Txabi Arnal

euskal idazlea

Javier Ignacio "Txabi" Arnal Gil (Ermua, Bizkaia, 1967ko otsailaren 10a) bizkaitar maisu eta idazlea da. Geografia eta Historian lizentziatua, Psikodidaktika doktoretza dauka Euskal Herriko Unibertsitatean eta bertan dihardu irakasle. Elkarlanean Haur Hezkuntzarako metodo pedagogiko desberdinen egilea da eta idazle legez bere ipuin eta kontakizun motzek hainbat sari jaso dituzte, estatu zein nazioarte mailan.[1]

Txabi Arnal
Bizitza
JaiotzaErmua1967ko otsailaren 10a (57 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaGasteiz
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakhaur literatura idazlea, idazlea eta unibertsitateko irakaslea

Biografia aldatu

Ermuan jaio zen eta bertan joan zen eskolara ere. Gerora Gasteizera lekualdatu zen, ikasketa unibertsitarioak burutzera eta bertan bizi da harrezkeroztik.[2]

Geografia eta Historian lizentziatua EHUn eta unibertsitate bereko doktorea, psikodidaktika arloan. Doktore-tesirako haur literaturan heriotzari egiten zaion trataera aztertu zuen eta 2011. urtean defendatu: El tratamiento de la muerte en el álbum infantil. Obras publicadas en castellano (1980-2008).[3] Gaia hizpide hartuta, hainbat artikulu idatzi eta hitzaldi ugari emandakoa da.[1][4][5]

Gasteizen Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza eta Literaturako Didaktika Sailean lan egiten du, haur eta gazte literaturako irakasle gisa.[1][6][7]

Haur literatura gustuko izan du betidanik: ipuinak, narrazio laburrak, komikiak… Bere umetako eta gaztetako irakurketak TBOak eta klasikoak izan ziren: Mortadelo eta Filemón, Pepe Gotera eta Otilio, Charles Dickens, Julio Verne… Horregatik agian, bere mesanotxean beti dago komikiren bat.[8]

Idazteko lau osagai behar dituela aitortzen du: gogoa, denbora, protagonista bat eta abiapuntu bat. Horiek eskura dituenean ekiten dio idazteari. Ez du ipuina garatuta izaten, ez eskemarik eginda, nahiago izaten du paperera datorrenari lekua egiten joatea. Une larri eta kritikoena amaiera egiteko momentua ailegatzen denean da berarentzat, istorioaren bukaerari garrantzi handia ematen diolako. Inspirazioa albistegietako berri txar baten, kaleko gertakari barregarri baten edota sarri askoan animalietan ere topatu izan du. Lehen ipuina argitara eman zuenetik urte asko joan diren arren, berdin-berdin gozatzen du idaztearekin.[8]

"Bizi gara mundu gero eta homogeneoago batean eta literaturak eragin dezake horren kontra. Umeak literaturaren bitartez ikasten du, denok ikasten dugu, adierazteko modu ezberdinak daudela, errealitate ezberdinak daudela, hizkuntza bera tuneatu daitekela, pentsamendu ezberdinak daudela… Umorea, umorea galdu dugu. Didaktikakeriak umorea lapurtu digu. Eta umorerik ez daukan gizarte bat, gizarte gaixoa da. Haur literaturan, zoritxarrez, batzuetan hori gertatzen da".[8] Txabi Arnal Gil

Lanak[9] aldatu

Haur literatura idatzi du gehien bat, euskaraz gehiena, baina gaztelaniaz ere argitaratu izan du eta lanetako batzuk katalanera, galegora, frantsesera, portugesera, ingelesera eta italierara itzuli dituzte. Anaia Manurekin batera bizpahiru liburu idatzi izan ditu eta material pedagogikoa sortzen ibilitakoa da ere.[8][10][11][12]

Haur literatura aldatu

  • Rasa "veeka" aritzen zen ardia (Desclée,1998).
  • Hogeita bost Ipuin Motz (Desclée,1998).
  • Marixa Poetisa (Ibaizabal,1999).
  • Patu txakurra (1999).
  • Harri harrigarria (Desclée,2000).
  • Ardiak zenbatzen lorik hartzen ez baduzu... (2000)
  • Lapikora? Bai zera!! (2002)
  • Kroa-Kroa! Kroaziako printzesa (Desclée,2003).
  • Arco de la luna (Ilargi adarra, Arco de la luna, Arco da lúa, L'arc de la lluna) (Kalandraka, 2003), .
  • Una de dos (Una de dues) (La Galera. 2003),.
  • Tres hermanas ladronas (Tres irmás ladroas, Tres germanes lladres, As três ladras) (OQO, 2007).
  • Noeliaren arka. (Ibaizabal, 2007).
  • Elefante maitemindua (Ibaizabal, 2008).
  • Huracán (Furacán) (Kalandraka, 2009), .
  • El corazón del sastre (O corazón do xastre, Le coeur du tailleur, O coraçao do alfaiate, Cuore di sarto) (OQO, 2009).
  • Besos (Pintar-Pintar, 2010).
  • Caja de Cartón (Caixa de cartón) (OQO, 2010).
  • Nikolas (Nicolás). (Edebé-Giltza, 2012).
  • El rompecabezas (O crebacabezas, Rompicapo).(OQO, 2012) (Manu Arnal Gilekin batera).
  • Mago rosa (Mago rosa) (OQO, 2013).
  • La ladrona de sellos. (Edelvives 2014).
  • La leyenda de ZUM (The legend of ZUM, La llegenda de Zum, La leggenda di Zum). (NubeOcho, 2015).
  • Izarra eta astoa. (Ibaizabal, 2015).
  • Roni. (La Guarida, 2015).
  • Ikazkina Olentzero bihurtu zenekoa (Elkar, 2016).
  • El ladrón de sueños (Il ladro di sogni) (La Fragatina, 2016). (Manu Arnal Gilekin batera).
  • Tigretón-to. (Nalvay, 2016).
  • Hodeietan (Elkar, 2017)
  • ¡Olé! (La Guarida, 2017),
  • La fantástica chica invisible. (Fun Readers, 2017).
  • El arca de Noelia (L’arca de la Noelia) (Milenio-Pagès, 2017),.
  • Torlojuak (Elkar, 2018) (Edu Zelaieta Antarekin batera).
  • Kar Kardantxilo (Gil Jilguero) (Edebé-Giltza, 2018),
  • El Reino del Banquete (El Regne del Banquet) (La Fragatina, 2018).
  • Muelles (La Guarida, 2019).
  • Argalas (Huesos, Ossos) (Fun Readers, 2020).
  • 3 BUI3 (Edebé, 2020),
  • Tatxani handiaren azken trukoa (Elkar,2021) (Edu Zelaieta Antarekin batera).
  • Berta Berezi (Erein, 2021) (Edu Zelaieta Antarekin batera).
  • SUPER-A (La Guarida., 2021)
  • Neure zorria eta biok (Mi piojo y yo, O meu piollo e mais eu) (Triqueta Verde, 2021).
  • Hiru Lehoi (Elkar, 2022) (Edu Zelaieta Antarekin batera).
  • Otso Arrautza (Un huevo de lobo, Un ovo de lobo) (Triqueta Verde, 2021).

Bestelakoak[13] aldatu

  • Gárgolas de la Catedral Nueva de Vitoria-Gasteiz (Vitoria-Gasteizko Udal Argitarapen Zerbitzua,1994) (Mentxu Greño Beltrán de Guevara, Amelia Bartolomé Corcuera eta Iosu Corredera Pérezekin batera)
  • Donde los días nacen muertos (HIRU, 1997) (Manu Arnal Gilekin batera).
  • Kili-Kolo proiektua. Haur Hezkuntza, 2 urte. (Ibaizabal, 2000). (Montse Meana eta Arantza Ibarrarekin batera)
  • Zala eta Parta proiektu pedagogikoa. Haur Hezkuntza, 3 urte.(Ibaizabal, 2000).

Sariak eta aitortzak[14][15][16][17] aldatu

Bere ipuin eta kontakizun laburrek hainbat sari jaso dituzte, nazioartekoak asko, eta ohorezko izendapenak izan dituzte ere:

  • 2010ean, Anuaria Saria, Besos.
  • 2010ean, Libururik onenak ume eta gazteentzat. Banco del libro de Venezuela, Caja de Cartón.
  • 2011an, Municheko White Raven, Caja de Cartón.
  • 2012an, Aipamen berezia, Albun Ilustratuaren Lehen Nazioarteko Edelvives Lehiaketa, La Princesa y el sapo.
  • 2012an, Vittoria Samarelli Saria, El Corazón del Sastre.
  • 2015an, Hobekien editatutako liburuak, Gazte eta Haur Literatura. Ministerio de Educación, Cultura y Deporte, La leyenda de Zum.
  • 2023an, OEPLIJk (Organización especial para el Libro Infantil y Juvenil), Espainiar Estatuan 2022 urtean eta hizkuntza ofizial guztietan argitaratutako 200 liburu onenen bere katalogoan sartu zuen Hiru Lehoi ipuina.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Gaztelaniaz) «Txabi Arnal» Gretel (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).
  2. «ARNAL GIL, JAVIER IGNACIO - Santos Ochoa» www.santosochoa.es (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).
  3. «ORCID» orcid.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-05).
  4. Gil, Javier Ignacio Arnal. (2012). «Zergatik hitz egin behar diogu heriotzaz haurrari?: Nola lagunduko digu haur-literaturak?» hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria (169): 30–34. ISSN 1135-4690. (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).
  5. Olid Báez, Isabel. (2013-02-13). «¿Por qué una tesis sobre la muerte? Entrevista con Txabi Arnal Gil» Bellaterra Journal of Teaching & Learning Language & Literature 6 (1): 72.  doi:10.5565/rev/jtl3.497. ISSN 2013-6196. (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).
  6. (Ingelesez) Gil, Javier Ignacio Arnal. (2007). «Haur Hezkuntza. Gizonon Erronka» undefined (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).
  7. (Gaztelaniaz) «Asignaturas - Departamento de Didáctica de la Lengua y la Literatura - UPV/EHU» Departamento de Didáctica de la Lengua y la Literatura (Noiz kontsultatua: 2023-03-05).
  8. a b c d «Txabi Arnal: “Didaktikakeriak umorea lapurtu digu” | Gasteiz Kultura» gasteizkultura.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).
  9. «Egilearen liburu guztiakTxabi Arnal» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-05).
  10. (Gaztelaniaz) «Todos los libros del autor Arnal Gil Javier Ignacio» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).
  11. «kar kardantxilo. Javier Ignacio Arnal Gil / Julio Antonio Blasco (il. ). Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).
  12. «Libros de Javier Ignacio Arnal Gil» www.agapea.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).
  13. (Gaztelaniaz) Las gárgolas de la catedral nueva: Vitoria. Javier Ignacio Arnal Gil 1987 (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).
  14. Soto, Jorge Gómez. (2011-03-22). «Literatura infantil y juvenil actual: White Ravens 2011» Literatura infantil y juvenil actual (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).
  15. (Gaztelaniaz) «N_20160602 Premio Ministerio Txabi Arnal» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).
  16. (Gaztelaniaz) «Publicador de contenidos» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).
  17. (Gaztelaniaz) Babar. (2023-06-09). «LIJ de España: Selección OEPLI 2022» Babar, revista de literatura infantil y juvenil (Noiz kontsultatua: 2023-06-14).

Kanpo estekak aldatu