Gregory Goodwin Pincus

Gregory Goodwin Pincus (Woodbine, New Jersey, Ameriketako Estatu Batuak, 1903ko apirilaren 9a - Boston, Ameriketako Estatu Batuak, 1967ko abuztuaren 22a) biokimikaria eta sendagilea izan zen. Harvard Unibertsitatean, Ingalaterran eta Alemanian egin zituen ikasketak, eta Harvarden, Worcesterren, Medforden eta Bostongo unibertsitatean egin zuen lan ondoren. Esteroideek antzutasuna eragiteko duten gaitasunaz hainbat ikerketa egin zituen. 1951n hormona sintetikoak egiteko lanetan eta obulazioa eragozteko metodoak bilatzen hasi zen Biologia Esperimentaleko Worcester Fundazioan. Ikerketa horien ondorioz asmatu zen lehenengo pilula antisorgailua (1956).

Gregory Goodwin Pincus
Bizitza
JaiotzaWoodbine (New Jersey)1903ko apirilaren 9a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNorthborough (Massachusetts)
HeriotzaBoston1967ko abuztuaren 22a (64 urte)
Hobiratze lekuaMountain View Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: leuzemia
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Cornell Unibertsitatea
Cornell University College of Agriculture and Life Sciences (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfisiologoa, biokimikaria, medikua, biologoa eta zientzialaria
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Clark Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Find a Grave: 6814316 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu