Josune Gorostidi

gipuzkoar txirrindulari eta herri kirolaria

Josune Gorostidi Elgarresta (Txarama, Leaburu, Gipuzkoa, 1967ko azaroaren 6a) gipuzkoar txirrindulari ohi eta herri kirolaria da. Txirrindularitza utzi ondoren, lokotx biltzaile( euskal herriko txapeldun geratu zen bi aldiz) , sokatiralari, trontzalari (euskal herriko txapeldun hiru aldiz) eta segalari jardun zuen.

Josune Gorostidi

Bizitza
JaiotzaLeaburu1967ko azaroaren 6a (56 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia eta segalaria
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 

1990ean eta 1991n Espainiako pistako txirrindularitza txapelketa irabazi zuen jazarpen modalitatean. 1991 urtean ere, Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketa irabazi zuen.

Ibarra Sokatira Taldean[1] tiralari bezala hasi zen 2014ean, Euskal Herriko sokatira federazioak ofialtasuna lortu zuen[2]. Taldeko kide zela, Munduko sokatira txapelketan bi aldiz hirugarren postuan geratu zen, Irlandan eta Txinan[3]. Honetaz gain, Euskal Herriko goma gaineko txapeldun izan zen 260 kilotan 2014ean[4] eta 2015ean[5]. Gaur egun Gaztelun bizi da.

Erreferentziak aldatu

  1. «Ofizialtasuna lortuta, «pozik» Ibarrako Sokatira taldeko kideak - Ibarra» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  2. «Sokatira selekzioak ofizialtasuna lortu du» EITB Euskal Irrati Telebista 2014-07-04 (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).
  3. (Gaztelaniaz) «Dos nuevas txapelas para Ibarra Sokatira Taldea» El Diario Vasco 2014-12-15 (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  4. «Ibarra Euskal Herriko Sokatira Txapelketako garaile - Ibarra» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  5. «Ibarra izan da Euskal Herriko Txapeldun 260 kilotan - Ibarra» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).

Kanpo estekak aldatu