Zortzimilako
Zortzimilakoak 8.000 metrotik gorako 14 mendi dira, guztiak Himalaia mendilerroan kokatuak. Hamalauak igo zituen lehen gizakia Reinhold Messner italiarra izan zen, 1986ko urriaren 16an; seigarrena, Juanito Oiarzabal euskal hiritarra; eta hamargarrena, Alberto Iñurrategi.
Historian estraineko aldiz igo zuten lehena Annapurna izan zen, 1950ean; 1964an, lehen aldiz zapaldu zen azkena zortzimilako gailurra: Shishapangmakoa.
Zortzimilako guztiak igo dituen lehen emakumea Edurne Pasaban euskalduna izan zen; lehia hartan, Wanda Rutkiewicz poloniar-lituaniarrak eta ea Oh Eun-Sun hegokorearrak parte hartu zuten.
Mendebaldetik ekialdera, hauek dira: Nanga Parbat, K2, Broad Peak, Gasherbrum II, Gasherbrum I, Dhaulagiri, Annapurna, Manaslu, Shisha Pangma, Cho Oyu, Everest, Lhotse, Makalu eta Kanchenjunga.
Mendien zerrendaAldatu
Hona hemen zortzimilakoak, altueraren arabera ordenatuta, eta bakoitzaren aurreneko igoera:
Zortzimilako guztiak igo dituzten mendizaleen zerrendaAldatu
GizonezkoakAldatu
Izena | Urteak | Herrialdea | |
---|---|---|---|
1 | Reinhold Messner | 1970-1986 | Italia |
2 | Jerzy Kukuczka | 1979-1987 | Polonia |
3 | Erhard Loretan | 1982-1995 | Suitza |
4 | Carlos Carsolio | 1985-1996 | Mexiko |
5 | Krzysztof Wielicki | 1980-1996 | Polonia |
6 | Juanito Oiarzabal | 1985-1999 | Euskal Herria |
7 | Sergio Martini | 1976-2000 | Italia |
8 | Park Young Seok | 1993-2000 | Hego Korea |
9 | Hong-Gil Um | 1993-2001 | Hego Korea |
10 | Alberto Iñurrategi | 1991-2002 | Euskal Herria |
11 | Hang Wang Yong | 1994-2003 | Hego Korea |
12 | Vladislav Terzyul | 1993-2004 | Ukraina |
13 | Ed Viesturs | 1989-2005 | |
14 | Alan Hinkes | 1987-2005 | Erresuma Batua |
15 | Silvio Mondinelli | 1993-2007 | Italia |
16 | Ivan Vallejo | 1999-2008 | Ekuador |
17 | Denis Urubko | 2000-2009 | Kazakhstan |
18 | Ralph Dujmovits | 1990-2009 | Alemania |
19 | Veikka Gustafsson | 1993-2009 | Finlandia |
20 | Andrew Lock | 1993-2009 | Australia |
21 | João Garcia | 1993-2010 | Portugal |
22 | Piotr Pustelnik | 1990-2010 | Polonia |
EmakumezkoakAldatu
Izena | Urteak | Herrialdea | |
---|---|---|---|
1 | Edurne Pasaban | 2001-2010 | Euskal Herria |
2 | Oh Eun-sun | 1997-2010 | Hego Korea |
3 | Gerlinde Kaltenbrunner | 1998-2011 | Austria |
HildakoakAldatu
2013ko datuen arabera, horrela geratu ziren ordenatuta zortzimilakoak, heriotza tasari eta hildako pertsonen kopuruari dagokienez:
- Annapurna: % 33,5 (191 igoera / 61 hildako).
- K2: % 29,5 (306 / 81).
- Nanga Parbat: % 20,7 (335 / 68).
- Dhaulagiri: % 15,7 (448 / 69).
- Kangchenjunga: % 14,5 (283 / 40).
- Manaslu: % 9,9 (661 / 65).
- Makalu: % 8,9 (361 / 31).
- Gasherbrum I: % 8,9 (334 / 29).
- Shishapangma: % 8,4 (302 / 25).
- Broad Peak: % 5,3 (404 / 21).
- Everest: % 4,0 (5.656 / 223).
- Lhotse: % 2,8 (461 / 13).
- Gasherbrum II: % 2,3 (930 / 21).
- Cho Oyu: % 1,4 (3.138 / 44).