Euskal Herriko Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoa da, 1980an sortua eta hiru kanpusetan banatua, autonomia erkidekoko hiru probintzietan: Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa. Bilboko Unibertsitatearen oinordeko, hasieran, hurrengo fakultateek osatzen zuten unibertsitatea: Sarriko-ko Zientzia Ekonomiko eta Enpresarialen fakultatea (1955), Medikuntzako fakultatea (1968) eta Zientzia fakultatea (1968). Hiru fakultate hauei, Hezkuntzaren Lege Orokorrarekin, Eskola Nautikoa (1739), Bilboko Enpresa-ikasketen Eskola Unibertsitarioa (1818) eta Ingeniarien Eskola Teknikoak (1897), gaur egun EHUko fakultate kopurura iristeraino (hogei bat).
Euskal Herriko Unibertsitatea | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Izen laburra | UPV/EHU, EHU, UPV eta UPV/EHU |
Mota | unibertsitatea, argitaletxea eta sarbide irekiko argitaletxea |
Herrialdea | Euskal Herria |
Jarduera | |
Kidetza | ORCID, European University Association (en) ![]() ![]() |
Eskumendekoak | |
Erabilitako hizkuntza | gaztelania |
Agintea | |
Errektorea | Eva Ferreira García |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1980 |
Aurrekoak | Bilboko Unibertsitatea |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() |
«Eman ta zabal zazu» goiburua du, Gernikako arbola abestitik hartua (XIX. mendeko euskal ereserkia), eta unibertsitatearen ikurra Eduardo Txillidak diseinatu zuen, 1970eko hamarkadan. Aipagarria da, baita ere, Espainiako trantsizioaren ikurri aldarrikatzailea kontsideratzen dela askoren ustetan.
2010eko urrian Nazioarteko Bikaintasun Campus izendapena jaso zuen EHUk.[1]
2014ko azaroaren 19an, EHUk eta Bordeleko Unibertsitateak Euskadi-Akitania euroeskualderako campusa sortzeko hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmen horrek, Eusko Jaurlaritzaren eta Akitaniako Kontseiluaren babesa zuen.[2] 2014. urteko Azaroaren 28an, EHUk 31tik 20ra gutxitu zituen zentroak.[3]
2021ean Eva Ferreira García EHUko errektore hautatu zuten.
AurrekariakAldatu
1540−1897Aldatu
Euskal Herrian, unibertsitate-mailako irakasketaren hasiera Oñatiko Unibertsitatearen sorrerarekin dugu, Rodrigo Mercado de Zuazolak sortua, 1540. urtean. Bi urteren ostean, 1542. urtean, Hernaniko hirian, unibertsitate honek aktibitate hasi zuen, 1548. urtean unibertsitatea Oñatira lekualdatu baino lehen. 1548. urterako, hainbat ziren eskaintzen ziren ikasketa-eremuak: Teologia, Legeak, Kanonak, Arteak eta Medikuntza. Gorabehera ezberdinen ostean, 1901. urtean bere ateak behin betiko itxi zituen.
Aipagarria da oso Bergarako Errege Mintegia ere, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak sorturikoa. Zentro honek, Ilustrazioaren korronteek gidatua, Europako zientifiko eta materialak erantsi zituen, bai eta ikasle bikainak Europako beste herrialdeetara ere eraman. Zentro honen goreneko aroa 1779 eta 1793. urteen artean gertatu zen, Euskal Herriari hezkuntza-zentro aurrerakoi moduan. Halere, XIX. mende hasierako afera politikoek egitasmo honen lana bertan behera utzi zuten.
Bizkaian, Eskola Nautikoak, 1511. urtean Merkataritza-Kontsulatuaren babespean fundatua, 1784. urtean aintzatespen ofiziala lortu zuen. 1800. urtean, Merkataritza Eskolaren proiektuari hasiera emanez zitzaion, aktiboa bihurtu zena 1818rako.
Nafarroako Diputazioari dagokionez, 1866. urtean Unibertsitate eusko-nafartar bat sortzeko proposamena aurkeztu zuten, EAEko Diputazio ezberdinei unibertsitate ofizial bakarra sortzeko eskaera eginez, aurrera jarraitu ez zuena. Unibertsitate ezberdinen batzeak, maila nazionalean porrot egin ostean eta bi urtetako tira-biren ostean, batze hau probintzia-mailan burutzea saiatu zen.
Hala, Gipuzkoako Diputazioak Oñatiko Unibertsitate Zaharra berrezartzen saiatu zen, huts eginez. Arabako Diputazioak ere Gasteizko Unibertsitate Literarioa sortzen saiatu zen, 4 urtez biziraun zuena (1869-1873). Bizkaiko Batzar Nagusiak ere Bizkaiko Unibertsitate Katolikoa sortzen saiatu zen 1870. urtean, berriro ere ezerezean gelditu zena.
Bestalde, Bilbon, 1883. urtean sorturiko "Irakaskuntza Katoliko" zeritzon sozietate anonimoa, hamahiru bizkaitarrek sortua Goi-Hezkuntzako Zentro bat Bilbon eraikitzeko helburuarekin eta aita Manuel Isasi-k iradokita, bestelako etorkizun bat izan zuen. Izan ere, zentro honetako irakasketa 1886. urtean hasi eta gaur egungo Deustuko Unibertsitatea izatera iritsi arte biziraun duen egitasmoa dugu hau.
Azkenik, 1897ko apirilaren 2ko Errege Dekretuaren bidez, Bilboko Ingeniari Industrialen Eskola sortu zen, gaur egun Bilboko Ingeniaritza Eskola edo Ingeniaritza Goi Eskola Tekniko modura ezagutzen dena.
1918−1955Aldatu
1918ko urtarrilaren 5ean, Estetika katedratikoa zen Ángel Apraiz Buesak, Bilbon, "Euskal Unibertsitatearen Alde" deritzon hitzaldi bat eman zuen, Gerra Zibila eman arte Bilbon garaturiko Euskal Unibertsitatearen aldeko mugimendu aldarrikatzailearen hasiera izan zena, nolabait.
Goiburu honekin, Eusko Ikaskuntzak mugimendu garrantzitsu bat bultzatu zuen 1918 eta 1923. urteen artean, Euskal Unibertsitate horren estatutuak idazten, herrialdea mobilizatzen eta Madrileko senatarien ekintzak sustatuz. Hala, 1923an, "unibertsitate-arazoa"ri aurre egiteko ebazpena Diputazio ezberdinei zein Gobernuari aurkeztu zitzaien. Primo de Rivera-ren diktadurak mugimendua isilarazi bazuen ere, 1931. urtean Bilboko Udalak Euskal Unibertsitatearen Aldeko Batzar handi bat antolatu zuenean mugimendua erabat berpiztu zen.
1936. urtean, Leizaola buru zeneko Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak eginiko lehen Dekretuen Ángel Apraizek eginikoaren ingurukoaren batzorde bat sortu zen. Hala, 1936ko urtarrilaren lehenean, Eusko Jaurlaritzako lehendakari zen Jose Antonio Agirrek Euskal Unibertsitateari eman zion Bilboko Ospitale Zibilean. Dena den, Gerra Zibilaren testuinguruan, Euskal Unibertsitatearen bizitza, erakunde modura, oso laburra izatea eragin zuen, Bilboko hiriaren 1937ko hartzearekin amaitu zena.
1952. urtean, Nafarroako Unibertsitatea sortu zen, Opus Dei-ren hegalpean eta 1961. urtetik aurrera Nafarroatik kanpo zabaltzen hasi zena, Donostian hainbat zentro sortuz. Gaur egun, zentro bat bakarrik dago oraindik haren hegalpean: Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa.
Garai honetan, gaur egungo EAEa osatzen duten hiru probintziek Valladolideko Unibertsitatearen Barrutiaren zati kontsideratzen ziren. Hala, 1955. urteko Zientzia Ekonomiko eta Komertzialen fakultatearen sorreraraino (Bilbon), antzinako Komertzio-Eskolaren oinordeko, ez zen Euskal Unibertsitatearen errebindikazioa berriro ere berpiztuko, bereziki Bizkaia inguruan.
1963−1980Aldatu
Ekainaren 6ko 5/1968 Lege Dekretua, unibertsitate-birmoldaketarako premiazko neurrien ingurukoa, hiri ezberdinetan agertzen hasia zen hezkuntza-eskaerei erantzuteko modu bat izan zen, bai eta hezkuntzaren masifikazioari erantzuteko modua ere. Testuinguru honetan, 1970. urtean Hezkuntzaren Lege Orokorra onetsiko da, Bartzelonan, Bilbon zein Madrilen unibertsitate berriak sortzeko aukera emango duena.[4] Bilboko Unibertsitatearen hasierako urteetan Ekonomia eta Zientzia zein Medikuntza fakultateari hasiera eman zen, betiere oraindik berezko barrutirik gabe eta Juan Etxebarria Gangoiti edukirik lehen errektore modura.
Gipuzkoan, 1963. urtetik aurrera koordinazio-batzorde batek, ostera patronatu izan zena, Ignacio Barriolaren hitzetan, "Goi-mailako Ikasketa Ofizialen Aldeko" kudeaketak egiten zituen. Aipaturiko 5/1968 Lege Dekretuan oinarriturik, bestalde, unibertsitate-fakultate bat sortu zen Donostian, ostera, 1968ko uztailaren 27ko Dekretuaren bidez, Donostian, Zuzenbide fakultatea finkatuz, nahiz eta Valladolideko Barrutian egon oraindik ere.
Hezkuntzaren Lege Orokorraren bitartez, 1972an, lehen aditu-eskolak sortuko dira, bai eta unibertsitate bakoitza bere lurraldeko barruti propioa eskuratzeko ere. Hala, garai hartan sorturiko Arte Ederretako Goi Eskola, adibidez, Bilboko Unibertsitatera esleitua izango da, bai eta jada aipaturiko Ingeniarien Eskola ere.
Euskal Herriko jendarte zibilak, garai hartako Euskal Unibertsitateak berezkoak zituen mugatzeez nazkaturik eta kontuan harturik 1918ko, 1922ko eta 1936ko gatazka ezberdinak, 60ko hamarkadan zehar Euskal Unibertsitatearen defentsaren aldeko mugimendu garrantzitsu bat sortu zuen, Eduardo Txillidaren Eman ta zabal zazu goiburupean. Gaur egun, goiburu horixe du EHUk, horregatik. Mugimendu haren energiaren ondorioz, sortu berria zen Euskal Unibertsitatera izen handiko edota diru-sarrera handiko pertsonaiak barneratzen hasi ziren. Dena den, 1977. urterarte ez da EAE osoko barruti bakar bat osatuko, Bilboko Unibertsitatea Arabako eta Gipuzkoako bestelako zentro unibertsitarioekin barruti bakarra osatzen duteneko momentua.
Azkenean, 1980. urteko otsailaren 25ean, Bilboko Unibertsitatea Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateara bilakatuko da, Euskal Herriko autonomia-erkidegoko unibertsitate-sistema publikoa izango dena. EHUn, momentu hartan, aipaturiko hiru Unibertsitate nagusien (hiru probintzietakoak) zein hauei asoziaturiko zentro ezberdinek osatuko dute EHUa.
Egun hartatik aurrera, EHUren garapenak Espainiar Estatuko unibertsitate gorenetarikoa izatera ailegatzea ahalbidetu dio, bai titulazio-kopuruaren zein ikasle-kopuruaren aldetik.
Arabako campusaAldatu
Arabako campusak ikastegi hauek ditu:
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
- Farmazia Fakultatea
- Gasteizko Ingeniaritza Eskola (lehen Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola)
- Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (lehengo Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Fakultatea eta Irakasle Eskola batu zituena)
- Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea Gasteizen
- Letren Fakultatea
- Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea Gasteizen
Bizkaiko campusaAldatu
Bizkaiko campusak gune bat baino gehiago ditu: Leioa-Erandioko gunea, Bilbao Barakaldo eta Portugalete. Honakoak dira Bizkaiko zentroak:
- Arte Ederren Fakultatea
- Bilboko Hezkuntza Fakultatea
- Bilboko Ingeniaritza Eskola (lehengo Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola, Meatze Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola eta Nautikako eta Itsasontzi Makinetako Goi Eskola Teknikoa ere bildu zituena)
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (lehengo Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola honetan sartuta dago orain)
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea Bilbon
- Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (lehengo Erizaintzako Unibertsitate Eskola honetan bildu zen)
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Zuzenbide Fakultatea
- Bizkaiko Esperientzia Gelak
Gipuzkoako campusaAldatu
Gipuzkoako campusak ikastegi hauek ditu:
- Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (lehengo Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola honetan sartuta dago orain)
- Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. 2016. urtean sortu zen lehenagoko Donostiako Eskola Politeknikoa eta Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola elkartu zirenean.
- Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (HEFA). 2016. urtean sortu zen, lehenagoko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea eta Gipuzkoako Irakasleen Unibertsitate Eskola elkartu zirenean.
- Informatika Fakultatea
- Kimika Fakultatea
- Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (lehengo Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskola bildu zuena)
- Psikologia Fakultatea
- Zuzenbide Fakultatea
Ikastegi atxikiakAldatu
Ikerketa-zentroakAldatu
- Plentziako itsas Estazioa
- HiTZ zentroa, Hizkuntza Teknologiko Euskal Zentroa
- ILCLI, Institute for Logic, Cognition, Language, and Information
Udako kurtsoakAldatu
Euskal Herriko Unibertsitateak 1981. urtetik aurrera udako kurtsoak eskaintzen ditu, Donostiako Miramar Jauregian. Kurtso hauetan, konferentzia, hitzaldi, kursto eta ikastordu magistral ezberdinen bidez jakintza-ezparru anitz jorratzen dira. Udako kurtso hauen ospea gorakorra da urtero. 2006. urteko edizioan (XXV. urteurrenarekin bat egin zuena), adibidez, Noam Chomsky izan zen konferentzialarietako bat.
Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreakAldatu
Bilboko Unibertsitate Autonomoko errektoreak (1968-1980)Aldatu
- Juan Echevarría Gangoiti (1968-1969)[5]
- Vicente Lozano López (1969-1973)[6]
- Justo Pastor Rupérez (1973-1976)[7]
- Ramón Martín Mateo (1976-1979)[8]
Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak (1980-)Aldatu
- Gregorio Monreal (1980-1986)
- Emilio Barberá Gillem (1986-1991)[9]
- Juan José Goiriena de Gandarias (1991-1996)[10]
- Pello Salaburu (1996-2001)
- Manuel Montero García (2001-2004)
- Juan Ignacio Pérez Iglesias (2004-2009ko urtarrilaren 9a)
- Joseba Iñaki Goirizelaia Ordorika (2009ko urtarrilaren 9a-2017ko urtarrilaren 9a)
- Miren Nekane Balluerka Lasa (2017ko urtarrilaren 9a-2020ko azaroaren 26a)
- Eva Ferreira García (2020ko azaroaren 26a-)
Honoris Causa doktoreakAldatu
- Manuel Yáñez Montero (2017)
- Albert Fert (2017)
- Sonia Livingstone (2017)
- María Jesus Esteban Galarza (2016)
- Carlos E. Kenig (2016)
- Víctor Gómez Pin (2015)
- Brian Leicester Bayne (2015)
- Luis Rojas-Marcos (2014)
- María Vallet Regí (2013)
- Carmen Reinhart (2013)
- Marilyn Strathern (2011)
- Francisco José Ayala Carcedo (2010)
- Luis Castedo (2009)
- Reynald Ottenhof (2009)
- Tony Peters (2009)
- Stephen O. Duke (2008)
- José Ángel García de Cortázar (2008)
- Ramón Martín Mateo (2007)
- Henry Mantsch (2007)
- Joseph E. Stiglitz (2006)
- Julio A. Gonzalo González (2006)
- Carmen Codoñer Merino (2003)
- Arturo Romero Salvador (2003)
- Rudolf de Rijk (2002)
- John Perry (2002)
- Antonio Hernando Grande (2002)
- Juan José Linz (2002)
- José Antonio Garrido Martínez (1999)
- Martin Ugalde Orradre (1999)
- Erhard Wolfgang Fischer (1999)
- Hipólito Durán Sacristán (1999)
- Manuel Elkin Patarroyo (1999)
- Jorge Oteiza Embil (1998)
- Alexander Meisels (1997)
- Eduardo Chillida Juantegui (1997)
- José Ángel Sánchez Asiain (1996)
- Miguel Siguan Soler (1996)
- Jon Bilbao Azkarreta (1995)
- Salvador Rivas Martínez (1995)
- Ralph L. Brinster (1994)
- Dennis Chapman (1994)
- Micaela Portilla (1993)
- René Thom (1992)
- André Martinet (1992)
- Ricardo Miledi (1992)
- Günter Kaiser (1992)
- Rufus H. Ritchie (1992)
- Algirdas Julius Greimas (1992)
- Karlos Santamaria Ansa (1992)
- Renato Treves (1990)
- Miguel Artola Gallego (1989)
- Felipe Ruiz Martín (1989)
- Harry Melville (1989)
- Ernst Jünger (1989)
- José Luis Pinillos Díaz (1989)
- Robert Etienne (1988)
- Jean Haritschelhar (1988)
- Santiago Grisolía García (1988)
- Jerzy Wroblewski (1988)
- Jesus María Leizaola (1988)
- Severo Ochoa de Albornoz (1988)
- John Chadwick (1985)
- William A. Douglas (1984)
- Enrique de Gandia (1984)
- Justo Garate Arriola (1982)
- José María Lacarra y de Miguel (1982)
- Eugène Goihenetxe (1982)
- Pierre Lafitte (1982)
- Manuel Irujo Ollo (1982)
- Julian Ajuriaguerra Otxandiano
- José Miguel de Barandiaran (1978)
- Jan Tinbergen
Ikasle mugimenduaAldatu
Hasieratik ikasle mugimendu bizia sortu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Euskal Herriko gatazkako borrokekin estu loturik hasiera batean. Euskararen aldeko erreibindikazioa izan zen hasierako urteetan nagusi. 1988 urtean Ikasle Abertzaleak ikasle erakundea sortu zen, ezker abertzalearen inguruan kokatua, gerotztik presentzia etengabea izan duena. Bereziki, euskararen alde, ikasle presoen alde, irakasle espainolisten aurka, unibertsitateko agintarien nagusikeriaren aurka, errepresioaren aurka aritu da. Gerora beste erakunde batzuk srotu dira: Lurgorri (abertzale moderatua, PNVren ingurukoa) eta Eraldatu (komunista).
Mugimendu feminista bizia ere badago. Neska Borrokalariak taldeak sexu-jazarpenaren eta bazterkeriaren aurka borrokatzen du eta mobilizazio ugari egin ditu kanpusetan, irakasle batzuek egindako jazarpen sexuala eta jarrera sexista gaitzetsiz.
Euskal Herriko Unibertsitateak ematen dituen sariakAldatu
Berdintasunerako SariakAldatu
Euskal Herriko Unibertsitatea eta WikipediaAldatu
Euskal Herriko Unibertsitateak Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak antolatutako Hezkuntza Programan hartzen du parte 2017tik aurrera.
ErreferentziakAldatu
- ↑ berria.info[Betiko hautsitako esteka] (2010-10-22)
- ↑ Garikoitz Goikoetxea, «Ikasketa eskaintza eta ikasle trukeak areagotuko dituzte eurocampusarekin», Berria, 2014-11-19
- ↑ «EHUk 31tik 20ra murriztu du zentro kopurua», EiTB, 2014-11-27
- ↑ Ekainaren 6ko 5/1968 Lege Dekretua, unibertsitate-bermoldaketarako premiazko neurrien ingurukoa.
- ↑ «Echevarría Gangoiti, Juan - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
- ↑ «Bilbaopedia - Vicente Lozano López» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
- ↑ «Bilbaopedia - Justo Pastor Rupérez» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
- ↑ «Bilbaopedia - Universidad Autónoma de Bilbao» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
- ↑ «Barberá Guillem, Emilio - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
- ↑ «Goiriena de Gandarias y Gandarias, Juan José - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).