Arantxa Elizondo Lopetegi
Arantxa Elizondo Lopetegi (Donostia, 1967ko otsailaren 26a) gipuzkoar politologoa da. EHUko Administrazio eta Politika saileko irakaslea da. Estatu Espainiarreko Administrazio eta Politika Zientzietako elkarteko lehendakaria da.
Arantxa Elizondo Lopetegi | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Arantxa Elizondo Lopetegi |
Jaiotza | Donostia, 1967ko otsailaren 26a (57 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea eta politologoa |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Kidetza | Plazandreok |
![]() ![]() ![]() |
Biografia
aldatuSoziologian lizentziaduna Deustoko Unibertsitatean. Politika-zientzietan eta Soziologian doktoraduna Euskal Herriko Unibertsitatean. 1991tik aurrera Euskal Herriko Unibertsitateko Politika-zientzia eta Administrazio Saileko irakasle titularra da. Euskal Herriko Unibertsitateko Emakume eta Gizonen Berdintasunaren Gaineko Masterreko fundatzailekide eta zuzendarikide 2000tik 2009ra bitartean, eta 2013tik aurrera. 2009. eta 2012. urteen artean Emakundeko Idazkari Orokorra izan zen.[1][2]
2017an, 1993an sortutako Politika-zientzia eta Administrazioa Elkarte Españoleko[3] lehen emakume lehendakaria izendatu zuten.[4][5]
Euskal Herriko Plazandreok plataforma politikoko kide da.[6]
Lanak
aldatuEmakumeen eta gizonen jarrera politikoari buruzko eta berdintasun-politika publikoei buruzko hainbat lan argitaratu ditu. Horien artean azpimarratzeak dira: Mujeres en Política (1997),[7] La presencia de las mujeres en los partidos políticos de la Comunidad Autónoma del País Vasco (1999)[8] eta Participación social y política de las mujeres y los hombres en Euskadi (2005).
Erakunde publiko desberdinek finantziatutako ikerkuntza proiektu ugari zuzendu ditu: “Genero ikuspegiaren integrazioa Bizkaiko Foru Aldundiko ekintzetan” (2000-2001); “Bilboko Udaleko Berdintasun Aukeren Beharren diagnostikoa eta II Planaren egitea” (2001-2002); “Elaboración de un estudio-diagnóstico para el conocimiento de la feminización de la pobreza en VitoriaGasteiz” (2005), beste batzuen artean. Horretaz gain, 2000. urtetik Emakunderen “Emakumeen eta Gizonen egoeraren gaineko kopuruak Euskadin” urteko ikerketa egiten duen taldearen koordinatzailea da.[9]
Sariak eta esker onak
aldatu1998 Ikerketako Euskal Gizartearen Egoera Saria jaso zuen emakumeen partaidetza Euskadiko alderdi politikoetan lanarengatik.[10][11]
Erreferentziak
aldatuArtikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |