Ireki menu nagusia

Maria Angels Garriga i Martin, baita Angels Garriga de la Mata bezala ezagutzen dena (San Vicente de Calders, Tarragona, 1898ko urriaren 11 - Bartzelona, 1967ko otsailaren 5a) kataluniar pedagoga, irakasle eta idazlea izan zen. Marta Mata politikari eta pedagogaren ama, espaniar transizioan eskola publiko eta laikoaren sustatzailea.

Àngels Garriga de Mata
Bizitza
Izen osoa Àngels Garriga de Mata
Jaiotza Sant Vicenç de Calders Itzuli1898ko urriaren  11
Herrialdea  Katalunia
Heriotza Bartzelona1967ko otsailaren  5a (68 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak pedagogoa eta idazlea

Antoni Garriga i Torrents eta Marta Martin Artigas-en alaba. Josep Mata i Virgili-rekin ezkondua, lau ume izan zituen, Jose, Marta, Maria eta Eulali. Oso gaztetan alargundu zen, bere senarra 1934-ean hil baitzen lan istripuan.[1]

"Estudios Normales de la Mancomunidad de Cataluña"-n hezia (1920-1923), Bartzelonan udal irakasle izan zen 1923tik 1931ra, eta irakasle nazionala 1931tik "Patronato Escolar del Ayuntamiento de Barcelona"-n. Gerra zibila bukatu ondoren eta diktaduraren hasieran, erakunde hau deuseztatu egin zen (1939), eta Angels bere lantokitik baztertuta (orduan "Grupo Escolar Pedro Vila" bezala ezagutzen zena), "Escuela Unitaria de Niñas"-en lan egingo du 1945 arte, elbarri geratu zen urtea.

Erretiratuta, 1946tik 1965era bere alaba Marta Matarekin biziko da bere gizonarengandik heredatutako masian, non besteak beste "Beceroles" (1965) liburua idatzeko duen, gerra ondorengo lehenengo liburua katalanez irakurketaren ikaskuntzaz.

Gaur egun, Cal Mataren masia "Fundacio Angels Garriga de Mata"-ren egoitza da, ikasleentzat jarduerak, irakasleentzako udako ikastaroak, seminarioak, hitzaldiak, pedagogiarekin zerikusia duten liburuen edizioak, eta abar antolatzen direlarik. Gainera, 23.000 liburu baino gehiagoko liburutegia dauka, pedagogia katalanaren historian espezializatua eta material didaktikoa XX. mendeko hasieratik gaurkorainoarekin.

LanakAldatu

Eskola liburuakAldatu

  • Ardilla. Método de lectura 1 y Ardilla. Método de lectura 2. Guia del mestre (1964, Teide).
  • Beceroles, comencem a llegir 1.  Guia del mestre. (1964, Teide).
  • Estels, comencem a llegir 2. (Teide, 1967). 1998. urtean  jaiotzaren mendeurrena gogoratzeko Kataluniako Generalitatearen berrargitalpena.
  • Lenguaje. APTO. (1966, Teide).

Àngels Garrigari buruz idatzitako liburuakAldatu

ErreferentziakAldatu

LoturakAldatu