Teheran[1][2] (persieraz تهران , Tehrān, tehˈɾɒːn ahoskatua) Irango eta Teheran probintziako hiriburua eta munduko hiririk handienetako bat da. Bertan 8 milioi lagun bizi dira, eta 15 milioi metropoli eremu osoan. Izan ere, Irango populazioaren % 20 bizi da bertan. Hiri modernoa da, autobide eta industria askorekin. Hiru unibertsitate, bi aireportu eta bost metro linea ditu.

Teheran
تهران
hiriburua
Administrazioa
Estatu burujabe Iran
ProbintziaTeherango probintzia
Irango eskualdeaTehran County
Irango barrutiaCentral District
AlkateaAlireza Zakani (en) Itzuli
Izen ofizialaتهران
Jatorrizko izenaتهران
Posta kodea13ххх-15ххх
Geografia
Koordenatuak35°42′N 51°25′E / 35.7°N 51.42°E / 35.7; 51.42
Map
Azalera686 km²
Altuera1.200 m
Demografia
Biztanleria8.693.706 (2016)
−153.076 (2012)
alt_left 4.369.551 (%50,3) (%49,7) 4.324.155 alt_right
Dentsitatea12.673,04 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1794ko martxoaren 20a
Telefono aurrizkia021
Ordu eremuaUTC+03:30, Iran Standard Time Zone (en) Itzuli eta UTC+04:30
Hiri senidetuakMinsk, Londres, Pekin, Kabul, Brasilia, Habana, Berlin, Bagdad, Kuwait, Mosku, San Petersburgo, Khartum, Duxanbe, Caracas, Sana, Los Angeles, Seul, Pretoria, Pavlodar, Kinshasa, Manila, Bangkok, Budapest, Tbilisi eta Dubai
Hizkuntza ofizialapersiera
tehran.ir

Antzinate klasikoan, egungo Teherango lurraldeetako zati bat Rhagesek, hiri mediar garrantzitsu batek, okupatzen zuen.[3] Erdi Aroko arabiar, turkiar eta mongolen inbasioen bidez suntsitu zen. Gaur egungo haren oinordekoa Teheran Handiko metropoli eremuak irentsi duen hiri-eremua da.

Teheran Irango hiriburu lehen aldiz Qajar dinastiako Agha Mohammad Khanek ezarri zuen 1796an, Kaukasiako Irango lurraldeetatik gertu mantentzeko, Errusiar-Iran gerren ondorioz Iranetik banatuak izan aurretik. Era berean, eta aurretik gobernatu zuten Irango dinastien bizioak saihesteko ere hartu zuen erabakia. Hiriburua hainbat aldiz mugitu da historian zehar, eta Teheran Irango 32. hiriburu nazionala da. Eskala handiko eraispena eta berreraikuntza 1920ko hamarkadan hasi zen, eta Teheran Iran guztiko migrazio masiboen helmuga izan da XX. mendean zehar.[4]

Teheranek hainbat bilduma historiko ditu, besteak beste, Golestan, Sa'dabad eta Niavaran errege-konplexuak, non antzinako Irango Estatu Inperialaren azken bi dinastiak bizi izan ziren. Teherango mugarririk ospetsuenak Azadi dorrea, 1971ean Pahlavi dinastiako Mohammad Reza Shahren erregealdian eraikitako oroigarria, Irango estatu inperialaren fundazioaren 2.500 urteak ospatzeko eta Milad Dorrea dira, bere kabuz eusten den munduko seigarren dorre altuena, 2007an amaitu zena. 2014an amaitu zen Tabiat Zubia, berriki eraikitako mugarri bat.[5]

Teheranen gehiengoak persiera hitz egiten du,[6][7] eta biztanleen %99ak persiera ulertu eta hitz egiten du, baina Teheranen beste hainbat talde etno-linguistiko bizi dira, persiera bigarren hizkuntza bezala hitz egiten dutenak.[8]

Teheranen Mehrabad eta Khomeini nazioarteko aireportuak, tren geltokia, Tehran Metro garraiobide azkarreko sistema, igarotze azkarreko autobus sistema bat, trolebusak eta autobide sare handi bat daude.

Irango hiriburua Teheranetik beste eremu batera eraman nahi izan da, batez ere airearen kutsadura eta hiriak lurrikarekiko duen esposizioaren ondorioz. Orain arte, ez da behin betiko planik onartu. Mercer kontsultoreak 2016ean 230 hirietan egindako inkesta batean, Teheran 203.a geratu zen bizi-kalitatearen arabera.[9] 2016ko Global Destinations Cities Indexaren arabera, Teheran azkarren handitzen ari diren tokien zerrendan lehen hamar postuetan dago.[10]

Geografia aldatu

Kokapena eta banaketa aldatu

Teheran Elburz mendilerroaren hegoaldeko magalean dago, 900 eta 1.830 metro arteko garaieran. Metropolia 22 udal distrituetan banatua dago, bakoitza bere administrazio zentroarekin. 22 udal distrituetatik 20 Teherango Konderrian kokatuak daude. Beste biak, 1.a eta 20.a, Shemiranat eta Ray konderrietan kokatuak daude hurrenez hurren.

Nahiz eta administratiboki banatuak dauden, Ray eta Shemiranat herriak askotan Teheran Handiaren partetzat hartu ohi dira.

Iparraldeko Teheran hiriaren zatirik aberatsena da,[11] eta bere barnean Zaferanie, Jordan, Elahie, Pasdaran, Kamranie, Ajodanie, Farmanie, Darrous, Qeytarie eta Qarb distrituak daude.[12][13] Hiriko erdiguneak gobernuko ministerioak eta egoitzak baditu ere, merkataritza-zentroak iparraldean kokatuak daude.

Klima aldatu

 
Teherango metropoliaren inguruko hiri iraunkortasunaren azterketa, Nazio Batuen Munduko Itunen Programako “Iraunkortasun Zirkuluak” metodoa erabiliz.

Teheranek estepako klima hotza dauka, BSk Köppen klima sailkapenaren arabera, klima kontinentalaren ezaugarriekin eta klima mediterraneoaren prezipitazio eredua duena. Teherango klima, neurri handi batean, bere kokapen geografikoaren ondorioa da, Elburz mendilerroa iparraldean eta herrialdeko basamortu zentrala hegoaldean izanik. Udaberrian eta udazkenean epela dela esan daiteke, udan beroa eta lehorra eta neguan berriz, hotza eta hezea.

 
Mellat parkea udazkenean

Hiriaren tamaina handia dela eta, eta distrituen arteko altueran desberdintasun esanguratsuak daudelako, eguraldia askotan iparralde menditsuan hotzagoa izaten da Teheran hegoaldeko labarretan baino. Esate baterako, Valiasr kalea 17,3 kilometro luzatzen da, 1.117 metrotara dagoen Teherango tren geltokitik Tajrish plazara, 1.713 metrotara dagoena.[14] Hala eta guztiz ere, Teherango iparraldean dagoen Velenjaken altuera 2.000 metro baino gehiagokoa da.

Uda luzea, beroa, lehorra eta prezipitazio gutxikoa izan ohi da, baina hezetasun erlatiboa baxua denez, beroa jasangarria izan ohi da. Batez besteko tenperatura altuak 32 eta 37 °C artekoak dira, eta 14 ° Cra jaitsi daiteke hiriko ipar-mendebalde menditsuan gauez. Urteko prezipitazio gehiena udazken amaieratik udaberri erdira arte gertatzen da, baina ez dago bereziki hezea den hilabeterik. Hilabete beroena uztaila da, 26 ° Cko batez besteko tenperatura minimo eta 34 ° Cko batez besteko tenperatura maximoarekin, eta hotzena urtarrila da, bataz besteko tenperatura minimoa -5 °C eta 1 ° Cko batez besteko tenperatura maximoa izanik.[15]

Teheranen eguraldia zenbaitetan gogorra izan daiteke. Erregistratutako tenperatura altuena 43 ° Ckoa da eta baxuena berriz, -20 ° Ckoa. 2008ko urtarrilaren 5ean eta 6an elur-ekaitz batek hiria elur eta izotz geruza lodi batez estali zuen, Ministroen Kontseilua larrialdi egoera ofizialki deklaratzera behartuz eta hiriburua urtarrilaren 6an eta 7an itxiz.[16]

XXI. mendean hezetasun erlatiboa eta urteroko prezipitazioa areagotu egin dira. Litekeena da baso ustiapen proiektuek, parkeek eta aintzirak zabaltzeak eragin izana.

      Datu klimatikoak (Teheran, 1988-2005)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.4 19.0 23.8 33.6 33.6 37.8 38 37.4 35.6 31.2 23.0 19.0 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.4 3.6 8.6 15.3 22.6 29.0 31.5 32.9 26.4 20.5 6.1 4.0 16.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -7.7 -6.9 0.8 6.4 12.0 16.5 18.3 18.2 16.0 7.2 3.0 -3.3 6.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -18.4 -20.0 -8.0 -1.6 3.0 12.0 15.4 13.5 8.8 2.6 -5.2 -9.6 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 100.5 160.7 170.7 90.7 39.7 6.0 4.2 3.2 3.4 16.5 41.3 66.3 703.2
Euri egunak (≥ 1 mm) 12.3 10.9 12.3 10.0 8.9 3.3 3.4 1.6 1.3 5.8 8.6 10.7 89.1
Elur egunak (≥ 1 mm) 12 11 4 0.5 0.1 0 0 0 0 0 1 8 36.6
Eguzki orduak 137.2 151.1 186.0 219.1 279.8 328.7 336.6 336.8 300.5 246.8 169.4 134.1 2826.1
Hezetasuna (%) 67 59 53 44 39 30 31 31 33 44 57 66 46.2
Iturria: [17]

Hiriak hainbat elurte handi jasan ditu. 2005eko otsailean, elurrak hiri guztia estali zuen. Elur-sakonera hiriaren hegoaldean 15 cmkoa eta iparraldean 100 cmkoa izatera iritsi zen. Egunkari batek esan zuen 34 urteko eguraldi txarrena izan zela. 10.000 bulldozer eta 13.000 udal langileren lana behar izan zen errepide nagusiak irekiak mantentzeko.[18][19] 2014ko otsailaren 3an, hiriko iparraldeko zonaldeetan, 2 metroko altuerako elurtea izan zen.[20]

2014ko ekainaren 3an, haboob motako hauts ekaitz bat eratu zen, hiria harez eta hautsez bete zuena. Bost lagun hil ziren eta 57 zauritu baino gehiago suertatu ziren. Hondamendiak zuhaitz eta argindar linea ugari ere bota zituen. Ordu batean, tenperaturak 33° Ctik 19° Craino jaitsi ziren. Tenperatura jaitsiera hau 118 kilometro orduko haize boladekin batera eman zen.[21]

Ingurumen arazoak aldatu

 
Airearen kutsadura Teheranen

Hiriburua tokiz mugitzeko aukera hainbat aldiz eztabaidatua izan da azkeneko urteetan, gehienbat zonaldeak dituen ingurumen arazoengatik. Teheran munduko hiririk kutsatuenetako bat da, eta gainera bi faila nagusiren gainean kokatua dago.

Hiriak airearen kutsadura larria pairatzen du. Hiriaren kutsaduraren % 80a autoek eragiten dute.[22] Gainerako %20a industriak sorturiko kutsadura da. Beste estimazio batzuen arabera, motozikletak airearen kutsaduraren %30a eta Teherango soinu kutsaduraren %50a sortzen dute.[23]

2010ean, gobernuak iragarri zuen "segurtasun eta administrazio-arrazoiengatik, Teherango hiriburua mugitzeko plana amaitu" zela.[24] Teherango 163 estatu-enpresa eta hainbat unibertsitate lekualdatzeko planak daude lurrikarek eragindako kalteak saihesteko.[24][25]

Airearen kutsadura murrizteko lanean ari dira. Horretarako, taxiak eta autobusak gasolina motorretatik konprimitutako gas natural motorretara aldatzera bultzatu da. Gainera, gobernuak "Trafiko Zonaldea" sortu du, zirkulazio handiko orduetan hirigune guztia hartzen duena. Zonalde honetara sartzeko eta bertan gidatzeko baimen berezi bat behar da.

Kutsaduraren arriskuei buruzko pertsonen sentsibilizazioa handitzeko ere planak martxan jarri dira. Horretarako, Kutsaduraren Panel Adierazleak instalatu dira hiri guztian zehar, partikulen (PM10), nitrogeno dioxidoaren (NO2), ozonoaren (O3), sufre dioxidoaren (SO2) eta karbono monoxidoaren (CO) momentuko maila neurtu eta adierazteko.

Historia aldatu

Teheran izenaren jatorria ez dago argi.[26] Teheran bizitoki jarraitua izan da duela 7.000 urte baino gehiagoz.[27]

Aro klasikoa aldatu

Teheran Media (Antzinako persieraz: 𐎶𐎠𐎭 Māda) lurralde historikoaren barruan dago, Iranen ipar-mendebaldean. Mediar inperioaren garaian, gaur egun Teherango lurraldeetako zati bat Rhages hiri mediar ospetsuaren auzoa zen (Antzinako persieraz: 𐎼𐎥𐎠 Ragā). Avestaren Vendidaden (i, 15), Rhages Ohrmazdek sortutako 12. leku sakratua bezala izendatzen da.[28] Persiako inskripzio zaharretan, Rhages probintzia gisa agertzen da (Bistun 2, 10-18). Rhagesetik, Dario I.k bere aita Histaspesi errefortzuak bidali zizkion, Partian zegoen matxinadaren aurka gerran zegoenean (Bistun 3, 1-10).[28] Pehlevierazko testu batzuetan, Rhages Zoroastroren jaioterria da,[29] nahiz eta historialari modernoek Zoroastroren jaioterria Khorasan herrian jartzen duten. Rhagesen gaur egungo oinordekoa, Ray, Teherango hegoaldeko muturrean dagoen hiri bat da, Teheran Handiko metropoli eremuak bere barnean hartu duena.

Damavand mendia, Irango gailurrik garaiena, Ferdowsiren Šāhnāme poemetan, Irango antzinako kondairetan oinarritua dagoen poema epikoan, kokapen garrantzitsua da.[30] Keyumars protoplastoen aberri gisa agertzen da, baita Manuchehr erregearen jaioterri, Fereydun erregea Zahhak (Bivarasp) herensugearen heriotzarekin lotzen duen toki eta Arashek bere gezia jaurti zuen leku gisa.[30]

Erdi Aroa aldatu

Sasandar Inperioaren garaian, 641. urtean, Yazdgerd III.ak nazioari bere azken deia egin zioen Rhagesetik, Khorasanera ihes egin aurretik.[28] Rhagesen Mehran leinu partiarra eta Siyavakhshren -Mihranen, Bahram Chobinen semearen, semea- VII. mendeko Irango inbasio musulmanaren aurkako erresistentzia gidatu zuena nagusitu ziren.[28] Erresistentzia hori dela eta, Arabiarrek Rhages konkistatu zutenean, herria suntsitzea eta berriro berreraikitzea agindu zuten, Farrukhzad aristokrata traidorearen esku utziz.[28]

IX. mendean, Teheran herri ezaguna zen, baina ondoan dirdira egiten zuen Rhages hiria baino gutxiago. Rhages xehetasunez deskribatu zuten X. mendeko musulman geografoek.[28] Bagdadeko arabiarrek Rhagesen interesa erakutsi bazuten ere, hiriko arabiarren kopurua txikia izan zen eta biztanleria nagusiki klase guztietako irandarrez osatua zegoen.[28]

Oghuz turkiarrek Rhages inbaditu zuten diskretuki 1035. eta 1042. urteetan, baina hiria Seljuktarren eta Khwarezmiansen erregealdien pean berriz osatu zen.[28] Erdi Aroko Najm al-Din Razi idazleak Rhagesek 500.000 biztanle inguru zituela idatzi zuen, Mongolen inbasioaren aurretik. XIII. mendean, mongolek Rhages inbaditu zuten, hiria hondatu zuten eta bertako biztanle askoren sarraskia eragin zuten.[28] Inbasioaren ostean, hiriko biztanle askok Teheranera ihes egin zuten.

1404ko uztailean, Ruy González de Clavijo enbaxadore gaztelarrak Teheran bisitatu zuen, Samarkandara egiten ari zen bidai baten barnean. Samarkanda Tamerlan turkiar-mongoliar konkistatzailearen hiriburua zen, garai hartan Iranen gobernatzen zuena. Bere egunerokoan, Teheran eskasia zuen eskualde bat bezala deskribatu zuen.[31]

Aro Modernoaren hasiera aldatu

Italiako bidaiari Pietro della Vallek Teheranen gau bat igaro zuen 1618an, eta, bere memorietan, hiria Taheran gisa aipatu zuen. Ingalaterrako bidaiari Thomas Herbert Teheranen sartu zen 1627an, eta Tyroan bezala aipatu zuen. Herbertek adierazi zuen hiriak 3.000 etxe inguru zituela.[32]

 
Qajar agintari Agha Mohammad Khanen irudia, Londresko V & A Museumen gordea

XVIII. mendearen hasieran, Zand dinastiako Karim Khanek Teheranen jauregi bat eta gobernu bulego bat eraikitzeko agindu zuen, ziurrenik hiria bere kapitala deklaratzeko; baina gero bere gobernua Xirazera eraman zuen. Azkenean, Qajar errege Agha Mohammad Khanek Teheran aukeratu zuen Irango hiriburu gisa 1786an.[33]

Agha Mohammad Khanek Teheran bere hiriburu bezala aukeratzeko arrazoi nagusia bai Iranen iparraldea zein hegoaldea kontrolatzeko asmoa izan zen.[33] Isfahan eta Xiraz hiriburu ohien bizilagunek Safavi eta Zand dinastiei hurrenez hurren zieten leialtasunaz jabetu zen, eta hiri horietako pertsona boteretsuek izan zezaketen botereaz mesfidati zegoen.[33] Hori dela eta, Teherango hiri-egiturak hain eskasak izatea bedeinkapen gisa baino ez zuen ikusi, bere botereari pertsona boteretsuek eta herriak orokorrean aurkeztu ahal zioten erresistentzia aukerak minimizatu egiten baitziren.[33] Gainera, Azerbaijanen eta Iranen iparraldeko eta hegoaldeko Kaukasoko lurraldeekiko hurbil kokatuta beharra zuen.[33] Izan ere, garai hartan ez zeuden XIX. mendean sinatuko ziren Golestango eta Turkmenchayko itunak indarrean. Itun horiek sinatu ostean, lurralde horiek betirako galdu egin zituen Errusiar Inperioaren eskuetara pasaz.[34]

 
Teheranen mapa 1857an

50 urte Qajar erreinuaren eraginpean igaro ondoren, hiriak oraindik ere 80.000 biztanle baino gutxi gehiago zituen.[33] 1870. urtera arte, Teherango osaketa honakoa zen: harresidun gotorlekua, teilatudun bazarra eta Udlajan, Chale-Meydan eta Sangelaj auzo nagusiak, non herritarren gehiengoa bizi zen.

1855. urteko Teherango lehen garapen planak espazio egitura tradizionala azpimarratu zuen. Arkitekturak, ordea, bizimodu berria islatzeko espresio eklektikoa aurkitu zuen. Teherango bigarren plangintza nagusia Dar ul-Fununen zuzendaritzapean egin zen. 1878ko Teherango planak hiriko horma berriak barne hartzen zituen, 19 kilometro koadroko oktogono perfektu baten formarekin, Europako Pizkundeko hiriak imitatuz.[35]

Aro Modernoaren bigarren zatia aldatu

 
Teheranen Garaipena: Sardar Asad II eta Sepahsalar e Tonekaboniek Teheran 1909ko uztailean konkistatu zuten.

Eskubide zibilen kontzientziazioa gero eta handiagoa zen, eta honek Irango Konstituzioaren Iraultza[36] eta Irango lehenengo konstituzioa ekarri zituen 1906 urtean.[37] 1907ko ekainaren 2an, Parlamentuak Baladie (udal legeak) deitutako tokiko gobernuari buruzko lege bat onartu zuen. Lege honetan udal politikarekin loturiko hainbat kontu zehazten ziren: zinegotziek hirian beteko zuten papera, kideen kualifikazioa, hauteskunde prozesua eta botoa eman ahal izateko betebeharrak adibidez. Garaian agintzen zuen Qajar errege Mohammad Ali Shahk konstituzioa abolitu eta parlamentua bonbardatu zuen Errusiak kontrolatutako Brigada Kosakoaren laguntzaz, 1908ko ekainaren 23an.[38] Horren ondoren, Ali-Qoli Khanen (Sardar Asad II.aren) eta Mohammad Vali Khanen (Sepahsalar e Tonekaboniren) indar iraultzaileek konkistatu zuten hiria 1909ko uztailaren 13an. Ondorioz, erregeak erbestera joan behar izan zuen eta bere seme Ahmadekin ordezkatu zuten, eta parlamentua berrezarri zen.[39]

Lehen Mundu Gerraren ondoren, batzar konstituziogileak Pahlavi dinastiako Reza Shah aukeratu zuen monarka berri. Honek 1907ko Baladie legea berehala bertan behera utzi zuen, udal deszentralizatu eta autonomoak gobernantza eta plangintza ikuspegi zentralistengatik ordezkatuz.[35]

1920ko eta 1930eko hamarkadetan, Reza Shahren agintepean, hiria erabat hutsetik berreraiki zen. Horrela, hainbat eraikin zaharren eraispen sistematikoa egin zen, Golestan jauregiko, Tekye Dowlateko eta Toopkhaneh plazaren zatiak barne. Irango arkitektura klasikoaren eragina zuten eraikin modernoengatik ordezkatu ziren. Hauen artean nabarmentzekoak dira Banku Nazionala, Poliziaren egoitza nagusia, Telegrafoaren Bulegoa eta Akademia Militarra.

Hiriko fisionomian egindako aldaketak 1933ko kaleen zabaltzearekin hasi ziren, beste hiri guztietan aldaketak egiteko aurrekaria izan zena. Bazar Handia erditik zatitu zen eta eraikin historiko ugari eraitsi egin ziren etorbide zuzen eta zabalengatik ordezkatzeko.[40] Ondorioz, hiriaren itxura tradizionala biribilgune handiek sortzen zituzten kaleen bidegurutzeekin ordezkatu zen, bazarra bezalako espazio publiko esanguratsuetan zeudenak.

Hiri barruan garraioa erraztuko zuen sare bat sortzeko saiakera gisa, antzinako gotorlekua eta harresiak 1937an eraitsi ziren eta kale zabalengatik ordezkatu ziren. Teherango hiriaren mapa berriak zonifikazio eta gridiron sareen plangintza modernoaren ereduen eragin handia izan zuen.[35]

Bigarren Mundu Gerran, sobietar eta britainiar tropak hirian sartu ziren. 1943an, Teheran hiriaren izen bereko Konferentziaren kokalekua izan zen, Franklin D. Roosevelt AEBtako presidentea, Joseph Stalin Sobietar Batasuneko burua eta Winston Churchill lehen ministro britainiarra bertan izan zirelarik.[41]

 
Teherango autobideak

1948an Iranen antolakuntza plana ezartzeak 1949tik 1955era bitarteko lehen garapen-plan sozioekonomikoa garatzea ekarri zuen. Plan horiek ez zuten Teherango hazkunde desorekatua moteltzea lortu,eta gainera Reza Shahren seme eta oinordekoa Mohammad Reza Shahk 1962an egindako landa erreformak, Iraultza Zuria deiturikoak,[42] Teherango hazkunde kaotikoa areagotu egin zen.

1960ko eta 1970eko hamarkadetan zehar, Teheran Mohammad Reza Shahren erregealdian azkar garatzen hari zen. Eraikuntza modernoek Teheranen aurpegia aldatu zuten eta proiektu handiak aurreikusi ziren hurrengo hamarkadetarako. Gizarte bazterketaren arazoa konpontzeko, Teherango lehenbiziko plan integrala 1968an onartu zen. Abdol-Aziz Mirza Farmanfarmaian irandar arkitektoaren eta Victor Gruen Associates AEBtako enpresak osatutako elkarteak hiriaren arazo nagusiak identifikatu zituzten:[43] dentsitate altuko aldiriak, airearen eta uraren kutsadura, azpiegitura ez-eraginkorrak, langabezia eta landa-hiriko migrazioa. Azkenean, 1979ko Iraultzaren[44] eta ondorengo Iran-Irak gerraren ondorioz plan guztia baztertu zen.[35]

 
Azadi dorrea 1971. urtean eraiki zen

Teherango mugarririk ezagunena, Azadi dorrea, Shahren aginduz eraiki zen 1971. urtean. Hossein Amanat arkitektoak diseinatu zuen, monumentua diseinatzeko lehiaketa irabazi ondoren. Sasandar arkitektura klasikoaren elementuak arkitektura post-klasiko irandarrarekin konbinatzen zituen. Shahyad Dorrea izenez ere ezaguna, Irango Estatu Inperialaren sorreraren 2.500 urteurrena ospatzeko eraiki zen.[45]

1980 eta 1988 urteetan zehar garatu zen Iran-Irak gerran, Teheranek Scud misilen eta aireko eraso anitz jaso zituen.[46]

435 metroko altuerako Milad dorrea, Iran pre-iraultzailean proposatutako garapen proiektuen parte zena,[47] 2007an amaitu zen eta Teherango mugarri ospetsua bihurtu da. Tabiat Bridge, 270 metroko oinezkoentzako zubia berriki eraikitako mugarri bat da.[5] Leila Araghian arkitektoak diseinatu zuen eta 2014an amaitu zen.

Demografia aldatu

 
Teherango populazioaren bilakaera
 
Teheran 1985 eta 2009an

Teheran hiriak 8,6 milioi biztanle zituen 2018an.[48] Bere giro kosmopolitarekin, Teheranen herrialde osoko talde etniko eta linguistiko ugari dago. Gaur egun, Teheranen hizkuntza nagusia persieraren aldaera bat da, teheranera, eta Teheranen gehiengoak persiar bezala identifikatzen du euren burua.[7] Hala eta guztiz ere, aurretik, Teheran-Ray eskualdeko jatorrizko hizkuntza ez zen persiera, hau linguistikoki Irango hego-mendebaldekoa baita eta Farsen baitu bere jatorria. Honen ordez gaur egun desagertua dagoen Iran ipar-mendebaldeko hizkuntza bat zen bertako hizkuntza.[49]

Irango azerbaijandarrek hiriko bigarren talde etniko handiena osatzen dute, biztanleria osoaren %20[50] eta %25[51] tartean osatzen dutelarik. Mazanderani talde etnikoa, aldiz, hirugarrena da, eta biztanleria osoaren %5a inguru dira.[52] Teherango beste komunitate etnikoak, besteak beste, kurduak, armeniarrak, georgiarrak, bakhtiariak, talyshiak, balutxak, asiriarrak, arabiarrak, juduak eta adigeak dira.

Teherango Unibertsitateko Soziologia Sailak Teheraneko auzo askotan eta hainbat klase sozioekonomiko desberdinetan egindako ikerketa baten arabera, Teheranen jaiotakoak %63a ziren, % 98ak bazekien persieraz,% 75ak etnikoki persiar gisa identifikatu zuen bere burua eta %13ak Europako hizkuntza batean gaitasun maila handia zuen.[6]

Teheranek 1980ko hamarkadaren hasieran aldaketa etniko-sozial handia jasan zuen. 1979ko Iraultzaren ondorio politiko, sozial eta ekonomikoen ondoren, Irango herritar askok, batez ere Teheranekoek, Iran utzi zuten. Irango emigrazio gehiena Estatu Batuetara, Frantziara, Alemaniara, Suediara eta Kanadara izan zen.[53]

Iran-Irak gerra (1980-1988) hasi zenean, biztanleen bigarren olatu batek hiritik ihes egin zuen, batez ere hiriburuan Irakeko aire-erasoak gertatzen zirenean. Garaiko potentzia handienetako gehienek Irak babesten zuten garaian, eta horrek sorturiko isolamendu ekonomikoak arrazoi gehiago eman zizkien biztanle askori hiria (eta herrialdea) uzteko. Zuten guztia utzi eta herrialde berrira egokitzeko eta bizitza berreraikitzeko borrokaren ostean, gehienak ez ziren inoiz itzuli gerra amaitu zenean. Era berean, gerra garaian Teheranek migratzaile ugari jaso zituen Irakeko muga inguruko Iran mendebalde eta hego-mendebaldetik.[53]

Ondoan dauden Afganistango eta Irakeko gerrak eta bertako egoera ezegonkorrak milioika errefuxiatu herrialdera iristea ekarri zuen, eta Teheran izan zen hauen erakargune nagusia lana bilatzeko. Honek gerrako zauriak berreskuratzen lagundu zuen hiria. Errefuxiatu horietako asko haien herrialdeetara bueltatzen ari dira UNHCRren laguntzarekin, baina oraindik ere itzuli nahi ez duten Afganistango eta Irakeko errefuxiatu talde ugari daude Teheranen, beren herrialdeko egoerari buruz ezkorrak baitira.

Erlijioa aldatu

Teherango gehiengoa ofizialki imamiar musulmanak dira. Erlijio hau estatuaren erlijioa ere bada, XVI. mendeko safavien bihurtzeaz geroztik. Hiriko beste erlijio komunitate batzuk Islamaren sunismo eta sufismo adarren jarraitzaileak, hainbat kristau mota ezberdin, juduak, zoroastrismoaren eta bahaí fedearen jarraitzaileak dira.[54][55]

Hiri osoan zehar erlijio-zentro ugari daude, bai berriki eraikiak zein zaharrak: meskitak, elizak, sinagogak eta zoroastrismoaren suaren tenpluak barne. Hiriak ere oso txikia den hirugarren belaunaldiko indiar Sikh komunitate bat du. Honek 2012an Indiako lehen ministroak bisitatu zuen gurdwara bat du.[56]

Ekonomia aldatu

 
Teherango burtsa

Teheran Irango zentro ekonomikoa da.[57] Irango sektore publikoko langileen %30 inguru eta industria enpresa handien %45a hirian daude, eta ia langile horien erdiak gobernuarentzat egiten dute lan.[58] Gainerako langile gehienak fabrikako langileak, merkatariak, beharginak eta garraiolariak dira.

Atzerriko enpresa gutxik egiten dute lan Teheranen, gobernuak dituen nazioarteko harreman konplexuengatik. Baina 1979ko Iraultzaren aurretik, atzerriko hainbat enpresa aktibo zeuden Iranen.[59] Teherango gaur egungo industria modernoak automobilen fabrikazioa, elektronika eta ekipo elektrikoak, armak, ehunak, azukrea, zementua eta produktu kimikoak dira. Alfonbrak eta altzariak saltzeko zentro nagusia ere bada. Pars Oil, Speedy eta Behran petrolio findegi enpresak Teheranen daude.

Teherango Burtsa, World Federation of Exchanges (WFE) kidea dena eta Federation of Euro-Asian Stock Exchangeseko sortzaileetako bat izandakoa, azken urteotako burtsa onenetakoa izan da.[60]

Erosketak aldatu

Teheranek merkataritza-gune eskaintza zabala du, eta 60 merkataritza-gune moderno ditu.[61] Hiriak auzo komertzial ugari ditu, Valiasr, Davudie eta Zaferanien kokatutakoak barne. Teheraneko bazar zahar handienak Bazar Handia eta Tajrish bazarra dira.

Nazioarteko marka eta goi mailako denda gehienak hiriaren iparraldean eta mendebaldean daude. Teherango merkataritza hazten ari da merkataritza zentro berrien irekierarekin.[61]

Turismoa aldatu

Teheranek, Irango turismo helmuga nagusienetako bat izanik, kultur eskaintza oparoa du. Golestan, Sadabad eta Niavaran errege konplexuak bertan daude, herrialdeko azken bi monarkien erregealdian eraiki zirenak.[62]

Hainbat museo historiko, artistiko eta zientifiko daude Teheranen, Museo Nazionala, Malek Museoa, Ferdows Gardeneko Zinema Museoa, Abgineh Museoa, Qasr Kartzelaren Museoa, Alfonbra Museoa eta Safir Office Makina Museoa barne.[63] Arte Garaikideko Museoa ere badago, Van Gogh, Pablo Picasso, eta Andy Warhol bezalako artista ospetsuen lanak ikusgai daudelarik bertan.[64]

Irango Koroa Inperialaren bitxiak, munduko harribitxi bildumarik handienetako bat, Teheraneko Bitxi Museo Nazionalean ikusgai daude.

Erakusketa kultural eta komertzial ugari egiten dira Teheranen. Urtero egiten den Teherango Nazioarteko Liburu Azokak Asian argitaratzeari buruz egiten den ekitaldi garrantzitsuenetako bat bezala da famatua mundu osoan.[65]

Azpiegiturak aldatu

Garraioa aldatu

Autobideak eta kaleak aldatu

Teherango metropoliak autobide eta bide azkarren sare handi bat du bere inguruan.[66]

Teherango kaleetako askok nazioartean famatuak diren pertsonen izenak dituzte. Adibidez:

Autoak aldatu

Teherango Udalaren Ingurumen eta Garapen Jasangarrirako Bulegoaren buruaren arabera, Teheran 300.000 autoentzako ahalmena izateko izan zen diseinatua, baina gaur egun bost milioi auto baino gehiago daude errepideetan.[67] Automozio industria duela gutxi garatu da, baina nazioarteko zigorrek aldian-aldian ekoizpen prozesuetan eragiten dute.[68]

Tokiko komunikabideen arabera, Teheranek 200.000 taxi baino gehiago ditu bere kaleetan lanean,[69] eta hainbat taxi mota daude erabilgarri hirian. Aireportuko taxiek kilometro bakoitzeko kostu handiagoa dute hiriko taxi berde-hori arruntekin alderatuta.

Autobusak aldatu

 
Teherango autobus azkar bat, Azadi terminalean

Autobusak 1920ko hamarkadatik egon dira martxan Teheranen. Teherango garraio-sistemak ohiko autobusak, trolebusak eta autobus azkarrak barne hartzen ditu. Hiriko lau autobus geltoki nagusiak Hegoaldeko Terminala, Ekialdeko Terminala, Mendebaldeko Terminala eta ipar-erdialdeko Beyhaghi Terminala dira.

1992an jarri zen martxan trolebus sistema, Txekiako Skoda enpresak eraiki zituen 65 trolebus artikulatuko flota batekin.[70] Hau izan zen Irango lehen trolebus sistema.[71] 2005ean, trolebusek bost ibilbide egiten zituzten, eta guztiak Imam Hossein plazan hasten ziren.[72]

Teherango autobus-garraio azkarra 2008an inauguratu zen ofizialki. Hiru lerro eta 60 estazio ditu hiriko hainbat gunetan. 2011. urtean, BRT sistemak 100 kilometroko sarea zuen eta 1.8 milioi bidaiari garraiatzen zituen egunero. Hiriak bizikleta partekatzeko sistema bat ere garatu du.[73]

Trenbidea eta metroa aldatu

Teheranek tren geltoki nagusia du eta herrialdeko hainbat hirirekin era erradialean konektatzen da. Era berean, Teheran-Europa trenbide bat ere badago martxan

Teherango metroaren sistemaren bideragarritasun azterketa eta kontzeptualizazioa 1970eko hamarkadan hasi zen. 2001ean ireki ziren proiektatutako zortzi lerroetako lehenengo biak

Aireportuak aldatu

Teheranek bi nazioarteko aireportu ditu: Mehrabad eta Khomeini. Mehrabad aireportua zaharragoa da eta erabilera militarra ere badauka. Teheranen mendebaldean dago kokatua eta nagusiki herrialde barruko eta txarter hegaldiak egiten dira bertatik. Khomeini aireportua hiritik 50 kilometro hegoaldera kokatua dago, eta nazioarteko bidai gehienak kudeatzen ditu.

Parkeak eta zonalde berdeak aldatu

 
Jamshidieh parkea, Niavaran

2100 parke baino gehiago daude Teherango metropolian[74] eta zaharrenetako bat Jamshidieh parkea da, Jamshid Davallu Qajar printzearen lorategi pribatu gisa eraikia eta Farah Pahlavi Irango azkeneko enperatrizari eskainia ondoren. Teherango zonalde berdeek 12.600 hektarea baino gehiago hartzen dituzte eta hiriaren %20a estaltzen dute. Teherango Parke eta Zonalde berdeen Erakundea 1960ean ezarri zen, eta hiriko natur guneen ardura hartzen du bere gain.[75]

Teherango Hegazti parkea Irango hegazti parkerik handiena da. Zoo bat ere badago Teheran-Karaj autobidearen ondoan. Bere bost hektareetan 290 espezie baino gehiago daude.[76]

Teherango lau parke emakumeentzat dira bakarrik eta 80 hektareako zonaldea hartzen dute.[74] Parke hauetan emakumeen janzteko derrigorrezko arauak ez dira bete behar.

Hezkuntza aldatu

Teheran Irango hezkuntza zentro handiena eta garrantzitsuena da. Teheran Handian ia-ia 50 unibertsitate eta fakultate garrantzitsu daude guztira.

 
Teherango Unibertsitatea Irango unibersitate moderno zaharrena da.

Dar ul Funun Amir Kabirren aginduz XIX. mendearen erdialdean ezarri zenez geroztik, Teheranek goi mailako hezkuntzako erakunde ugari bildu ditu. Erakunde horietako batzuk funtsezko eginkizunak izan dituzte irandar gertakari politikoetan. Samuel M. Jordan, zeinaren omenez Teherango Jordan kalea izendatu zuten, Teherango Amerikako Ikastetxearen aitzindarietako bat izan zen, Ekialde Hurbileko lehen ikastetxe modernoetako bat izan zena.

Teheranengo hezkuntza zentroen artean, Sharif Teknologia Unibertsitatea, Teherango Unibertsitatea eta Teherango Medikuntza Zientzien Unibertsitatea dira ospetsuenak. Teheranek Irango akademia militar handiena eta hainbat eskola eta mintegi erlijioso ditu baita ere.

Teherango unibertsitateak, Irango guztiak bezala, estatuaren kontrolpean daude. Hala ere, boterearekiko oposizioaren gune izaten jarraitzen dute, batez ere Teheranen, non ikasleen populazioa herrialdeko handiena den.[77] Ikasleek, islamistak ala ez, gobernuaren politika eta praktikak erantzun izan dituzte Iraken aurkako gerra amaitu zenetik. 1999ko udan, protestek Teherango Unibertsitatean hasitako ikasleen altxamendua ekarri zuten eta beste unibertsitate batzuetara hedatu zen.[78] Protesta hauek 6 egunez luzatu ziren eta Iran astindu zuten. 2003. urtean, altxamendu honen laugarren urteurrenean, berriro ere protestak izan ziren. Aurrekoan bezala, Teherango unibertsitateak mugimendu honen jatorria izan ziren.[77]

Kultura aldatu

Arkitektura aldatu

Teheranen dauden arkitektura monumentu zaharrenak Qajar eta Pahlavi garaikoak dira, nahiz eta Teheran Handiko eremua kontuan hartzen baden, oraindik ere Seljuk garaiko monumentuak geratzen diren; batez ere Rayn dagoen Tughrul dorrea. Rashkan gazteluko aztarnak ere badaude, antzinako Partiar inperioaren garaikoak eta bertako artefaktu batzuk Museo Nazionalean daude.[79] Bahrameko suaren tenplua ere aipatu beharrekoa da, Sasandar Inperioaren garaian eraikitakoa.

Teheranek XVIII. mendearen bukaerara arte biztanle gutxi izan zituen, baina Irango hiriburu izendatu zutenean, gero eta garrantzi handiagoa hartu zuen. Qajar garaian lurrikarak gertatu ohi ziren arren, eraikin historiko batzuk mantendu dira garai hartatik.[80]

Teheran Irango hiria nagusia da, eta herrialdeko azpiegitura modernizatuena duena. Alabaina, auzo zaharren gentrifikazioak eta kultur eraikin esanguratsuen eraispenak kezkak eragin ditu.[81]

 
Qeytarieh 2010ko otsailean

Eskualdeko jarduera sismikoak direla eta, Teheranen eraikin baxuak ziren nagusi. Baina azkeneko hamarkadetako populazio hazkundeari erantzuteko, azken urteetan eraikuntza modernoak garaiera geroz eta gehiago hartzen joan dira. 1830. urteaz geroztik ez da lurrikara handirik gertatu Teheranen.[82]

Teherango nazioarteko dorrea Irango bizitegi eraikinik garaiena da. 54 pisu ditu eta Yusef Abad iparraldeko auzoan kokatua dago

Azadi dorrea, Pahlavi dinastiaren erregealdian eraiki zen monumentua, Teherango ikur ospetsuena izan da. Irango estatu inperialaren sorreraren 2.500 urteurrena ospatzeko egin zen eta Akemenestar eta Sasandar arkitektura klasikoaren elementuak Irango arkitektura post-klasikoarekin konbinatzen ditu. Milad dorrea, munduko seigarren dorre altuena[83] eta bera bakarrik eusten den munduko 24an egitura altuena,[84] hiriko beste dorre ospetsua da. Leila Araghianen Tabiat zubia, Teherango oinezkoentzako pasabide handiena, 2014an bukatu zen eta mugarri gisa ere hartzen da ordudanik.[5]

Antzerkia aldatu

 
Roudaki aretoa, Teheran

Qajarren erregealdian, Teheran Tekyeh Dowlat erret-antzokiaren egoitza zen, Golestan jauregiko hego-ekialdean kokatua. Bertan tradiziozko eta erlijiozko antzezpenak eskaintzen ziren. 1947an suntsitua izan zen eta banku-eraikin batek ordezkatu zuten, Reza Shahren erregealdian egindako erreformen pean.

1979ko Iraultza baino lehen, Irango eszena nazionala nazioarteko artista eta taldeentzat Ekialde Hurbileko antzeztoki ospetsuena bihurtu zen.[85] Opera eta balleteko antzoki nazional gisa funtzionatu zuen Teherango Roudaki Aretoak. 1967ko urrian mustu zuten aretoa, Rudaki poeta persiar ezagunaren izena jarriz. Teherango Orkestra Sinfonikoa, Teherango Opera Orkestra eta Irango Ballet Konpainia Nazionalaren egoitza da.

Teherango Udal Antzokia, Irango antzerki konplexu handienetako bat da eta hainbat areto ditu. Bost urteko eraikuntzaren ostean, 1972an ireki zen Farah Pahlavi enperatrizaren ekimenez eta Ali Sardar Afkhami arkitektoak diseinatu zuen. Fajr Antzerki Jaialdia eta Teherango Txotxongiloen Antzerki Jaialdia ospatzen dira urtero Teheranen.

Zinema aldatu

 
Ferdows Gardenen dago Irango Zinema Museoa

Teherango lehenengo zinema aretoa Mirza Ebrahim Khanek ezarri zuen 1904. urtean.[86] 1930eko hamarkadaren hasieran, Teherango probintzian 15 zinema zeuden eta beste 11 Irango beste probintzietan.[87]

Gaur egun, zinema areto gehienak erdigunean daude. Kourosh Cinema, Mellat Galeriak eta Cineplex, Azadi Zinema eta Zinema Farhang konplexuak dira Teherango famatuenak.

Hainbat film jaialdi ospatzen dira Teheranen, besteak beste, Fajr Zinemaldia,[88] Haur eta Gazte Zinemaldia, Mugikor filme eta argazkien Jaialdia, Nahal Jaialdia, Roshd Zinema Jaialdia, Teherango Animazio Zinemaldia eta Teherango Film Laburren Jaialdia[89].

Kirola aldatu

Futbola eta boleibola hiriko kirol ospetsuenak dira. Borroka, saskibaloia eta areto futbola berriz, hiriko kirol kulturaren parte dira baita ere.

 
Dizin, Irango eski-estazio handiena, Teheranetik hurbil dago

12 eski estazio daude Iranen eta Tochal, Dizin eta Shemshak dira ospetsuenak. Hiru estazio hauek Teheranetik hiru ordu baino gutxiagora daude.

Tochal munduko bosgarren eski-estazio altuena da, bere punturik altuena itsas mailatik 3.730 metrora baitago. Munduan hiriburu batetik hurbilen dagoen eski estazioa ere bada. 1976an inauguratu zen, 1979ko Iraultza baino pixka bat lehenago. 8 kilometroko luzera duen gondola bat dauka, distantzia bertikal handia egiten duena.[90] 3.900 metroko altuerara igotzen diren bi aulki daude, Tochal mendiaren gailurretik gertu. Tochal gailurretik, Elborz mendilerroaren ikuspegi paregabeak daude, 5.610 metroko altuera duen Damavand mendikoak barne, lotan dagoen sumendi bat.

Teheranen Azadi estadioa dago, Asia Mendebaldean gaitasun handiena duen estadioa, non Irango Futbol Ligako partida nagusietako asko ospatzen diren. Futbol zelaia Azadi Kirol Gunearen barne dago, berez 1974ko iraileko Asiar Jokoak ospatzeko eraiki zena. Asiar Jokoak Mendebaldeko Asian ospatu ziren lehenengo aldia izan zen. 25 herrialdeetako 3.010 atletek parte hartu zuten, garai hartan Asiar Joko batzuetan izandako partaide kopuru handiena.[91]

Azadi estadioa Asia mailako futbol zelai handiena da

6. Asiako Futbol Kopa ospatu zen 1976ko ekainean, eta ondoren, 1997ko azaroan Mendebaldeko Asiako Jokoak ospatu ziren. Joko hauen arrakastak Asiar Mendebaldeko Jokoen Federazioa (ingelesez, West Asian Games Federation (WAGF)) sortzea eta jokoak bi urtero ospatzeko erabakia hartzea ekarri zuen.[92] Hirian 1968ko Asiako Futbol Koparen finala jokatu zen. Boleiboleko Munduko Txapelketako hainbat partida ere jokatu izan dira Teheranen.

Futbol klubak aldatu

Teherango lehenengo futbol kluba, Iran Club izenekoa, 1920an sortu zen[93] eta bi urte beranduago, 1923an, desegin zen. Gaur egun, Teherango futbol talderik zaharrena Rah Ahan da, 1937. urtean sortutakoa.[94] Persepolis[95] eta Esteghlal[96], hiriko klub handienak eta Asiako klub handienetakoak, Teherango derbian[97] lehiatzen dira. Teheranen Ararat futbol taldea ere badago, Ararat estadioan jokatzen duen armeniar futbol taldea[98].

Hurrengo taulan Teherango sei futbol-klub nagusiak agertzen dira.

Kluba Kirola Sorrera Liga
Rah Ahan F.C. Futbola 1937 Azadegan Liga (AZL)
Ararat F.C. Futbola 1944 Teherango Probintziak Liga
Esteghlal FC Futbola 1945 Irango futbol liga (IPL)
Naft F.C. Futbola 1950 Irango futbol liga (IPL)
Persepolis FC Futbola 1963 Irango futbol liga (IPL)
Paykan FC Futbola 1967 Irango futbol liga (IPL)

Janaria aldatu

Teheranen jatetxe eta kafetegi asko daude, bai modernoak zein klasikoak. Irandar janaria eta kosmopolita zerbitzatzen dute. Pizzeriak, ogitarteko tabernak, eta kebab dendak dira jatetxe mota nagusiak.[99]

Grafitiak aldatu

 
Writing on the City 2016ko dokumentalaren eszena bat

Grafiti estilo ugari daude Teheranen. Batzuk gobernuz kanpoko erakundeek margotutako lelo politiko eta iraultzaileak dira eta beste batzuk herritar arruntek egindako artelanak, gai sozial eta politikoen inguruko haien ikuspuntua azalduz. Hala eta guztiz ere, kaleko artea Iranen debekatuta dago, eta lan horiek normalean iraupen laburrekoak dira.[100]

2009ko Irango hauteskunde presidentzialen protestetan zehar, Irango Mugimendu Berdea babesten zuten hainbat grafiti egin ziren. Basij armada paramilitarrek ezabatu zituzten.[101]

Azken urteotan, Teherango Udalak grafitiak erabili ditu hiriaren itxura hobetzeko. Horrez gain, hainbat grafiti jaialdi ospatu dira Teheranen, Teherango Arte Unibertsitateak antolatzen duena barne.[102]

Herri eta hiri senidetuak aldatu

Herrialdea Hiria Data
  Hego Korea   Seul 1963[103]
  AEB   Los Angeles 1972[104]
  Erresuma Batua   Londres 1993[105]
  Kuba   Habana 2001[106]
  Venezuela   Caracas 2001[107]
  Hego Afrika   Pretoria 2002[108]
  Errusia   Mosku 2004[108]
  Txina Beijing 2006[108]
  Tajikistan   Dushanbe 2006[108]
  Bielorrusia   Minsk 2006[108]
  Filipinak   Manila 2008[109]
  Arabiar Emirerri Batuak   Dubai 2008[110]
  Turkia Ankara 2013[111]
  Georgia   Tbilisi 2015[112]
  Hungaria   Budapest 2016[113]
  Bosnia-Herzegovina   Sarajevo 2016[114]

Panoramikak aldatu

 
Teheran gauez
 
Teheran neguan
 
Teheranen panoramika bat egunean zehar
 
Teheranen beste panoramika bat.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
  3. (Ingelesez) Erdosy, George. (). The Indo-Aryans of Ancient South Asia: Language, Material Culture and Ethnicity. Walter de Gruyter, 165 or. ISBN 9783110144475. (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  4. (Ingelesez) «Tehrān | national capital, Iran» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  5. a b c (Ingelesez) «Tabiat Pedestrian Bridge / Diba Tensile Architecture» ArchDaily 2014-11-17 (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  6. a b Txantiloi:Fa-IR جهان|TABNAK, سایت خبری تحلیلی تابناك|اخبار ایران و. «چنددرصد تهرانی‌ها در تهران به دنیا آمده‌اند؟» سایت خبری تحلیلی تابناك|اخبار ایران و جهان|TABNAK (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  7. a b (Ingelesez) Jalal Abbasi-Shavazi, Mohammad. The Fertility Transition in Iran - Revolution and Reproduction. Springer, 100-101 or. (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  8. (Ingelesez) Schuppe, Mareike. (). Coping with Growth in Tehran. GRIN Verlag, 13 or. ISBN 9783640156900. (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  9. (Ingelesez) Barbaglia, Pamela. «Iranian expats hard to woo as Western firms seek foothold in Iran» U.S. (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  10. (Ingelesez) «Bangkok Takes Title in 2016 Mastercard Global Destinations Cities Index» newsroom.mastercard.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  11. (Ingelesez) «Iran Lightens Up On Western Ways» tribunedigital-chicagotribune (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  12. (Ingelesez) Tehran: Split Between Liberal, Hard-Line. ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  13. «AML - support.gale» www.accessmylibrary.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  14. (Ingelesez) «Elevation Finder» www.freemaptools.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  15. Iran Climate-Iran Weather Forecast-Tehran Temperature. 2003-06-10 (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  16. مراکز دولتی و آموزشی برای دو روز در تهران تعطیل شد - Irna. 2008-02-08 (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  17. Teherango klima, 1988–2010, chaharmahalmet.ir
  18. BBC NEWS | Middle East | Iran gripped by wintry weather. 2011-10-11 (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  19. خبرگزاری میراث فرهنگی - بارش برف در تهران در یک دهه اخیر بی سابقه بوده است. 2013-04-26 (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  20. (Ingelesez) «Rare snow blankets Iran's capital» BBC News (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  21. «Deadly Dust Storm Engulfs Iran's Capital» www.accuweather.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  22. «Car exhaust fumes blamed for over 80% of air pollution in Tehran» www.payvand.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  23. «Motorcycles Account for 30% of Air Pollution in Tehran» www.payvand.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  24. a b «For Security and Admnistrative Reasons: Plan to Move Capital From Tehran Finalized» www.payvand.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  25. «Iran Moots Shifting Capital from Tehran» www.payvand.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  26. [http://universityandheritage.net/SIFU/XII_Hanoi_2009/en/abstracts/html/14.html «2009 FUUH Seminar - Hanoi (Vietnam) Abstract Ref.: 14»] universityandheritage.net (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  27. (Ingelesez) «Tehran’s 7,000-year-old woman had infection» Mehr News Agency 2016-02-02 (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  28. a b c d e f g h i (Ingelesez) V., Minorsky,; C.E., Bosworth,. al-Rayy. (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  29. (Ingelesez) Curtis, Vesta Sarkhosh; Stewart, Sarah; Institute, London Middle East; Museum, British. (). Birth of the Persian Empire: The Idea of Iran. I.B.Tauris, 37 or. ISBN 9781845110628. (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  30. a b (Ingelesez) «Ancient Iranian religion» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  31. (Gaztelaniaz) Cervantes, Biblioteca Virtual Miguel de. «Obras de González de Clavijo, Ruy, m.1412 - Pag. 1» www.cervantesvirtual.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  32. Chisholm, Hugh. (c1910-1922). The Encyclopaedia Britannica : a dictionary of arts, sciences, literature and general information. New York : Encyclopaedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  33. a b c d e f (Ingelesez) Amanat, Abbas. (1997). Pivot of the Universe: Nasir Al-Din Shah Qajar and the Iranian Monarchy, 1831-1896. University of California Press ISBN 9780520083219. (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  34. (Ingelesez) Dowling, Timothy C.. (). Russia at War: From the Mongol Conquest to Afghanistan, Chechnya, and Beyond [2 volumes. ] ABC-CLIO, 728-730 or. ISBN 9781598849486. (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  35. a b c d (Ingelesez) Zad, Vahid Vahdat. (2013-02-01). «Spatial Discrimination in Tehran’s Modern Urban Planning 1906–1979, Spatial Discrimination in Tehran’s Modern Urban Planning 1906–1979» Journal of Planning History 12 (1): 49–62.  doi:10.1177/1538513212459717. ISSN 1538-5132. (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  36. (Ingelesez) electricpulp.com. «CONSTITUTIONAL REVOLUTION i. Intellectual – Encyclopaedia Iranica» www.iranicaonline.org (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  37. The Mashruteh Constitution of Iran. epubli GmbH 2014 ISBN 9783844292923. PMC 880391130. (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  38. Stephanie., Cronin,. (). The army and the creation of the Pahlavi state in Iran, 1910-1926. Tauris Academic Studies, 61 or. ISBN 1860641059. PMC 36700680. (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  39. Shomaliha.com. 2015-06-21 (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  40. A., Chaichian, Mohammad. (). Town and country in the Middle East : Iran and Egypt in the transition to globalization, 1800-1970. Lexington Books, 95-116 or. ISBN 9780739126776. PMC 236143216. (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  41. (Ingelesez) «Milestones: 1937–1945 - Office of the Historian» history.state.gov (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  42. M., Milani, Mohsen. (1988). The making of Iran's Islamic revolution : from monarchy to Islamic republic. Westview Press ISBN 0813372933. PMC 14167882. (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  43. «Abdol Aziz Farman-Farmaian: Architect» www.caroun.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  44. MSN Encarta - Islamic Revolution of Iran. 2004-02-18 (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  45. (Ingelesez) Riazati, Rozita. (2016). «The man behind Iran's most famous tower» BBC News (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  46. Efraim., Karsh,. (2002). The Iran-Iraq War, 1980-1988. Osprey Pub ISBN 1841763713. PMC 48783766. (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  47. The Saddest City in the World. 2013-12-19 (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  48. «Tehran Population 2018 (Demographics, Maps, Graphs)» worldpopulationreview.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  49. (Ingelesez) electricpulp.com. «CENTRAL DIALECTS – Encyclopaedia Iranica» www.iranicaonline.org: 242-252. (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  50. Kjeilen, Tore. «Teheran - LookLex Encyclopaedia» looklex.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  51. (Ingelesez) USA, International Business Publications. (2005). Iran: Country Study Guide. Int'l Business Publications ISBN 9780739714768. (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  52. Txantiloi:Fa-IR «یک و نیم میلیون مازندرانی پایتخت نشین شدند» خبرگزاری جمهوری اسلامی (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  53. a b (Ingelesez) Hakimzadeh, Shirin. (2006-09-01). «Iran: A Vast Diaspora Abroad and Millions of Refugees at Home» migrationpolicy.org (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  54. (Ingelesez) «The World Factbook — Central Intelligence Agency» www.cia.gov (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  55. (Ingelesez) Brookshaw, Dominic Parviz; Fazel, Seena B.. (2012-10-02). The Baha'is of Iran: Socio-Historical Studies. Routledge ISBN 9781134250004. (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  56. «How to organise a summit, the Iranian way» Rediff (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  57. (Ingelesez) «Tehrān | national capital, Iran» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  58. (Ingelesez) Telhami, Shibley. (-001-11-30T00:00:00+00:00). «The Israeli and Arab Dimensions of Iran’s Nuclear Program» Brookings (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  59. A., Chaichian, Mohammad. (). Town and country in the Middle East : Iran and Egypt in the transition to globalization, 1800-1970. Lexington Books, 98-103 or. ISBN 9780739126776. PMC 236143216. (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  60. (Ingelesez) Iran blocks share price gains. 2003-08-06 (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  61. a b AFP. (2015-09-17). «Hopes for shopping revolution as malls sprout in Iran» GulfNews (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  62. (Ingelesez) «Tehran Museums; Treasure Trove of Priceless Antiquities» IFP News 2018-05-23 (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  63. (Gaztelaniaz) «Museos Teherán - persian tourism service» persian tourism service (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  64. «Iranian Museums & Galleries: Museum of Contemporary Arts of Tehran» www.iranchamber.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  65. www.dev-frame.com, Amir Karimi |. «Tehran International Book Fair - Home» www.tibf.ir (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  66. (Ingelesez) «Expressways Have Exacerbated Traffic Congestion» Financial Tribune 2017-01-17 (Noiz kontsultatua: 2018-07-19).
  67. (Suedieraz) «Smogglarm i många världsstäder» Göteborgs-Posten (Noiz kontsultatua: 2018-07-19).
  68. 'Tehran's overpopulation will cause ecological ruin'. 2010-10-28 (Noiz kontsultatua: 2018-07-19).
  69. (Ingelesez) «Getting a cab in Tehran: Airport Taxis - Living in Tehran» Living in Tehran 2017-12-19 (Noiz kontsultatua: 2018-07-19).
  70. G.), Murray, Alan (Alan. (). World trolleybus encyclopaedia. Trolleybooks, 57 or. ISBN 0904235181. PMC 48417169. (Noiz kontsultatua: 2018-07-19).
  71. G.), Murray, Alan (Alan. (). World trolleybus encyclopaedia. Trolleybooks, 99 or. ISBN 0904235181. PMC 48417169. (Noiz kontsultatua: 2018-07-19).
  72. Trolleybus Magazine (Britainia handia) (265): 16-17. Urtarrila-Otsaila ISSN 0266-7452..
  73. (Ingelesez) «Smart-bike sharing for Tehran» Islamic Republic News Agency (Noiz kontsultatua: 2018-07-19).
  74. a b (Ingelesez) «There are over 2,100 parks in Tehran : Mokhtari» Islamic Republic News Agency (Noiz kontsultatua: 2018-07-19).
  75. Txantiloi:Fa-IR parks.tehran.ir. «Parks-English» parks.tehran.ir (Noiz kontsultatua: 2018-07-19).
  76. «Tehran Zoo in Tehran , [Iran Tourism & Touring Organization»] www.itto.org (Noiz kontsultatua: 2018-07-19).
  77. a b Txantiloi:En-ca Shahrzad, Mojab,. (2004). State-university power struggle at times of revolution and war in Iran. (Noiz kontsultatua: 2018-07-22).
  78. (Ingelesez) Iran student protests: Five years on. 2004-07-09 (Noiz kontsultatua: 2018-07-22).
  79. (Ingelesez) electricpulp.com. «ANJOMAN-E ĀṮĀR-E MELLĪ – Encyclopaedia Iranica» www.iranicaonline.org (Noiz kontsultatua: 2018-07-22).
  80. (Ingelesez) «News | Kwintessential UK» Kwintessential UK (Noiz kontsultatua: 2018-07-22).
  81. «The Style of Tehran (August 2004) - Library of Congress Information Bulletin» www.loc.gov (Noiz kontsultatua: 2018-07-22).
  82. (Ingelesez) Press, Associated. (2010-04-19). «Women to blame for earthquakes, says Iran cleric» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2018-07-22).
  83. NBN - Nasl Bartar Novin. 2009-11-17 (Noiz kontsultatua: 2018-07-22).
  84. Andrew,, Burke,. Iran. (5th ed. argitaraldia), 114 or. ISBN 9781741042931. PMC 271774061. (Noiz kontsultatua: 2018-07-22).
  85. (Ingelesez) Shay, Anthony. (2017-05-04). «Looking at Iranian Dance» Dance Chronicle 40 (2): 233–237.  doi:10.1080/01472526.2017.1319152. ISSN 0147-2526. (Noiz kontsultatua: 2018-07-22).
  86. «Massoud Mehrabi - Articles» www.massoudmehrabi.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
  87. (Ingelesez) Iranian Cinema: Before the Revolution. (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
  88. (Ingelesez) «Fajr International Film Festival» Fajr International Film Festival (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
  89. (Ingelesez) «home» tehran international short film festival (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
  90. (Ingelesez) Lines of Telecabin. (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
  91. (Ingelesez) Amirtash, Ali-Mohammad. (2005-09). «Iran and the Asian Games: The Largest Sports Event in the Middle East» Sport in Society 8 (3): 449–467.  doi:10.1080/17430430500249191. ISSN 1743-0437. (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
  92. (Ingelesez) Bell, Daniel. (). Encyclopedia of International Games. McFarland, 376-377 or. ISBN 9781476615271. (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
  93. (Ingelesez) Chehabi, Houchang E.. (2006-04). «The Politics of Football in Iran» Soccer & Society 7 (2-3): 233–261.  doi:10.1080/14660970600615328. ISSN 1466-0970. (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
  94. (Gaztelaniaz) «Irán - Rah Ahan Sorinet FC - Resultados, próximos partidos, equipo, estadísticas, fotos, videos y noticias - Soccerway» es.soccerway.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
  95. (Persieraz) fc-perspolis. «باشگاه فرهنگی ورزشی پرسپولیس – خانه» fc-perspolis.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
  96. Taghipour, Hamidreza Bayat, Azad Karimyan, Iman Jahani, Nadia. «استقلال ایران» fcesteghlal.ir (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
  97. (Ingelesez) FIFA.com. (2010-02-03). «The battle of Tehran» FIFA.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
  98. Ararat Organization | Official Web Site .. 2006-12-06 (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
  99. (Ingelesez) «Tehran Food Guide - The City Lane» thecitylane.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
  100. (Ingelesez) «The fleeting freedom of street art in Tehran» Equal Times (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
  101. (Ingelesez) «Tehran’s graffiti war» The France 24 Observers (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
  102. «دانشگاه هنر میزبان فستیوال گرافیتی | Media Center | DW.DE» archive.li 2013-09-11 (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
  103. (Ingelesez) Daniels, Peter W.; Ho, K. C.; Hutton, Thomas A.. (2012-04-27). New Economic Spaces in Asian Cities: From Industrial Restructuring to the Cultural Turn. Taylor & Francis ISBN 9781135272593. (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
  104. «Sister Cities of Los Angeles» sistercities.lacity.org (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
  105. (Ingelesez) «London's Twin Cities: The 6 You Should Be Visiting» secretldn.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
  106. Payvand.com. (2006-11-22). Tehran, Havana named sister cities. .
  107. (Ingelesez) Goforth, Sean. (2012). Axis of Unity: Venezuela, Iran & the Threat to America. Potomac Books, Inc. ISBN 9781612340166. (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
  108. a b c d e atlas.tehran.ir. International Position of Tehran metropolis. (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
  109. © 2008–2009 City Government of Manila. Sister Cities of Manila. .
  110. «Dubai’s sister cities #Dubai - Dubai City Guide» www.dubaicityguide.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
  111. «Farsnews» en.farsnews.ir (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
  112. Txantiloi:En-EN «Capitals of Georgia and Iran to become twin cities | Vestnik Kavkaza» vestnikkavkaza.net (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
  113. (Ingelesez) «All Tehran’s sister cities» Mehr News Agency 2015-06-22 (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
  114. (Ingelesez) «Sarajevo mayor's Tehran visit to give impetus to city diplomacy» Islamic Republic News Agency (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu