Mónica Ramos Toro
Mónica Ramos Toro (Madril, 1967) madrildar antropologo feminista da, zahartzaroan eta generoan espezializatua.
Mónica Ramos Toro | |
---|---|
(2020) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1967 (56/57 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Unibertsitate Autonomoa Sorbona |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa, unibertsitateko irakaslea eta gerontologist (en) |
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Bizitza
aldatuMónica Ramos Madrilen jaio zen 1967an. Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Gizarte Antropologia eta Gizarte Psikologia ikasi zituen, eta Parisko René Descartes de la Sorbona unibertsitatean arlo horretan ikasten jarraitzeko beka lortu zuen. "Adineko emakumeak: euren beharren azterketa, gizarte-garapenari eta partaidetzari egindako ekarpenak" tesiarekin doktoratu zen. Lan horrek Unibertsitateen 9. Taldeko (G 9) Genero Ikasketen Ikerketa Saria jaso zuen 2016. urtean, doktore-tesi onenaren kategorian.[1][2]
Lan ibilbidea
aldatuGraduondoko ikasketak zabaldu zituen: Gerontologian, Gizarte Ikerketan, Komunikazioan eta Gizarte Trebetasunetan taldeekin esku hartzeko eta Genero Politika eta Azterlanetan graduondoko ikasketak. Ikasketekin batera, gizarte-ikerketako kabinete batean lan egin zuen, eta irakaskuntza Madrilgo Antonio de Nebrija Unibertsitatean.[3]
1999an, bazkide batekin batera, Gerontologia eta Gizarte Zerbitzuetako Prestakuntza Institutua (INGESS) sortu zuen. Orduz geroztik, irakaskuntza ikerketarekin bateratzen du, zahartze aktiboa sustatuz, batez ere emakumeena.[4] Haren argitalpenak emakumeen zahartzeari, adineko pertsonen tratu txarrei eta genero-indarkeriari buruzkoak dira, ez baita gauza bera gizon edo emakume izanda zahartzea, Ramos Toro gerontologoak dioenez.[5][6][7]
2011n, InSICCk (Kultura eta Sormen Industrien Goi Mailako Institutuko) zuzendaritza exekutiboa hartu zuen, eta 2019tik Madrilgo Complutense Unibertsitateko irakaslea da Gizarte Antropologia eta Gizarte Psikologia Sailean.[8][9]
Lanak
aldatu- Envejecer siendo mujer, dificultades, oportunidades y retos (Emakumea izanda, zahartzea, zailtasunak, aukerak eta erronkak) argitaratu zuen, adinaren ideia soziokulturalki eraikitako kontzeptu gisa birdefinitzeko.[10]
Sariak eta aintzatespenak
aldatu- 2016 Genero Ikasketen Ikerketa Saria, Unibertsitateen 9. Taldekoa (G 9), Doktoretza Tesi Onenaren kategorian.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ramos Toro, Mónica. (14 de diciembre de 2015). Mujeres mayores: Estudio sobre sus necesidades, contribuciones al desarrollo y participación social. .
- ↑ a b «María Zapata, galardonada en el I Premio en Estudios de Género del G-9» UPV/EHU.
- ↑ I Premio de Investigación en Estudios de Género G9 Universidades / Mónica Ramos Toro, Premio Mejor Tesis Doctoral (Universidad Autónoma de Madrid). .
- ↑ «MadurezActiva.org - Espacio de Investigación, Desarrollo, Innovación y Emprendimiento» www.madurezactiva.org.
- ↑ «¿Estás preparado para sobrevivir a tus progenitores? Eso es lo que yo pensaba» Qmayor 4 de noviembre de 2017.
- ↑ «Mónica Ramos Toro» Más de la mitad.
- ↑ «Apagar velas, cumplir años ¿Qué es ser mayor? I» EfeSalud 9 de julio de 2018.
- ↑ Toro, Mónica Ramos. (29 de junio de 2018). «Estudio etnográfico sobre el envejecer de las mujeres mayores desde una perspectiva de género y de curso vital» Revista Prisma Social (21): 75–107. ISSN 1989-3469..
- ↑ «UCM-Departamento de Antropología Social y Psicología Social» www.ucm.es.
- ↑ «Un libro para reflexionar sobre el envejecer de las mujeres mayores desde un enfoque de género» Geriatricarea 15 de mayo de 2017.
Kanpo estekak
aldatu- Vitoria-Gasteizen, Emakumeen Nazioarteko 8. M. Eguna ospatzeko ekitaldien barruan, “Toda una vida de sabiduría” izeneko hitzaldia, landa-inguruneko emakume nagusiei buruzkoa.
- Mónica Ramos Toro, UNATEk (Unibertsitate iraunkorra) eta PEM fundazioak antolatutako Kantabriako Emakumea eta Zahartzea I. Jardunaldien hasieran.