Stuart Conquest

xakelari britainiarra

Stuart Conquest (Ilford, 1967ko martxoaren 1a) britainiar xake jokalaria da, eta Nazioarteko Maisu Handia.

Stuart Conquest

Bizitza
JaiotzaIlford (en) Itzuli1967ko martxoaren 1a (57 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakxakelaria

Twitter: stuthefox Edit the value on Wikidata

Txikitatik talentu handiko xake jokalaritzat hartu izan da. 1981ean, 14 urte zituelarik, Munduko Gazte Xake Txapelketako irabazlea izan zen, sub 16. kategorian.

Conquest 1997an Erresuma Batuko Xake Azkarreko Tapelketako irabazle izan zen. 1995 eta 2000. urteetan Hastings Torneoa irabaztea lortu zuen. 2001ean Clichy (Frantzia) Torneoa irabazi zuen 14. kategorian. FIDE klasifikazioan bere puntuaziorik altuena 2601 ELOkoa da, 2001eko urrian.

2008ko Britaniar Txapelketa irabazi zuen Keith Arkellen aurka, txapelketako lehen postuan berdinduta egon ostean. 1990. urtetik aurrera Ingalaterrako xake taldearekin parte hartzen du Xake Olinpiadetan eta Europako Taldekako Xake Txapelketa.

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stuart Conquest