Ireki menu nagusia

Mikheil Saakaxvili (georgieraz: მიხეილ სააკაშვილი; Tbilisi, 1967ko abenduaren 21a - ) Georgiako eta Ukrainako politikaria da.

Mikheil Saakaxvili
President of Georgia Mikheil Saakashvili in Tbilisi, March 22, 2008.jpg
Governor of Odessa Oblast Itzuli

2015eko maiatzaren 30a - 2016ko azaroaren 9a
Ihor Palytsia Itzuli - Maksym Stepanov Itzuli
3. Georgiako presidente

2008ko urtarrilaren 20a - 2013ko azaroaren 17a
Nino Burjanadze Itzuli - Giorgi Marghvilashvili Itzuli
Europako Kontseiluko Batzar Parlamentarioko Ordezkaria

1999ko apirilaren 26a - 2001eko urtarrilaren 22a
Special Guest of the Parliamentary Assembly of the Council of Europe Itzuli

1996ko ekainaren 24a - 1999ko apirilaren 26a
Member of the Parliament of Georgia Itzuli

Bizitza
Jaiotza Tbilisi1967ko abenduaren 21a (51 urte)
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  (1967ko abenduaren 21a -  1991ko abenduaren 25a)
 Georgia  (1991ko abenduaren 25a -  2015eko maiatzaren 29a)
 Ukraina  (2015eko maiatzaren 30a -  2017ko uztailaren 26a)
baliorik ez  (2017ko uztailaren 27a -  2019ko maiatza)
 Ukraina  (2019ko maiatza -
Talde etnikoa Georgiarra
Familia
Ama Giuli Alasania
Ezkontidea(k) Sandra Roelofs  (1993 -
Hezkuntza
Heziketa George Washington University Law School Itzuli
The Hague Academy of International Law Itzuli
Miamiko Unibertsitatea
Columbiako Unibertsitatea
Estrasburgoko Unibertsitatea
Columbia Law School Itzuli
Institute of International Relations of Taras Shevchenko National University of Kyiv Itzuli
George Washington University Itzuli
Hizkuntzak georgiera
errusiera
ingelesa
ukrainera
nederlandera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak legelaria, politikaria, abokatua eta telebista aurkezlea
Enplegatzailea(k) Tufts Unibertsitatea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Georgiako Eliza Ortodoxo eta Apostolikoa
Alderdi politikoa United National Movement Itzuli
Movement of New Forces Itzuli
IMDb nm1496315
Mikheil Saakashvili Signature.svg

Georgiako ibilbideaAldatu

Georgiako Batasun Nazionaleko Mugimenduaren Alderdiaren buruzagia izan zen, eta 2004tik 2012ra Georgiako lehendakari izan zen.

1995an hasi zen politika nazionalean lanean eta 2004ko urtarrilak 25 bilakatu zen herrialdeko lehendakari, 2003an Larrosen Iraultza gertatu ondoren Eduard Xevardnadzek kargua utzi zuelako. Saakaxvilirekin batera bere aliatuak ziren Nino Burjanadze eta Zurab Zhvaniak gidatu zuten iraultza hori. 2008ko urtarrilaren 5ean berriro hautatu zuten presidente. NATOren eta Europaren aldeko politikaria da. 2010ean %67ko aprobazio tasa zuen, nahiz eta hainbat kritika izan ziten iruzurrak direla eta.

2012ko urriaren 2an Saakaxvilik hauteskundetan galdu zuela onartu zuen, Bidzina Ivanishviliren aurka aurreko egunean egindako hauteskundetan. 2013ko lehendakaritzarako hauteskundeetan aurkeztea eragotzi zioten bertako auzitegiek, eta handik gutxira Georgia utzi egin zuen. Estatu Batuetan hasi zen bizitzen, baina handik gutxira Ukrainian hartu zuen bizilekua.

Ukrainako ibilbideaAldatu

2014ko Ukrainako Euromaidan mugimenduaren alde sutsu agertu zen Saakaxvili. Mugimendu horren aldekoek Viktor Janukovitx lehendakaritzatik botatzea lortu zuten, eta Errusiarekin etsaitu zen erregimena ezarri zuten Ukrainan, Petro Poroxenko presidente berria izendatu zutelarik. Poroxenkok aholkulari postu bat eskaini zion Saakaxviliri 2015eko otsailean, eta 2015eko maiatzean, Odesako Oblast edo eskualdeko gobernadore izendatu zuen, ukrainiar nazionalitatea eman eta biharamunean.

2016an etsaitu egin zen Poroxenkorekin, ordura arteko bere babeslearekin. Ustelkeria salatu zuen Saakaxvili, Poroxenko erruduntzat joaz, eta alderdi politiko ukrainiar bat sortzeko asmoa adierazi zuen. 2016ko azaroan Odesako gobernadore izateari utzi zion, eta 2017an Poroxenkok nazionalitate ukrainiarra kendu zion. Praktikan, aberrigabea bihurtu zen orduan, Georgiako nazionalitatea ere galdua baitzuen artean.

Nazionalitate ukrainiarra galdurik, Polonian jarri zen bizitzen, baina Ukrainiara itzultzeko saiakera publiko parea egin zituen 2017an (hedabideak deiturik, muga publikoki gainditzeko). Legez kanpo Ukrainiara sartzeagatik atxilotu zuten azkenean, eta 2018ko otsailean Poloniara deportatu zuten. Handik gutxira, Herbehereetan jarri zen bizitzen, familiarekin batzeko baimen batekin (emaztea holandarra du).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikheil Saakaxvili