Ireki menu nagusia

Felix Iñurrategi Iriarte (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1967ko apirilaren 1a - Gasherbrum II mendia, 2000ko uztailaren 28a) euskal alpinista izan zen.

Felix Iñurrategi
Felix Iñurrategi.jpg
Bizitza
Jaiotza Aretxabaleta1967ko apirilaren 1a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntza euskara
Heriotza Gasherbrum II2000ko uztailaren 28a (33 urte)
Heriotza modua istripua
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak mendigoizalea

Alberto Iñurrategi anaiarekin batera mendigoizaleen artean eta mundu mailan oso bikote ezaguna osatu zuen urteetan zehar, zoritxarreko istripu batek Pakistango iparraldean heriotza ekarri arte, Euskal Herrian oihartzun handia izan zuena.

BiografiaAldatu

 
1995, Aiurri

Felix 1967ko apirilaren 1ean jaio zen Aretxabaletan. Bertsotan trebea zen.[1] Atarrabian nekazaritza alorreko ingeniaritza-ikasketak bete zituen. Felixek, bere anaia Albertok bezala, mendia gustuko zuen eta "Murrukixo Mendi Elkartea"rekin ibiltzen zen.

Ondoren, Albertorekin eskalada eta mendian ibiltzen hasi zen. 1987 eta 1988 artean Alpeak ezagutu eta gero, Yosemite Parke Nazionala izan zen hurrengo deskubrimendua anaientzat, 1989an. AEBetatik Himalaia aldera egin zuten azkenik, eta 1990ean igo ziren Pumori tontorrera (7.161 m).

12 zortzimilako igotzea lortu zuen, azkena Gasherbrum II izan zen uztailaren 28an. Baina tontorretik jaisten ari zela 400 metrotik behera amildu zen eta bertan hil zen.[2] Bere gorpua Gasherbrum IIn bertan dago.

Igotako zortzimilakoakAldatu

Honako hauek dira Felixek igo zituen zortzimilakoak:

OmenaldiakAldatu

« Irratiak eman zuen

elur-jauzien abisu,
baina zuk ametsarekin
horrenbeste konpromisu
bazendun, ta holakotan
egoskor bat dirudizu;
aurrera segiko zendun,
beti egin dezu berdintsu.
Bizitzan ilusioa
herioren paradisu;
gero arte esaten ere
ez didazu utzi, aizu;
ta zuri azken hitz batzuk
esan nahiean naukazu,
karta bat egingo dizut,
akaso jasoko dezu.

»

Lotutako bibliografiaAldatu

Lotutako filmografiaAldatu

  • "Bihar ere argituko dik, Felix" (Alberto Iñurrategi, Asier Aranguren eta Andoni Egaña, 2001).
  • "Hire Himalaya" (Alberto Iñurrategi, 2003).
  • "Gure Himalaya" (Alberto Iñurrategi, 2004).

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu