Maite Goñi
Maite Goñi Eizmendi (Ordizia, Gipuzkoa, 1967) irakaslea da, euskararen sustapenean, teknologiak hezkuntzako ikas-irakas prozesuetan nola txertatu eta konpetentzia digitalaren inguruko gaietan aditua da. Euskararen Aholku Batzordeko kide da hizkuntza-normalizazioaren prozesuan eragina duten arloetako pertsona ezagunen artetik izendatua izan delarik eta bertan IKT Batzorde-atal Bereziko zuzendaria da.[1][2] 2022tik EITBko Audio eta Digitaleko zuzendaria da.[3]
Maite Goñi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ordizia, 1967 (56/57 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | euskara |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | katedraduna |
Bizitza
aldatuIbilbide akademikoa
aldatuMaite Goñi, 1990. urtean Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologian lizentziatu zen eta 1996an Ingeles Filologian Euskal Herriko Unibertsitatean. [4]
Ibilbide profesionala
aldatuOrdiziako Jakintza Ikastolan lan egin zuenetik aitzindari izaten hasi zen internet eta IKTek eskaintzen zituzten aukeren erabilera sustatzen. Horrek, errekonozimenduez gain,[5] 2009an arazoak ere ekarri zizkion EGA azterketak sarean eta ariketa interaktibo gisa jartzeagatik.[6] Euskal blogosferan hasieratik ekarpenak egiten hasi zenetakoa da.[7] Euskal Hizkuntza eta Literatura lantzeko euskaljakintza.com proiektuaren sortzailea da baita Mondragon Unibertsitateko irakaslea ere.[8]
Interneten
aldatuOnline zein offline ekarpen anitz eta ugari egiten ditu, software librearen alde [9] agertuz eta gailu digitalek eta teknologiak hezkuntzan eragindako errealitate berrien balizko aukeren inguruan hausnarketak[10] eta aurkezpenak egiten ditu eta euskarak honetan protagonista izatearen sustapenean ere bai.[11][12] Oihartzun handikoak dira, besteak beste, bere "Gaurko hitza" egitasmoa eta "Hitzapasa" jolasa.[13]
Sare sozialetan euskararen presentzia eta erabilera sustatzeko Twitter bezalakoek duten indarra aprobetxatzearen aldekoa da.[14]
Euskal Herriko hezkuntza eremuetan DIGCOMP markoak [15] proposatzen duen irakasleen Konpetentzia Digitalaren difusioan erreferente da.[16] [17] [18] [19] [20]
2019an argitaraturiko 10 minututan programaren zuzendaria da, ZuZeu euskarazko atari digitalak eskainitako Podcast-etako bat. [21][22]
Euskal hedabideetan
aldatuEuskal hedabideetan ere parte hartzen du bertan hiritartasun digitalari buruzko lan pedagogikoa egiten duelarik: ETBko Ahoz aho saioan,[23] [24] eta Euskadi Irratiko Amarauna irratsaioan.[25]
2018an ETBk euskal kazetaritzak azken 50 urteetan izan duen bilakaera aztertzen duen Zubi lana izeneko dokumentalean parte hartu zuen bestelako aditu eta erreferenteekin batera. Bertan, euskarazko kazetaritzaren iraganaren eta orainaren arteko zubi lanak zehazte aldera, bilakaeraren lekuko izandako hainbat kazetarien eta profesionalen testigantzak bildu ziren.[26]
2022an EITBko Audio eta Digitaleko zuzendari izendatu zuten, ordu arte postua betetzen zuen Urko Aristiren ordez.[3]
Argitalpenak
aldatu- 2019,, Euskararen egoera eta erronkak ingurune digitalean; Euskararen Aholku Batzordearen begirada. BAT 111 ZENBAKIA[27]
- 2016, Euskarazko IKTak: gomendioak herri-aginteentzat.[28]
- 2011, COMUNICACION_CONGRESO | EDULEARN11 Proceedings: 3rd Internacional Conference on Education and New Learning Tecnologies. Barcelona: IATED, pp. 3709-3715. [29]
- 2010, WEB 2.0 eta Google aplikazioak irakaskuntzan. HIK HASI.[30]
- 2009, IKTak ikaskuntza-irakaskuntzaren zerbitzura: Euskal Hizkuntza eta Literatura DBHO 2. mailan blog baten bidez.[31]
- 2008, Euskara eta teknologia berriak.[32]
Errekonozimendu eta sariak
aldatu- 2012: Ibilaldian omendua teknologia berrietan euskara sartzeko egindako lanengatik beste hauekin batera: Lapurdiko Harluxetar lehengusu ingeniariak: Klaudio Harluxet eta René Harluxet; Aurki, Sustatu, Codesyntax: Luistxo Fernandez). UEUko Informatika saila: Olatz Arbelaitz; EHUko Donostiako Informatika Fakultatea: Iñaki Alegria eta Kepa Sarasola; EHUko Aholab Taldea: Inma Hernaez; puntueus: Iratxe Esnaola; kaixo.com: Aitor Lopez de Aberasturi; Erentzun ikastola: Fultxo Crespo; Hachtibista, sare sozialak: Gorka Julio; Euskal Jakintza: Maite Goñi.[35][36]
- 2010ean, Buber Saria euskararen sustapenaren arloko web gunerik onenari.[37]
- 2007an, Internet Argia Saria 2007 IKTroak blogeko kide bezala.[38]
- 2007an, I Espiral Saria gelako blog onenari.[39]
- 2007an, II. DiarioVasco.com Saria Pertsona/Elkarte blog onenari.[40]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Goikoetxea, Garikoitz. «Etzi egingo du lehenbiziko batzarra Euskararen Aholku Batzorde berriak» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
- ↑ (pdf) Euskarazko IKTak Gomendioak herri-aginteentzat. Euskararen Aholku Batzordea IKT Batzorde-atala. .
- ↑ a b Urkizu, Urtzi. «Maite Goñi EITBko Audio eta Digitaleko zuzendari izendatuko dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).
- ↑ Goñi Eizmendi, Maite. «Ikerketa eta Transferentzia taldeak - Mondragon Unibertsitatea» www.mondragon.edu (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
- ↑ (Ingelesez) «Maite Goñi - Sariak eta errekonozimenduak» Irakasle Jakintza Ikastolan (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Educación obliga a una profesora a quitar de internet los exámenes antiguos de EGA» El Diario Vasco 2009-02-18 (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
- ↑ «Maite Goñi blogaria Aperitifean izan da» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
- ↑ «Maite Goñiren hitzaldia: IKTak irakaskuntzan» www.kafeantzokia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
- ↑ «Maite Goñiri elkarrizketa: Eskola guztietan software librea bultzatu beharko litzateke» KZblog (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
- ↑ EiTB. (2014-06-12). Maite Goñi: 'Irakaskuntzan ez diegu etekinik atera teknologiei'. (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
- ↑ Goñi, Maite. (2015). «Gure mendeari dagokion moduan irakatsi ezean, ikasleei etorkizuna lapurtzen ari gatzaizkie.» HIK HASI (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
- ↑ «Maite Goñi: IKaskeTa modu berriei begirada | Gaitzerdi» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
- ↑ «Hitzapasa jokoan Maite Goñirekin» Gazteaukera Blog.
- ↑ Berria.eus. ««Euskarak freskotasuna bilatzen du sare sozialetan»» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
- ↑ «DIGCOMP proiektua» www.innova.euskadi.eus 2016-05-06 (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
- ↑ BerritzeguneNagusia. (). Informazioa lehen Konpetentzia Digitala Maite Goñi. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
- ↑ BerritzeguneNagusia. (). Komunikazioa Konpetentzia Digitala Maite Goñi. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
- ↑ BerritzeguneNagusia. (). Edukiak Sortzea Konpetentzia Digitala Maite Goñi. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
- ↑ BerritzeguneNagusia. (2015-11-16). Segurtasuna Konpetentzia Digitala Maite Goñi. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
- ↑ BerritzeguneNagusia. (2015-11-16). Arazoen Ebazpena Konpetentzia Digitala Maite Goñi. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
- ↑ «10 minututan Archives» Podcast (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
- ↑ Urkizu, Urtzi. «'Zuzeu' atariak hiru 'podcast' saio egingo ditu astero, apiriletik aurrera» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
- ↑ Euskal Telebista, EiTB. «Zeintzuk dira Interneten orain dauden hiru arrisku nagusiak?» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
- ↑ Ahoz aho, EiTB. «MOOC edo ikastaro masiboak: unibertsitate onenen kurtsoak, doan, sarean» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
- ↑ «maitego » amarauna» www.maitego.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
- ↑ «'Zubi lana' dokumentala, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
- ↑ «BAT 111 zenbakia argitaratu da, "Bizindar digitala" | Soziolinguistika Klusterra» www.soziolinguistika.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
- ↑ «Euskarazko IKTak: gomendioak herri-aginteentzat = Las TIC en euskera: recomendaciones para los poderes públicos» www.euskadi.eus 2019-06-17 (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
- ↑ EduLearn 11 : 3rd International Conference on Education and New Learning Technologies : Barcelona, Spain, 4th-6th July, 2011 : publications. ISBN 9788461504428. PMC 986497382. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
- ↑ Goñi, Maite. (2010). «WEB 2.0 eta Google aplikazioak irakaskuntzan.» hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria (150): 30–31. ISSN 1135-4690. (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Goñi, Maite. (2009). «IKTak ikaskuntza-irakaskuntzaren zerbitzura: Euskal Hizkuntza eta Literatura DBHO 2. mailan blog baten bidez» Jakingarriak (65) ISSN 1697-6215. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Goñi, Maite. (2008). «Euskaljakintza: euskara eta teknologia berriak» Bat: Soziolinguistika aldizkaria (66) ISSN 1130-8435. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Buber Sariak da a conocer las mejores apps y webs vascas» GARA 2016-11-29 (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La 14ª edición de los premios Buber Sariak ya tiene ganadores. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
- ↑ Ikastolen Elkartea, Bizkaia. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. Elkarrizketak 2012ko Ibilaldian omendukoekin.. Ikastolen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
- ↑ Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
- ↑ (Ingelesez) «Buber sariak» buber.interneteuskadi.org (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
- ↑ «Argia Sariak - ARGIA.com» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
- ↑ «Jornada Espiral 2007. I Premio Edublogs» ciberespiral.org (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Vocento, Diariovasco.com,. «II Premios diariovasco.com 07 Sariak. Diariovasco.com Sariak - San Sebastián - 2007 - Diariovasco.com» premios.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
Kanpo estekak
aldatu- Sharing to learn and learning to share: Maite Goñi TEDxBILBAO (Bideoa, ingelesez, 2010)
- Maite Goñi, Competencias digitales del profesorado. (Bideoa, gaztelaniaz, 2015)
- Maite Goñi: La regla del tres: tecnología y trabajo colaborativo en contextos educativos innovadores. (Bideoa, gaztelaniaz, 2017)
- Maitego.com, webgune pertsonala.
- Maite Goñi kanala. Youtube-n
- Maite Goñi (maitego), Pinterest-en
- Maite Goñi, Flickr-ren.
- Maite Goñi LinkedIn sare profesionalean.
- Maite Goñi / Euskaljakintza, Sustatu albistegian.
- Maite Goñi Inguma datu-basean.
- Elkarrizketa :Audio plataforma bat sortuko dugu datozen hilabeteetan Berria, 2023.02.08