Mona Eltahawy
Mona Eltahawy (arabieraz: منى الطحاوى; Port Said, 1967ko abuztuaren 1a) kazetari, idazle eta aktibista feminista musulmana eta egipto-estatubatuarra da, Kairo eta New Yorken bizi da. Arabiar munduko emakume garrantzitsuenen artean dago.[1][2]
Mona Eltahawy | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Port Said, 1967ko abuztuaren 1a (57 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Egipto |
Lehen hizkuntza | egiptoar arabiera |
Hezkuntza | |
Heziketa | The American University in Cairo (en) |
Hizkuntzak | arabiera egiptoar arabiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, saiakeragilea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
monaeltahawy.com | |
Biografia
aldatuBizitza
aldatuHaurtzaroa Egipton bizi izan ondoren, 8 urte zituela Londresera joan zen eta 15 urterekin Saudi Arabiara. [3] Nerabe zelarik, Mekara peregrinazioa egitera joan eta Kaaba inguruan bueltaka ari zela sexu erasoa jasan zuen. 2018ko otsailean #MosqueMeToo traola sortu zuen 36 urtez ixilpean gordetako Mekako erasoa jakitera emanez eta emakume musulmanei beraiek bizitakoak ere adieraztera animatuz. 24 orduz 2000 txiotik gora zeuden halako bizipenak salatuz.[4][5][6][7][8]
2011n Tahrir plazan Egiptoko iraultzaren gertaeren berri ematen ari zen bitartean bortxatua izan eta besoa eta hanka hautsi zioten. Orduan AEBetako herritartasuna eskuratu zuen.[9][1]
Ibilbide profesionala
aldatuEgipto eta mundu islamiarrari buruzko analisia eta editorialak idatzi ditu mundu osoko hainbat hedabidetan, baita emakumezkoen gaiei eta gai politiko zein sozialei buruz ere. Reutersen lan egin du Ekialde Hurbileko berriemale gisa, Egipto, Israel, Palestina, Libia, Siria, Saudi Arabia eta Txinako hedabideentzat. Bere lana Washington Post, The New York Times, Christian Science Monitor eta Miami Herald bezalakoetan argitaratu izan da.[10][11]
Unibertsitateetan hitzaldiak eman eta giza eskubideei buruzko eta islamiar munduaren, feminismoaren eta musulman-kristauen arteko harremanen inguruko topaketetan parte hartzeaz gain, irrati eta telebistako analista ere izan da. Sare sozialetan aktibo agertzen da eta bere jarrera argi eta garbi adierazteko sarritan bere esku-hartze publikoak "Izorra hadi, patriarkatua!" leloarekin hasi ohi ditu.[12][1]
Aktibismo feminista
aldatu19 urte zituela liburutegi batean feminismoari buruzko entseguak topatu zituen eta geroztik aldarrikatzen ari den mugimendua ikertzen hasi zen. [13][4]
Bera feminista laiko gisa azaltzen da, feminismo islamiarrarekin kontrajarriz, islametik urrundu gabe berrinterpretatzeko bidea lantzen baitu, emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko asmoz bai eremu publiko zein pribatuan eta, datozen lekutik datozela, emakume eta nesken aurkako erasoen kontra borrokatzen duelako. Mendebaldean dagoen emakume musulmanekiko ikuspegi paternalista salatzen du eta 3Dko feminismoa proposatzen du: Patriarkatua desafiatu, desobeditu eta disruptore izan. [4][2][12]
16 urterekin jarri zuen hijaba 25 urte zituela kentzea erabaki zuen, baina bera halakoen kontra egon arren, emakumeen erabakien atzean dauden arrazoien konplexutasun eta aniztasunaz ohartarazten du. [14]
Arabiar munduko emakumeen eskubideei buruz hitz egiten du eta emakumeen genitalen mutilazioaren aurkako jarrera irmoa du. Emakumeek iraultza sozial eta sexuala behar dutela aldarrikatzen du baita emakume musulmanen aniztasuna eta beraien hitza entzutearen ezinbestekotasuna: [15][16][17][18]
"Isilik egon eta entzun emakume musulmanoi, geure bizi-esperientzia konplexua da eta”.[4] "Beloa baino zerbait gehiago bezala ikus gaitzazue, entzun gaitzazue, hori baino askoz gehiago gara".[2]
2015eko maiatzean argitaratu zen bere lehen liburua Hijaba eta himenak-Zergatik egin behar du Ekialde Hurbilak iraultza sexuala. Bertan arabiar munduaren misoginia da ardatz eta"kultura- eta erlijio- nahasketa toxikoa" salatzen ditu, bereziki Saudi Arabiatik datorren interpretazio ultrakontserbatzailearen hedapena. [19][20]
2019ko irailean The Seven Necessary Sins for Women and Girls (Emakume eta neskek egin beharreko 7 bekatuak) liburua argitaratu du. Bertan, patriarkatuak emakumeei ukatzen dizkien ezaugarriak aztertu eta 7 bekatu kapitalak oinarri, ikasi eta bereganatu beharrekoak aurkeztu: sumina, arreta bilatzea, biraoa, anbizioa, boterea, biolentzia eta lizunkeria. [21]
Argitalpenak
aldatuSariak eta errekonozimenduak
aldatu- 2009. urtean Samir Kassir saria, prentsa askatasunerako.[24]
- 2010ean Anna Lindh Fundazioaren saria.[11]
- 2012. urtean arabiar munduko 500 pertsona garrantzitsuenen artean 258. postuan sailkatu zuen Ekialde Hurbileko CEO Middle East aldizkariak.[25]
- 2013ko martxoan 30. postuan eta 2015eko martxoan 62.ean munduko 100 emakume arabiarrik eraginkorreko zerrendan CEO Middle East aldizkariaren arabera, bere aktibismo kultural eta sozialarengatik. [26][27]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c (Gaztelaniaz) CASTILLO CEREZUELA, QUERALT. (2019). «Mona Eltahawy: “El patriarcado te va a joder, seas de la religión que seas, seas de donde seas”» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) «Mona Eltahawy: «Todas nos enfrentamos al mismo enemigo»» Tribuna Feminista 2019-04-02 (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) EFE. «Mona Eltahawy, activista: "Si no eres mujer musulmana, cállate y escucha"» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) «“Solo la revolución feminista destruye por completo los sistemas de opresión”» www.revista5w.com 2019-04-03 (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
- ↑ #MosqueMeToo -- Mona Eltahawy on BBC World Service TV (Impact) with Philippa Thomas. (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
- ↑ (Ingelesez) «Opinion | #MosqueMeToo: What happened when I was sexually assaulted during the hajj» Washington Post (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Agencias, Cadena SER. (2018-02-14). «#MosqueMeToo, la versión musulmana del #MeToo para denunciar los abusos» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Periódico, El. (2018-02-12). «Mujeres musulmanas denuncian acoso sexual durante el peregrinaje a la Meca» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
- ↑ (Ingelesez) «Mona Eltahawy: Egypt's angry young woman» The Independent 2012-05-17 (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Biografia» (PDF) Fundación tres culturas.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «La periodista Mona Eltahawy presenta su primer libro El himen y el hiyab en La Térmica» www.malaga.es 2019-03-26 (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) ««Luchamos junto a los hombres en la revoluciones y luego nos dejan de lado»» Yorokobu 2019-04-23 (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Alemany, Maria. (2019). «Solo la revolución feminista destruye por completo los sistemas de opresión» |. 5W (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Alejandro Luque. «Mona Eltahawy: "Decidí llevar hiyab cuando tenía 16 años y decidí quitármelo cuando tenía 25, tardé ocho años en hacerlo"» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) G, Ricardo Jonás. (2019-04-04). «Mona Eltahawy: «Quiero complicar la visión que Occidente tiene de las musulmanas»» Jot Down Cultural Magazine (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mona Eltahawy: «Las musulmanas necesitan una revolución sexual»» abc 2019-04-14 (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mona Eltahawy: "A menos que seas musulmana, calla la puta boca y escucha a las musulmanas"» El Huffington Post 2019-03-31 (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Fernández, Juan. (2019-04-27). «Mona Eltahawy: "Quien controla el dormitorio, controla el mundo"» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
- ↑ (Ingelesez) Aspden, Rachel. (2015-06-12). «Headscarves and Hymens: Why the Middle East Needs a Sexual Revolution by Mona Eltahawy – review» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
- ↑ Mona Eltahawy, militante féministe musulmane : « Nous sommes plus que nos voiles et nos hymens », liberation.fr, 12 juin 2015
- ↑ Eltahawy, Mona, 1967-. (D.L.2018). El himen y el hiyab : por qué el mundo árabe necesita una revolución sexual. Capitán Swing ISBN 9788494886140. PMC 1066239133. (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
- ↑ Eltahawy, Mona, 1967-. The seven necessary sins for women and girls. ISBN 9780807013816. PMC 1080276207. (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
- ↑ (Ingelesez) Eltahawy, Mona. (2015). Headscarves and hymens.. ISBN 1780228872. PMC 920730725. (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
- ↑ «Prix Samir Kassir» Prix Samir Kassir (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
- ↑ «Arabian Business | Power 500 | Mona Eltahawy - Power 500 2012 | Profi…» archive.is 2013-01-17 (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
- ↑ (Ingelesez) «100.powerful.arab.women-30.Mona Eltahawy» ArabianBusiness.com (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
- ↑ (Ingelesez) «WOMEN.Power100.2015-69.Mona Eltahawy» ArabianBusiness.com (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
Kanpo estekak
aldatu- Mona Eltahawy and María Porras. Global UOC Talks, Universitat Oberta de Cataluny (Bideoa, 2019, EN)
- Mona Eltahaway, My body belongs to me. TEDxEuston (Bideoa, 2016, EN)