Puyi
Puyi[1] (txinera tradizionalez: 溥儀; txinera sinplifikatuz: 溥仪; pinyinez: Pǔyí; Wade–Giles: P'u3-i2; Pekin, 1906ko otsailaren 7a - ib. 1967ko urriaren 17a) Txinako eta Qing dinastiako azken enperadorea izan zen. Azken Enperadorea ezizena jaso zuen.
Haren enperadore agintaldi laburra 1908-1912 bitartean jazo zen, 1912an Txinako Errepublika aldarrikatu zuen arte, orduan tronua uztera behartu zuten, nahiz eta Hiri Debekatuan bizitzen segitu. 1917ko uztailaren 1a eta uztailaren 12 artean Zhang Xun jauntxoaren eskutik egun gutxi batzuetan berrezarria izan zen.
1934 eta 1945 bitartean, Japoniaren kontrolpeko Mantxukuo lurraldeko enperadorea izan zen. Txinako Herri Errepublikan Puyi Aixinjueluo izena jaso zuen, eta komunismora bilakatzeko derrigorrezko ikastaroak jaso ondoren, 1964tik hil arte Txinatar Herri Politika Aholkularitzaren Biltzarreko kide izan zen.
Genealogia
aldatuZinema
aldatu1987an Bernardo Bertolucci zinema zuzendariak Puyiren bizitzan oinarritutako The Last Emperor ("Azken Enperadorea") filma zuzendu zuen.
Iruditegia
aldatu-
Wan Rong eta Pu Yi.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Puyi |
- Puyiren biografia irakurgai (Ingelesez)
Aurrekoa Guangxu enperadorea |
Txinako enperadorea Qing dinastiako 12. enperadorea 1908ko abenduaren 2a - 1912ko otsailaren 12a |
Ondorengoa Txinako Errepublikaren aldarrikapena |