Bixente Mitxelena
Oiartzuar segalaria
Bixente Mitxelena Arbelaitz (Oiartzun, 1967) gipuzkoar kirolaria da, sega-jokoan nabarmendu dena. Euskal Herriko txapelduna izan zen bost aldiz eta Munduko txapelkduna ere bai birritan Euskal selekzioarekin[1].
Bixente Mitxelena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oiartzun, 1967 (57/58 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | segalaria |
Ibibidea
aldatuEuskadiko eta Gipuzkoako txapelketatan bosna garaipen lortu zituen[1].
Euskal selekzioarekin ere parte hartu izan zuen Munduko txapelketatan eta birritan nagusitu ziren taldeka, 2006an eta 2009an. 2010ean bigarren egin zuten[2]. 2013an eta 2017an ere hartu zuen parte[3][4] eta 2023an Eslovenian arituko da[5].
Aipatzekoa da alemaniarrekin jokatutako desafioa. Jexux Mari Goenagarekin batera garaipena lortu zuten Alexander Schmit eta Stefan Heinz alemaniarren aurka[6].
Palmaresa
aldatu- Euskal Herriko Sega Txapelketa (6):
- Ohiko eran (5): 1994, 1999, 2000, 2001, 2004
- Nazioarteko eran (1): 2006
- Gipuzkoako Sega Txapelketa (5):
- Ohiko eran (5)
- Munduko Sega Txapelketa (2):
- Taldeka (2): 2006, 2009.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Segarako bi modu, eta lau ordezkari onentsuenak, aurrez aurre gaur - Urumea» Kronika.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).
- ↑ «Bixente Mitxelena segalaria Alemanian - Altsasu» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).
- ↑ lehenetsia, Gune. (2013-09-09). «Bixente Mitxelena segalaria seigarren gelditu da Europako Sega Txapelketan» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) BASTEROBERRI. (2017-09-03). «Bixente Mitxelena eta Jon Otegi oiartzuarrak Europako Sega Txapelketan» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).
- ↑ Press, Europa. (2023-07-20). «Euskal Herriko selekzioak Europako Sega Txapelketa jokatuko du uztailaren 28tik 30era, Eslovenian» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «203 kilos dan a Euskal Herria la victoria» El Diario Vasco 2010-08-29 (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).