Itziar Diez de Ultzurrun

nafar itzultzaile, filologo eta antropologoa

Itziar Diez de Ultzurrun Sagalà (Iruñea, 1967) itzultzaile, filologo eta antropologoa da. Itzultzailea da Nafarroako Gobernuan 1995az geroztik eta EIZIEko lehendakaria da 2019tik (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea).[1]

Itziar Diez de Ultzurrun

Bizitza
JaiotzaIruñea, 1967 (56/57 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
AitaPedro Díaz Ultzurrun Etxarte
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, filologoa eta antropologoa

Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Filologia lizentziatura egin zuen, baita Gizarte eta Kultur Antropologia ere. Horretaz gain, itzulpengintzako masterra burutu zuen.

Gaur egun, itzultzaile dihardu Nafarroako Gobernuan 1995eko urriaz geroztik. Bere ikaszaletasuna ez du ordea itzulpengintzak mugatzen; aditua da, baita ere, Bakearen Kulturan, Gizarte Kohesioan, Kultura arteko Elkarrizketan nahiz Genero Berdintasunean.

2010ean, Linh jaunaren biloba lanarekin, Vitoria-Gasteiz Itzulpen Saria jaso zuen Gazte Literatura sailean. 2011. Urtean, berriz, Euskadi Literatura Sariko itzulpen arloan finalista gelditu zen, Philippe Claudelen Brodecken Txostena itzulpen-lanari esker.

Bestalde, Diez de Ultzurrun ezaguna da euskarara ekarri dituen hainbat literatura-lani esker. Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa ditu sorburu-hizkuntzak , eta euskara eta gaztelania xede-hizkuntzak. 31 eskutik talde-blogean hainbat testu argitaratu ditu itzulpengintzari eta euskarari buruz eta Berria egunkarian ere aritu da artikulugile.

Itzulpenak egiteaz gain, zuzentzaile moduan ere aritzen da.

EIZIEko lehendakaria da 2019az geroztik.

Pedro Diez de Ultzurrun Etxarte euskal idazlearen alaba da.

Itzulpenak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «EIZIE Elkartea. Antolaera» EIZIE (Noiz kontsultatua: 2021-07-27).

Kanpo estekak aldatu