Football Club Internazionale Milano

F.C. Internazionale Milano» orritik birbideratua)

FC Internazionale Milano, ezagunagoa Inter laburdurarekin, (izen osoa Football Club Internazionale Milano SpA) Milango futbol taldea da, Italiako Serie A ligan jokatzen duena. Italian Liga eta Kopa ugari irabazteaz gain hiru aldiz lortu ditu Europako eta Kontinente arteko Kopak, azkena 2010an. Liga sortu zenetik denboraldi guztiak lehen mailan egin dituen futbol talde bakarra da.

F.C. Internazionale Milano
Ezizena(k)Nerazzurri ("urdin-beltzak")
Il Biscione ("suge handia")
Sorrera1908
Futbol zelaiaStadio Giuseppe Meazza
edukiera: 82.955 lagun
inaugurazioa: 1926
PresidenteaTxinako Herri Errepublika Steven Zhang
EntrenatzaileaItalia Simone Inzaghi
LigaSerie A
2022-233.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Etxeko partiduak Giuseppe Meazza estadioan jokatu ohi ditu.

Historia

aldatu
 
1930an Juventus FC-ren aurkako partida.
 
1965eko Kontinente arteko Futbol Kopa irabazi zuen taldea.
 
2006ko Italiako kopako garaipena ospatzen.
 
AC Milanen aurkako derbia, 2009an.

Sorrera eta lehenengo urteak

aldatu

1899an Milan Cricket and Football Club sortu zen Milanen, gerora AC Milan izango zena. Jokalariak milandarrak eta ingelesak zituen. Hiru liga irabazi ondoren jokalarien artean istiluak sortu ziren eta 1908an Ristorante Orologio jatetxean Milan taldetik ateratako 44 bazkidek talde berria sortu zuten. Atzerriko jokalarien aldeko bazkideak ziren, hortik Internazionale izena.

1910an irabazi zuten lehenengo Liga baina ez modu oso normalean. Txapelketa FC Pro Vercelli 1892-rekin berdinduta bukatu zuten eta ondorioz bien arteko partida batek erabakiko zuen nor izango zen txapelduna. Pro Vercelli aldi berean lehiaketa militar bat jokatzen ari zen eta partidua atzeratzeko eskatu zuen baina Ligak ez zuen onartu. Protesta gisa Vercellikoek 11 urteko haurren taldea aurkeztu zuten eta Inter nagusitu zen 10-3ko emaitzaz. Vercelli zigortua izan zen gainera. Hurrengo liga 1920an irabazi zuen.

Faxismoaren garaia

aldatu

Internazionale hiriko aberatsen taldea zen eta Milan aldiz languileena. Faxismoaren garaian talde biek izena aldatzeko presioak jasan zituzten, ingelesekin zerikusia zuen guztia arriskutsua baitzen eta Interrek Società Sportiva Ambrosiana izena hartu zuen, hiriko patroiaren izena hain zuzen ere. Elastikoa ere aldatu zuen, hiriko armarriaren oroitarri kamiseta zuria gurutze gorri handi batekin hartu baitzuen irudi, eta gainean Fascio Littorio lema ezarri zuen.

Talde hartako izarra Giuseppe Meazza zen eta Italiako 3 Liga eta Kopa bat eskuratu zituen.

Grande Inter

aldatu

Bigarren Mundu Gerra bukatzean betiko jantziak eta izena berreskuratu zituen. 1953 eta 1954ean liga berriak eskuratuta 1955ean Angelo Moratti k taldea erosi zuen 100 milioi liraren truke. Helenio Herrera entrenatzaile argentinarrarekin batera Luis Suárez fitxatu zuen eta italiar jokalari bikainekin zaleek Grande Inter izenarekin ezagutzen den garaia abiatu zen. Kapitaina Armando Picchi mitikoa zen. AC Milanekin batera 60. hamarkada milandarrena izan zen. 3 Liga berriz gain Europa mailako tituluak (2 Europako Kopa) eta Kontinente artekoak (2 Kopa) lortu zituen.

70eko eta 80ko hamarkada apalak

aldatu

1968an Helenio Herrerak taldea utzi eta taldearen mailak behera egin zuen nabarmen. Hurrengo bi hamarkadetan 3 Liga (ia hamar urtean behin) eta 2 Kopa lortu zituen Italian eta Nazio arte mailan ezertxo ere ez.

90eko hamarkada

aldatu

1989an lorturiko Liga garaipenean 3 alemaniar jokalari bikain zeuden, Lothar Matthäus, Andreas Brehme eta Jürgen Klinsmann. Giovanni Trapattoni zen entrenatzailea. Garaipen honek animatuta jokalari onak fitxatzeari ekin zion eta 3 UEFA Kopa eskuratu zituen, 1991, 1994 eta 1998an. Azken honetan Ronaldo eta Iván Zamorano aritu ziren. Italian ez zuen ordea beste Liga edo Koparik irabazi.

XXI. mendea

aldatu

Hurrengo Liga, 2006koa, era bitxian irabazi zuen. Juventus FC zen irabazlea, AC Milan bigarrena eta Inter hirugarren postuan gelditu zen. Ustelkeria kasuen ondorioz Juventus kanporatu egin zuten eta AC Milani 30 puntu kendu zizkioten. Honekin Interrek Milan gainditu eta lehen postua eskuratu zuen. Hurrengo lau ligak erreskadan eskuratu zituen, Italian nagusi zela erakutsiz. José Mourinho zen entrenatzailea eta Zlatan Ibrahimović suediarra taldeko izarra.

2010ean bost titulu eskuratu zituen, Italiako Liga, Kopa eta Superkopa, Europako Kopa eta azkenik FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa. Aipagarria da Nazioarteko final bietan jokatu zuten jokalari guztiak atzerritarrak zirela.

Hamar urte pasa behar izan ziren Inter Milanok liga berri bat eskuratzeko. 2020-21 denboraldian izan zen eta 12 puntutako aldea atera zion bigarrenari, hiri bereko AC Milani. 2022an Kopa irabazi zuen eta 2023an Txapeldunen Ligako finalerako sailkatu zen finalerdietan AC Milan kanporatuta. Finañean Manchester City nagusitu zitzaion 1-0 emaitzaz.

Uniformea

aldatu

Sorreratik bertatik marra urdin eta beltzdun elastikoa erabili du. Hasieran galtza zuriak zituen baina 1924tik aurrera galtza beltzak erabili ditu. 1928an Società Sportiva Ambrosiana izatera behartu zutenean hiriko banderako gurutze gorria erabili zuen, baina urtebetez soilik.

Historikoa

aldatu
     
 
 
 
1908-1915
     
 
 
 
1919-1924
     
 
 
 
1924-28
     
 
 
 
1928-29
     
 
 
 
1929-tik

Azken urteak

aldatu
     
 
 
 
2013-2014
     
 
 
 
2014-2015
     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023
     
 
 
 
2023-2024

2022/2023 Taldea

aldatu

2022ko abuztuaren 10ean eguneratua.

Zbk. Postua Jokalaria
1   ATE Samir Handanović
2   ATZ Denzel Dumfries
5   ERD Roberto Gagliardini
6   ATZ Stefan de Vrij
9   AUR Edin Dzeko
10   AUR Lautaro Martínez
12   ATZ Raoul Bellanova (Cagliaritik utzita)
14   ERD Kristjan Asllani (Empolitik utzita)
18   ERD Robin Gosens
19   AUR Joaquín Correa
20   ERD Hakan Calhanoglu
23   ERD Nicolò Barella
24   ATE André Onana
32   ATZ Federico Dimarco
33   ATZ Danilo D'Ambrosio
36   ATZ Matteo Darmian
Zbk. Postua Jokalaria
37   ATZ Milan Škriniar
77   ERD Marcelo Brozović
87   ERD Antonio Candreva
90   AUR Romelu Lukaku (Chelseatik utzita)
95   ATZ Alessandro Bastoni
-   ERD Gaetano Oristanio
-   ERD Lucien Agoumé
-   AUR Andrea Pinamonti
-   AUR Eddie Salcedo
-   ERD Tibo Persyn
-   ATZ Lorenzo Pirola
-   AUR Samuele Mulattieri
-   ATZ Valentino Lazaro
-   ATZ Dalbert
-   ERD Henrikh Mkhitaryan

Palmaresa

aldatu

Italian: 35

aldatu
  • Italiako futbol liga (19): 1910, 1920, 1930, 1938, 1940, 1953, 1954, 1963, 1965, 1966, 1971, 1980, 1989, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2021
  • Italiako futbol kopa (9): 1939, 1978, 1982, 2005, 2006, 2010, 2011, 2022, 2023
  • Italiako superkopa (7): 1989, 2005, 2006, 2008, 2010, 2021, 2022

Nazioartean: 9

aldatu
  • Txapelduna (2): 1964, 1965
  • Txapelduna (1): 2010
  • Txapelduna (3): 1964, 1965, 2010
  • Finalista (3): 1967, 1972, 2023
  • Txapelduna (3): 1991, 1994, 1998

Lagunartekoak

aldatu

Jokaturiko nazioarteko finalak

aldatu
Txapelketa Urtea Txapelduna Emaitza Finalista Hiria
Kontinentearteko Kopa
eta
FIFAren Kublen artekoa
1964 Inter Milan 0-1, 2-0, 1-0   CA Independiente
1965 Inter Milan 3-0 , 0-0   CA Independiente
2010 Inter Milan 3-0   TP Mazembe
Europako Kopa
eta
Txapeldunen Liga
1963-64 Inter Milan 3-1   Real Madril Viena
1964-65 Inter Milan 1-0   SL Benfica Milan
1966-67   Celtic FC 2-1 Inter Milan Lisboa
1971-72   Ajax Amsterdam 2-0 Inter Milan Rotterdam
2009-10 Inter Milan 2-0   FC Bayern Munich Madril
2022-23   Manchester City 1-0 Inter Milan Istanbul
Europako Superkopa 2010   Atletico Madril 2-0 Inter Milan
UEFA Kopa 1990-91 Inter Milan 2-0, 1-0   AS Roma
1993-94 Inter Milan 0-1, 1-0   Austria Salzburg
1996-97   FC Schalke 04 1-0, 1-0 Inter Milan
1997-98 Inter Milan 3-0   SS Lazio

Jokalariak

aldatu

Entrenatzaileak

aldatu

Euskal taldeen aurkako partidak

aldatu

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Internazionalek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1979-80 UEFA Kopa Lehen itzulia Internazionale
Real Sociedad
3-0
2-0
Real Sociedad
Internazionale
2000-01 UEFA Kopa Final zortzirenak Alaves
Internazionale
3-3
0-2
Internazionale
Alaves
2023-24 Txapeldunen Liga Ligaxka fasea Real Sociedad
Internazionale
1-1
0-0
Internazionale
Real Sociedad

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


2022-23ko Serie A  
Atalanta | Bologna | Cremonese | Empoli | Fiorentina | Hellas Verona | Inter Milan | Juventus | Lazio | Lecce
Milan | Monza | Napoli | Roma | Salernitana | Sampdoria | Sassuolo | Spezia | Torino | Udinese