Ainhoa Beola Olaziregi (Donostia, 1967ko azaroaren 24a - ) gipuzkoar politikaria da, Aralar alderdikoa. Euskal filologian eta pedagogian lizentziatua da. Generoari buruzko masterra ere burutu du Bartzelonako Unibertsitatean internet bidez. Euskal filologian liburu eta artikulu zenbaiten egilea da.

Ainhoa Beola

Bizitza
JaiotzaDonostia1967ko azaroaren 24a (56 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilologoa eta politikaria
Lantokia(k)Donostia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Aralar
Euskal Herria Bildu

Inguma: ainhoa-beola-olaziregi-00

Zuberoako hizkera jaso eta lantzen egindako lanaren ondoren, urteak eman ditu Latinoamerikako hainbat herrialdeetan emakume taldeekin lanean.

Viqueko Unibertsitatean genero eta garapeneko masterrean irakaslea da, eta berdintasun ardurak daramatza hainbat eremutan. Gaur egun Gipuzkoako batzarkidea da EH Bilduren izenean.


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.