Ireki menu nagusia

René Magritte (Lessen, Belgika, 1898ko azaroaren 21a - Brusela, Belgika, 1967ko abuztuaren 15a) belgikar margolaria izan zen; surrealismoak izan duen margolari ezagunenetakoa.

René Magritte
Rene Magritte by Wolleh.jpg
Bizitza
Jaiotza Lessines1898ko azaroaren 21a
Herrialdea  Belgika
Heriotza Brusela1967ko abuztuaren 15a (68 urte)
Hobiratze lekua Schaerbeek Cemetery Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: birikako minbizia
pankreako minbizia
Familia
Ezkontidea(k) Georgette Berger Itzuli  (1922ko ekainaren 28a -
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Académie Royale des Beaux-Arts Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta ilustratzailea
Lan nabarmenak The Treachery of Images Itzuli
The Mysteries of the Horizon Itzuli
Golconda Itzuli
Mugimendua Belgian surrealism Itzuli
surrealismoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Belgikako Alderdi Komunista
IMDb nm1065937
Magritte, Rene 1898-1967 Signature.jpg
René Magritte, Lothar Wollehk eginiko erretratuan.

BiografiaAldatu

Magritten hasierako lanetan kubismoaren eta fauvismoaren eragina nabarmena bazen ere, 1925. urtetik aurrera surrealismo aldera egin zuen, De Chirico italiar margolaria izan baitzuen eragile.

1940. urte aldera "neoinpresionismo"aren teknikak landu zituen, irudikatze-mota zehatza eta erabat arrunta erabili zuen, sarritan garai batean lanbidetzat zuen paper pintatuen diseinua gogorarazten duena. Etengabe eta are lekuz kanpo ere errepikatzen dira Magritteren obran zehar ezaugarri diren zenbait irudi: airean egoten diren harkaitz handiak, oinetako behatzdunak zein trajez eta kapeluaz jantziriko gizonak. Gauzaki errealez eta irudimenezkoez osaturiko koadroak margotu zituen; haren irudimen aberatsagatik zein efektuak erabiltzeko erraztasunagatik, eta halaber koadroetan erakusten zuen umoreagatik ere, surrealismoak izan duen pintore naturalen eta oparoentzat hartzen da Magritte.

Haren obren artean aipagarri dira: Golconda (1953), Pirinoetako gaztelua (1959) eta Argien inperioa (195?) besteak beste.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: René Magritte  

ErreferentziakAldatu