Naim Süleymanoğlu, jaiotza izena Naim Suleimanov (bulgarieraz: Наим Сюлейманов; Ptitxar, Momtxilgrad, Kardzhali probintzia, 1967ko urtarrilaren 23a - Istanbul, 2017ko azaroaren 18a), bulgariar jatorriko turkiar halterofiloa izan zen. Halterofiliaren historiako kirolaririk onenetako bat izan zen: zazpi aldiz munduko txapeldun eta hirutan Olinpiar Jokoetako txapeldun.

Naim Süleymanoğlu
Bizitza
JaiotzaPtichar (en) Itzuli1967ko urtarrilaren 23a
Herrialdea Bulgaria
 Turkia
HeriotzaIstanbul2017ko azaroaren 18a (50 urte)
Hobiratze lekuaEdirnekapı Martyr's Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: zirrosia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaGazi University (en) Itzuli
Hizkuntzakturkiera
Jarduerak
Jarduerakpisu-jasotzailea
Pisua64 kilogramo
Altuera147 zentimetro
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Джобния Херкулес eta Cep Herkülü
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Nationalist Movement Party (en) Itzuli

Olympic.org: naim-suleymanoglu Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

12 urterekin hasi zen pisuak jasotzen, eta halterofiliako junior mailako munduko txapelduna izan zen 14 urterekin. 15 urterekin hautsi zuen lehen aldiz munduko errekorra, eta hamaseirekin bere gorputzaren pisua halako hiru altxatzea lortu zuen (metro eta erdiko luzera zuen eta hirurogeita zazpi kiloko pisua); halterofiliaren historian hori lortzen zuen bigarren kirolaria izan zen.

1986an, turkiar etnia xurgatzeko Bulgariako gobernuak hartu zituen neurriak eragin zioten, hala nola mezkitak ixteak eta jai eta lurperatze musulmanak debekatzeak. 1988an egin zuen debuta Olinpiar Joko batzuetan, Seulen, eta munduko lau errekor hautsi zituen, artean berdindu ez diren markak ezarriz. 1992ko Olinpiar Jokoetan, Bartzelonan, eta 1996an, Atlantan, garaile atera zen berriro. Bi urte lehenago, Melbourneko munduko txapelketan, Bulgariako selekzioarekin parte hartzen ari zela, taldetik desertatu zuen. Turkian babes politikoa eskatu zuen eta izena aldatu zuen. Atlantan bere pisua halako bost altxatzea lortu zuen.

Erretiratu ondoren, politikan sartu zen, Turkiako Abertzale Ekintza alderdian, eta Kiraç herriko alkatetzarako hautagaia izan zen.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Naim Süleymanoğlu