 25a - Maxim Kontsevitx, errusiar matematikaria.
- Abuztuaren 26a - Aurora Beltrán, nafar abeslari eta musikagilea.
- Abuztuaren 26a - Daphne Caruana Galizia, maltar kazetari, idazle eta ustelkeriaren aurkako ekintzailea (h. 2017).
- Abuztuaren 27a - José Luis González Vázquez, González, gipuzkoar futbolari-ohia.
- Abuztuaren 27a - Mónica Laguna, espainiar film-zuzendari eta gidoilaria.
- Abuztuaren 28a - Antón Riveiro Coello, galiziar idazlea.
- Abuztuaren 31 - Ion Arretxe, gipuzkoar arte zuzendaria, marrazkilaria, idazlea eta aktorea (h. 2017).
IrailaAldatu
- Irailaren 1a - Petr Fiala, Txekiako lehen ministroa.
- Irailaren 2a - Keanu Reeves, Libanon jaiotako kanadar aktorea.
- Irailaren 3a - Luis Fernando Fernández, bizkaitar futbolari ohia.
- Irailaren 4a - Karmele Larrinaga, bizkaitar aktore eta abeslaria.
- Irailaren 5a - Paddy Rekalde, euskal idazlea.
- Irailaren 6a - Rosie Perez, estatubatuar aktore, koreografo eta dantzaria.
- Irailaren 8a - Dunja Mijatović, Europako Kontseiluko giza eskubideen komisarioa.
- Irailaren 9a - Xabier Agote, Albaola Itsas Kultur Erakundearen sortzailea eta lehendakaria.
- Irailaren 12a - Olatz Beobide, gipuzkoar aktore eta zuzendaria.
- Irailaren 12a - Patxi Telletxea, Nafarroa Baiko politikaria.
- Irailaren 13a - Mladen Mladenović, kroaziar futbolari ohia.
- Irailaren 15a - Conleth Hill, ipar irlandar aktorea.
- Irailaren 16a - Edu Muruamendiaraz, gipuzkoar dantzari eta koreografoa.
- Irailaren 16a - Rossy de Palma, espainiar aktorea.
- Irailaren 19a - Trisha Yearwood, estatubatuar kantari, idazle, aktore eta sukaldaria.
- Irailaren 21a - Rafael Carriegas, bizkaitar politikaria.
- Irailaren 21a - Jorge Drexler, judu jatorriko uruguaitar abeslari eta aktorea.
- Irailaren 24a - Alberto Albistegi, gipuzkoar futbolari ohia.
- Irailaren 24a - Ainhoa Arteta, gipuzkoar sopranoa, munduko aretorik ezagunenetan abestu izandakoa.
- Irailaren 24a - Alberto Barandiaran, nafar kazetari eta euskal idazlea.
- Irailaren 24a - Osamu Taninaka, japoniar futbolari ohia.
- Irailaren 25a - Carlos Ruiz Zafón, kataluniar idazlea (h. 2020).
- Irailaren 26a - Derek Ho, hawaiiar surflaria (h. 2020).
- Irailaren 27a - Kevin Holmes, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Irailaren 28a - Sergio Dalma, kataluniar abeslaria.
- Irailaren 30a - Monica Bellucci, italiar aktore eta modeloa.
- Irailaren 30a - Susana Zabaleta, mexikar aktore eta sopranoa.
UrriaAldatu
- Urriaren 1a - Bruno Ledoux, frantziar enpresari, zinema ekoizle eta bildumazalea.
- Urriaren 1a - Jordi Sànchez, kataluniar politikari eta ekintzailea.
- Urriaren 3a - Jose Maria Berasategi, gipuzkoar aktorea.
- Urriaren 3a - Clive Owen, britainiar aktorea.
- Urriaren 8a - Ian Hart, ingeles aktorea.
- Urriaren 9a - Guillermo del Toro, mexikar zinema zuzendaria, ekoizlea, gidoigilea eta eleberrigilea.
- Urriaren 13a - Doug Emhoff, estatubatuar abokatua, Kamala Harrisen senarra.
- Urriaren 14a - Pere Ponce, kataluniar aktorea.
- Urriaren 16a - Óscar Seco, bizkaitar abokatu eta politikaria.
- Urriaren 19a - Gretchen Daily, estatubatuar biologoa eta biogeografoa.
- Urriaren 19a - Agnès Jaoui, frantziar abeslari, aktore, gidoigile eta zinema zuzendaria.
- Urriaren 19a - Manuel Legris, frantziar dantzaria.
- Urriaren 20a - Kamala Harris, AEBetako lehen emakumezko presidenteordea.
- Urriaren 21a - José Andrés Burguete, CDNko nafar politikaria.
- Urriaren 21a - Glòria Serra, kataluniar kazetaria, aurkezlea eta irrati esataria.
- Urriaren 22a - Dražen Petrović, kroaziar saskibaloi jokalaria, Europak eman duen jokalaririk handienetakoa (h. 1993).
- Urriaren 23a - Robert Trujillo, mexikar jatorriko estatubatuar gitarra-jotzailea, Metallica taldeko baxu-jotzailea.
- Urriaren 25a - Kevin Michael Richardson, estatubatuar aktorea.
- Urriaren 26a - Juanan Delgado, bizkaitar rally kopilotu ohia.
- Urriaren 31 - Marco van Basten, herbeheretar futbolari ohia, bere garaiko aurrelari onenetakoa.
AzaroaAldatu
- Azaroaren 1a - Jon Jauregi, gipuzkoar politikari jeltzalea.
- Azaroaren 2a - Lynn Nottage, estatubatuar antzerkigilea.
- Azaroaren 2a - Salbatore Totino, estatubatuar zinemagilea.
- Azaroaren 5a - Famke Janssen, herbehereetar aktorea, gidoilaria, zinema zuzendaria eta modelo ohia.
- Azaroaren 6a - Patrick Keheille, zuberoar idazlea, pastoralak idazteagatik nabaritua.
- Azaroaren 6a - Anita Malfatti, brasildar margolaria (j. 1889).
- Azaroaren 6a - Félix Sarriugarte, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Azaroaren 7a - Liam Ó Maonlaí, irlandar musikaria.
- Azaroaren 10a - Isabel Bono, espainiar poeta eta idazlea.
- Azaroaren 10a - Magnús Scheving, islandiar aktore eta gimnasta ohia.
- Azaroaren 11 - Anabel Alonso, bizkaitar aktore eta telebistako aurkezlea.
- Azaroaren 11 - Calista Flockhart, estatubatuar aktorea.
- Azaroaren 12a - Michael Kremer, estatubatuar ekonomialaria, 2019ko Ekonomiako Nobel Saria.
- Azaroaren 13a - Isabel Elizalde, Nafarroako Gobernuko Landa Garapena, Toki Administrazioa eta Ingurumeneko sailburua.
- Azaroaren 13a - Fernando Quintanilla, Txirri, bizkaitar futbolari ohia.
- Azaroaren 14a - Antxon Gomez, arabar idazle, politikari eta basozaina, EAE-ANVko idazkari nagusi ohia.
- Azaroaren 15a - Philippe Montanier, frantziar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Azaroaren 16a - Valeria Bruni Tedeschi, frantziar-italiar aktore, gidoilari eta zuzendaria.
- Azaroaren 16a - Midori Honda, japoniar futbolaria.
- Azaroaren 16a - Diana Krall, kanadar piano-jotzailea eta jazz-abeslaria.
- Azaroaren 16a - Paco Liaño, espainiar futbol atezain ohia.
- Azaroaren 19a - Pilar Rodríguez Pérez, gipuzkoar unibertsitate-irakaslea, literatura, zinema, komunikazio eta genero ikasketetan aditua.
- Azaroaren 22a - Olivier Truc, frantziar kazetaria eta idazlea.
- Azaroaren 24a - Julian Peña, Julen Garikanopeña, bizkaitar idazlea.
- Azaroaren 25a- Mark Lanegan, estatubatuar konposatzaile eta abeslaria (h. 2022).
- Azaroaren 25a - José María Palacín, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Azaroaren 26a - Vreni Schneider, suitzar eskiatzaile ohia, historiako hoberenetakoa.
- Azaroaren 27a - Roberto Mancini, italiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
AbenduaAldatu
- Abenduaren 1a - Maria Iraburu, nafar biologialari, ikerlari eta unibertsitate irakaslea.
- Abenduaren 1a - Salvatore Schillaci, italiar futbolari ohia.
- Abenduaren 2a - Marije Fullaondo, ezker abertzaleko bizkaitar politikaria.
- Abenduaren 4a - Sertab Erener, turkiar pop abeslaria eta musikagilea.
- Abenduaren 4a - Marisa Tomei, estatubatuar aktorea.
- Abenduaren 7a - Roberta Close, brasildar modelo, aktore eta telebista aurkezlea.
- Abenduaren 8a - Teri Hatcher, estatubatuar aktorea.
- Abenduaren 10a - Edith Gonzalez, mexikar aktore eta dantzaria (h. 2019).
- Abenduaren 10a - Laura McAllister, galestar irakaslea eta akademikoa, nazioarteko futbolari ohia eta kiroletako goi-mailako administratzailea.
- Abenduaren 11 - Franco Ballerini, italiar txirrindularia (h. 2010).
- Abenduaren 13a - Hisanori Shirasawa, japoniar futbolari ohia.
- Abenduaren 14a - Liuba María Hevia, kubatar gitarrista, konpositorea eta abeslaria, Kubako kultura garaikidearen ordezkari handienetako bat.
- Abenduaren 15a - Pete Michels, estatubatuar animazio-zuzendaria.
- Abenduaren 16a - John Kirwan, zeelandaberritar errugbilari ohia eta entrenatzailea.
- Abenduaren 16a - Elena Ziordia, bizkaitar margolaria eta ilustratzailea.
- Abenduaren 17a - Iñaki Badiola, gipuzkoar enpresaburua eta Real Sociedadeko presidente ohia.
- Abenduaren 17a - Iñigo Muguruza, gipuzkoar musikaria (h. 2019).
- Abenduaren 18a - Steve Austin, estatubatuar aktorea, ekoizlea eta borrokalari profesional ohia.
- Abenduaren 18a - Pierre Nkurunziza, Burundiko presidentea (h. 2020).
- Abenduaren 19a - Béatrice Dalle, frantziar aktorea.
- Abenduaren 19a - Declan Kearney, irlandar errepublikar politikaria.
- Abenduaren 19a - Arvydas Sabonis, lituaniar saskibaloi jokalaria, inoizko pibot onenetarikoa.
- Abenduaren 23a - Txetx Etxeberri, euskal gizarte ekintzaile ekologista eta bakezalea.
- Abenduaren 23a - Eddie Vedder, estatubatuar musikari, abeslari eta kantautorea, Pearl Jam taldeko abeslaria.
- Abenduaren 26a - Veda Hlubinka-Cook, estatubatuar emakumezko software programatzaile transgeneroa, Metaweb konpainiaren sortzaileetako bat.
- Abenduaren 26a - Martxel Mariskal, gipuzkoar musikari eta idazlea.
- Abenduaren 28a - Juan Pablo García, Juan Pablo, errioxar palari ohia.
- Abenduaren 28a - Maite Zuñiga, gipuzkoar atleta ohia.
- Abenduaren 30a - Carlos Urkijo, Espainiako Gobernuaren Ordezkaria Euskal Autonomia Erkidegoan.
- Abenduaren 31 - Valentina Vargas, txiletar aktorea.
Egun ezezaguna edo zehaztugabeaAldatu
- Agurtzane Ortiz, bizkaitar neurozientzialaria.
- Ainhoa Zubillaga, gipuzkoar opera-kantaria, mezzo-sopranoa.
- Álvaro Fernández, gipuzkoar argazkilaria.
- Amaia Illarreta, gipuzkoar dantzaria, irakasle eta pedagogoa.
- Ana Laura Alaez, bizkaitar eskultorea.
- Antton Mendizabal, gipuzkoar dantzaria.
- Arantza Sestayo, gipuzkoar margolari eta ilustratzailea, marrazki gotiko eta sentsualak egiten dituena.
- Carlos Ciriza, nafar margolari eta eskultorea.
- Caroline Phillips, estatubatuar-lapurtar musikari eta enpresari euskalduna.
- Euxebio Fagoaga, nafar bertsolaria.
- Eva Salaberria, Donostiako udaleko teknikaria, Donostia Lagunkoia Hiri Planaren Arduraduna.
- Fernando García Pañeda, bizkaitar idazlea.
- Fernando Jauregi, nafar astrofisikaria.
- Imanol Marrodan, bizkaitar eskultore, argazkilari eta arte-sortzailea.
- Iñigo Barandiaran, bizkaitar idazlea.
- Itxaro Mentxaka, bizkaitar mezzo-sopranoa.
- Javier Alberdi, gipuzkoar abesbatza-zuzendaria eta tenorra.
- Javier Díaz Noci, arabar irakaslea eta idazlea.
- Javier Ormazabal Etxebarria, bizkaitar enpresaria.
- Jose Mari Pastor, bizkaitar kazetaria.
- Joseba Tapia, gipuzkoar trikitilaria.
- Joseba Urizar, bizkaitar idazlea.
- Juan Lekue, bizkaitar idazlea.
- Juan Carlos Meana, arabar artista.
- Juan Cruz Cigudosa, nafar genetista eta politikaria.
- Juanjo Respaldiza, bizkaitar bertsolaria.
- Koldo Mendaza, arabar argazkilaria.
- Loreto Cabo, bizkaitar sindikalista eta ekintzailea.
- Maite Arruabarrena, gipuzkoar opera-kantaria, mezzosopranoa.
- Maite Iruretagoiena, euskal politikari eta legelaria, IVAP-HAEEko zuzendaria.
- Maite Lopetegi, gipuzkoar itzultzailea.
- Manu Maritxalar, gipuzkoar boxeolari amateur eta arraunlari ohia.
- Manu Martiarena, lapurtar trinketa pilotari ohia.
- Maria Untzetabarrenetxea, arabar farmazialari eta enpresaburua.
- Marian Otxoa de Eribe, bizkaitar Literatura doktorea, errumanierazko idazleen itzultzailea.
- Marta Extramiana, arabar idazle, ilustratzaile eta diseinatzaile grafikoa.
- Migel Zugaza, bizkaitar arte historialaria, museografian aditua.
- Mikel Artieda, nafar musikaria.
- Mikel Clemente, bizkaitar zinema zuzendaria.
- Mila Amurrio, bizkaitar soziologo feminista, EHUko irakasle eta ikerlaria.
- Natxo Etxebarrieta, Cicatriz punk taldeko gitarra-jotzaile eta abeslaria (h. 1996).
- Nax Agirre, bizkaitar abeslaria.
- Rakel Peña, arabar politikaria.
- Ramón Barea Unzueta, gipuzkoar historialaria.
- Ricky Dávila, bizkaitar argazkilaria.
- Roberto Lakidain, gipuzkoar kazetaria.
- Santiago Lorenzo, bizkaitar idazle eta zinegilea.
- Santiago Orue, arabar komiki-marrazkilari eta gidoilaria.
- SC Natzab, euskal transfeminista ekintzailea, pertsona transexualen eskubideen defendatzailea.
- Xabier Arregi Iparragirre, gipuzkoar informatikaria, EHUko irakaslea eta politikaria.
- Margaret Bullen, ingeles-gipuzkoar antropologo feminista eta EHUko irakaslea.
- Gerard McCrea, gipuzkoan bizi den irlandar umorista eta ingeles irakaslea.
- Diego Pérez de los Cobos, Espainiako Guardia Zibileko koronela, Kataluniaren independentziarako 2017ko erreferenduma eragozteko ardura izan zuena.
- Ellen Beeman, estatubatuar irakaslea, fantasia eta zientzia-fikziozko idazlea, telebistako gidoilaria eta bideojoko disenatzaile eta ekoizlea.
- Enza Anderson, kanadar kazetari, politikari eta transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea.
- Leila Aboulela, ingelesez idazten duen sudandar idazlea.
- María Dueñas, espainiar eleberrigilea.
- María Galindo, boliviar aktibista feminista erradikala, psikologoa eta komunikatzailea, Mujeres Creando kolektiboaren sortzaileetakoa.
- María Ripoll, kataluniar zinema zuzendaria.
- María Pilar Benítez Marco, espainiar hizkuntzalaria.
- Michelle Klæstrup, daniar emakumezko idazle transgeneroa.
- Miguel Bardem, espainiar zinema zuzendaria.
- Zaida Muxí, agentinar arkitektoa eta hirigilea.
HeriotzakAldatu
UrtarrilaAldatu
- Urtarrilaren 8a - Julius Raab, Austriako kantzilerra (j. 1891).
- Urtarrilaren 9a - Jose Zinkunegi, gipuzkoar sendagile, idazle eta itzultzailea (j. 1886).
- Urtarrilaren 13a - Felisberto Hernández, uruguaitar idazlea (j. 1902).
- Urtarrilaren 17a - T. H. White, ingeles eleberrigilea (j. 1906).
- Urtarrilaren 19a - Firmin Lambot, belgikar txirrindularia (j. 1886).
- Urtarrilaren 19a - Friedrich Karl Arnold Schwassmann, alemaniar astronomoa (j. 1870).
- Urtarrilaren 21a - Luis Martín-Santos, donostiar idazle eta sendagilea (j. 1924).
- Urtarrilaren 21a - Joseph Schildkraut, austriar-estatubatuar aktorea (j. 1896).
- Urtarrilaren 29a - Alfredo Baeschlin, suitzar arkitekto, margolari, eskultore eta idazlea (j. 1883).
- Urtarrilaren 29a - Adolfo Díaz, Nikaraguako presidentea (j. 1875).
- Urtarrilaren 29a - Alan Ladd, estatubatuar aktorea (j. 1913).
- Urtarrilaren 31 - Pablo Arozena, nafar kaputxino, misiolari eta euskal idazlea (j. 1896).
OtsailaAldatu
- Otsailaren 6a - Emilio Aguinaldo, Filipinetako askatasunaren heroia (j. 1869).
- Otsailaren 8a - Ernst Kretschmer, alemaniar psikiatra (j. 1888).
- Otsailaren 13a - Julian Elortza, gipuzkoar politikari karlista (j. 1878).
- Otsailaren 17a - Maria Baldó, espainiar maistra, feminista, folklorista eta politikaria (j. 1884).
- Otsailaren 18a - Maurice Walsh, irlandar idazlea (j. 1879).
- Otsailaren 24a - William Garbutt, ingeles futbolari eta entrenatzailea, Athletic Clubeko entrenatzailea (j. 1883).
- Otsailaren 25a - Aleksandr Arjipenko, ukrainar-estatubatuar eskultore eta artista grafikoa (j. 1887).
MartxoaAldatu
- Martxoaren 1a - José Antonio Ubierna, espainiar legelari eta politikaria, Bizkaiko gobernadore zibila (j. 1876).
- Martxoaren 6a - Paulo Greziakoa, Greziako erregea (j. 1901).
- Martxoaren 8a - Hermenegildo Elices, bizkaitar futbolaria (j. 1914).
- Martxoaren 9a - Paul von Lettow-Vorbeck, alemaniar mitarra (j. 1870).
- Martxoaren 12a - Luisa Carnés, madrildar idazlea eta kazetaria (j. 1905).
- Martxoaren 16a - José Goñi Aizpurua, gipuzkoar kazetari tradizionalista (j. 1908).
- Martxoaren 18a - Sigfrid Edström, suediar industrialaria, Nazioarteko Batzorde Olinpikoko 4. presidentea (j. 1870).
- Martxoaren 18a - Norbert Wiener, estatubatuar matematikaria, zibernetikaren sortzailea (j. 1893).
- Martxoaren 20a - Brendan Behan, gaeleraz eta ingelesez idatzi zuen irlandar poeta, idazle eta dramagilea (j. 1923).
- Martxoaren 22a - Esteban Ezkurra, Nafarroako erreketeen komandantea eta politikaria (j. 1888).
- Martxoaren 23a - Peter Lorre, hungariar-estatubatuar aktorea (j. 1904).
- Martxoaren 29a - Jazinto Rivas, Elgeta, euskal trikilaria (j. 1906).
- Martxoaren 30a - Nella Larsen, Harlemgo Pizkundeko estatubatuar eleberrigilea (j. 1891).
ApirilaAldatu
- Apirilaren 5a - Douglas MacArthur, estatubatuar jenerala (j. 1880).
- Apirilaren 12a - Juan Irigoien, gipuzkoar idazle eta artxibozaina, pelotaren munduan oso ezaguna (j. 1884).
- Apirilaren 12a - Francisco Javier Lauzurika, euskal artzapezpikua eta Gasteziko apezpikua (j. 1890).
- Apirilaren 14a - Tatiana Afanasieva, ukrainar-herbeheretar matematikari eta fisikaria (j. 1876).
- Apirilaren 14a - Rachel Carson, estatubatuar zoologo eta itsas biologoa (j. 1907).
- Apirilaren 15a - Alice Wilson, kanadar geologoa, Kanadako lehenengo emakume geologoa (j. 1881).
- Apirilaren 18a - Ben Hecht, estatubatuar gidoilari, zuzendari, ekoizle, antzerkigile eta eleberrigilea (j. 1894).
- Apirilaren 23a - Karl Polanyi, ekonomiaren antropologo hungariarra (j. 1886).
- Apirilaren 24a - Gerhard Domagk, alemaniar patologo eta bakteriologoa, 1939]]ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1895).
- Apirilaren 26a - Edwin John Pratt, kanadar olerkaria (j. 1882).
- Apirilaren 27a - Alan Le May, estatubatuar eleberrigile eta gidoigilea (j. 1899).
- Apirilaren 28a - Milton Margai, Sierra Leonako aurreneko lehen ministroa (j. 1895).
MaiatzaAldatu
- Maiatzaren 8a - Miguel Primo de Rivera Sáenz de Heredia, Lizarrako markesa, espainiar politikari falangista (j. 1904).
- Maiatzaren 10a - Mikhail Larionov, errusiar margolaria (j. 1881).
- Maiatzaren 21a - James Franck, alemaniar fisikaria, 1925eko Fisikako Nobel Saria (j. 1882).
- Maiatzaren 27a - Jawaharlal Nehru, Indiako aurreneko lehen ministroa (j. 1889).
EkainaAldatu
- Ekainaren 3a - Frans Eemil Sillanpää, finlandiar idazlea, 1939ko Literaturako Nobel Saria (j. 1888).
- Ekainaren 9a - Max Aitken (Beaverbrook I. baroia), kanadar-britainiar argitaratzaile eta politikaria (j. 1879).
- Ekainaren 9a - Guillermo Larregi, El Vasco de la Carretilla, Patagoniatik Buenos Airesera 22.300 km-ko bidaia oinez eta 130 kg.-ko eskorga eramanez egin zuen (j. 1885).
- Ekainaren 11 - Pibul, Thailandiako lehen ministro eta diktadorea (j. 1897).
- Ekainaren 18a - Giorgio Morandi, italiar margolaria (j. 1890).
- Ekainaren 21a - Saturnino Soloeta, Dimako Fernando, bizkaitar idazlea eta elizgizona (j. 1881).
- Ekainaren 24a - Stuart Davis, estatubatuar margolaria eta marrazkigilea, Ameriketako arte abstraktuaren aitzindaritzat hartua (j. 1892).
- Ekainaren 25a - Gerrit Rietveld, herbeheretar altzari-diseinatzaile eta arkitektoa (j. 1888).
- Ekainaren 28a - Ramon Usanditzaga, gipuzkoar musikagile eta musikaria (j. 1889).
UztailaAldatu
- Uztailaren 1a - Julio Casares, espainiar hizkuntzalaria (j. 1877).
- Uztailaren 8a - Sofia Quintino, portugaldar medikua, emakumeen eskubideen defendatzailea eta ekintzaile errepublikano eta bakezalea (j. 1879).
- Uztailaren 11 - Maurice Thorez, frantziar politikaria (j. 1900).
- Uztailaren 19a - Olavi Paavolainen, finlandiar idazle, poeta, entsegulari eta kazetaria (j. 1903).
- Uztailaren 29a - Wanda Wasilewska, poloniar idazlea, kazetaria eta Alderdi Komunistako militantea (j. 1905).
AbuztuaAldatu
- Abuztuaren 3a - Flannery O'Connor, estatubatuar idazlea (j. 1925).
- Abuztuaren 7a - Ahmed Agouliz, marokoar ekintzailea, Askapen Nazionalerako Armadako kidea (j. 1927).
- Abuztuaren 10a - Affonso Eduardo Reidy, brasildar arkitektoa (j. 1909).
- Abuztuaren 12a - Ian Fleming, ingeles idazlea, James Bond pertsonaiaren sortzailea (j. 1908).
- Abuztuaren 15a - Frantziska Astibia, euskal militantea, idazlea eta itzultzailea (j. 1900).
- Abuztuaren 21a - Palmiro Togliatti, italiar politikaria (j. 1893).
IrailaAldatu
- Irailaren 1a - Pierre Alvarez, Rupert, euskal arraunlaria (j. 1887).
- Irailaren 2a - Francisco Craveiro Lopes, Portugalgo presidentea (j. 1894).
- Irailaren 4a - Jose Maria Belaustegigoitia, Belauste, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria (j. 1889).
- Irailaren 5a - Ángel Cruchaga Santa María, txiletar poeta (j. 1897).
- Irailaren 5a - Elizabeth Gurley Flynn, estatubatuar politikari, sindikalista eta feminista (j. 1890).
- Irailaren 8a - Mariano Doporto, espainiar fisikari eta meteorologoa (j. 1902).
- Irailaren 10a - Raymond Albaladejo, baxenafar errugbilaria (j. 1932).
- Irailaren 14a - Vasili Grossman, errusiar idazle eta kazetaria (j 1905).
- Irailaren 17a - Gerardo Sacristán, errioxar margolari eta iraskaslea (j. 1907).
- Irailaren 18a - Sean O'Casey, irlandar antzerkigilea (j. 1880).
- Irailaren 21a - Otto Grotewohl, Ekialdeko Alemaniako lehendabiziko lehen ministroa (j. 1894).
- Irailaren 28a - Harpo Marx, estatubatuar umorista eta aktorea (j. 1888).
UrriaAldatu
- Urriaren 1a - Douglas McGregor, estatubatuar kudeaketa aditua, X eta Y teoriak plazaratzeagatik ezaguna (j. 1906).
- Urriaren 10a - Eddie Cantor, estatubatuar umorista, dantzari, abeslari, aktore eta abesti egilea (j. 1892).
- Urriaren 12a - Mary Pinchot Meyer, estatubatuar kazetari eta margolaria (j. 1920).
- Urriaren 15a - Cole Porter, estatubatuar musikagilea (j. 1891).
- Urriaren 20a - Herbert Clark Hoover, Ameriketako Estatu Batuetako 31. Presidentea (j. 1874).
- Urriaren 20a - Dionisio Olano, gipuzkoar idazlea (j. 1894).
- Urriaren 22a - Mariano Zirikiain Gaiztarro, gipuzkoar idazlea (j. 1898).
- Urriaren 25a - Trino Arizkorreta, euskal herritar futbolaria (j. 1902).
- Urriaren 27a - Gabriel Benoist, normandierako Cauchois dialektoan idazten zuen normandiar idazlea (j. 1891).
AzaroaAldatu
- Azaroaren 4a - Ezequiel Martínez Estrada, argentinar irakasle, idazle, poeta, saiakeragile, literatura kritikoa eta biografoa (j. 1895).
- Azaroaren 6a - Hans von Euler-Chelpin, alemaniar-suediar biokimikaria, 1929ko Kimikako Nobel Saria (j. 1873).
- Azaroaren 6a - Hugo Koblet, suitzar txirrindularia (j. 1925).
AbenduaAldatu
- Abenduaren 3a - Elisa Soriano Fisher, espainiar irakasle eta oftalmologoa (j. 1891).
- Abenduaren 4a - Pina Pellicer, mexikar aktorea (j. 1934).
- Abenduaren 6a - Victoria Zárate Zurita, espainiar maistra errepublikanoa eta sindikalista (j. 1893).
- Abenduaren 9a - Edith Sitwell, ingeles saiakeragile eta poeta (j. 1887).
- Abenduaren 11 - Sam Cooke, estatubatuar musikaria (j. 1931).
- Abenduaren 11 - Alma Mahler, austriar musikagile eta socialitéa (j. 1879).
- Abenduaren 12a - Elena Salvador, espainiar aktorea (j. 1868).
- Abenduaren 17a - Victor Franz Hess, austriar fisikaria, 1936ko Fisikako Nobel Saria (j. 1883).
- Abenduaren 20a - Emilia Bernal, kubatar poeta eta idazlea (j. 1884).
- Abenduaren 21a - Txomin San Sebastian, gipuzkoar idazlea eta pentsalari herrikoia, Astigarragako "seme kuttuna" (j. 1886).
Egun ezezaguna edo zehaztugabeaAldatu
- Martxoa - Juan Antonio Kareaga, bizkaitar politikari jeltzalea (j. 1904).
- Adolfo Sáenz-Alonso, Real Sociedad futbol klubeko lehenengo presidentea (j. 1875).
- Angel Cábanas, gipuzkoar pintorea (j. 1888?).
- Dionisio Azkue Arregi, gipuzkoar idazle eta margolaria (j. 1885).
- Domingo Moriones Larraga, Orokietako markesa, nafar militar eta aristokrata (j. 1883).
- Javier Adarraga, euskal herritar pilotari eta ingeniaria (j. 1891).
- Pedro Kareaga Garagartza, gipuzkoar ingeniari eta armagilea (j. 1884).
- Joan Pais i Melis, katalan hizkuntzaren musikagile eta poeta (j. 1875).
Nobel saridunak:Aldatu
- Fisika: Charles Hard Townes, Nikolai Basov, Aleksandr Prokhorov
- Kimika: Dorothy Crowfoot Hodgkin
- Literatura: Jean-Paul Sartre
- Medikuntza: Konrad Emil Bloch, Feodor Lynen
- Bakea: Martin Luther King