Irene Arrarats

Berria egunkariko euskara arduraduna

Irene Arrarats Lizeaga (Hernani, 1967) Berria egunkariko euskara arduraduna, feminista eta euskaltzain urgazlea da. Geografia eta Historian lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean.

Irene Arrarats

Bizitza
JaiotzaHernani, 1967 (56/57 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta itzultzailea
Enplegatzailea(k)Berria
Euskaldunon Egunkaria
KidetzaEuskaltzain urgazleen zerrenda

Biografia profesionala

aldatu

Euskaldunon Egunkarian hasieratik lan egin zuen zuzentzaile eta itzultzaile moduan, zortzi urte geroago 1999an egunkariko euskara-arduradun izendatu zuten, eta lan horretan aritu zen 2003an egunkaria indarrez itxi zuten arte. 2003an bertan hasi zen euskara-arduradun Berria egunkarian eta harrezkero hori izan da bere lana. 2001ean argitaraturiko Egunkariaren azken estilo-liburuaren egile bat izan zen eta orain Berriaren estilo-liburuaren zuzendaria da.[1]

Euskaltzain urgazlea

aldatu

Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2018aren uztailaren 20an baina lehenago ere (2007tik) ari zen lankidetzan Euskaltzaindiarekin Hiztegia batzordean, Exonomastika batzordean, Euskara Batuaren Eskuliburuan eta Euskaltzaindiaren Hiztegia, Adierak eta Adibideak lantaldean.[2]

Euskaltzaindiak 2018an argitaratu zuen Euskara Batuaren eskuliburua osatu zuen batzordeko kidea izan zen.[3]

Euskara zabaldu den heinean, ordea, euskaraz ikasi duen jende askorentzat eskolako hizkuntza baino ez da euskara. Ez baduzu sekula aditu euskara bizi, natural eta konplexurik gabe hori, zein da zure eredua? Nondik aterako duzu euskara goxo bat, irakurlearentzat gozagarri izango dena? [4]

Feminismoa eta euskara

aldatu

Arraratsek feminismoa eta euskara uztartu ditu bere ekarpen teorikoetan eta erreferentziazko hizlaria izan da Feministaldian, Euskara eta Feminismoa bidelagun topaketetan, besteak beste. [5][6][7]

Itzultzaile lanetan 2017an Monique Wittig-en Pentsamendu heterozuzena (Lisipe, Susa) saiakera bilduma itzuli zuen Maialen Berasategi Catalan, Danele Sarriugarte Mochales eta Mirentxu Larrañaga Sueskun-ekin batera. 2019an Simone de Beauvoir-en Bigarren Sexua (Eskafandra, Elkar/Jakin) saiakera itzuli du. [8][9] [10]

Berriako iritzi artikuletan ere ekarpenak feminismoaren ikuspegitik egiten ditu.[11]

Euskalgintzak oraintsu arte ez zeukan bere ardatzetan feminismoa, gure munduaren ispilu baitzen. Mundua aldatuz doa eta bide onera aldatuz gero, ba oso ondo, ongi etorri. [9]

Euskarazko estilo-liburuak

aldatu

Itzulpenak

aldatu

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak sorturiko 5 lan baino gehiago bildu dira. [24]

Euskara batua naturala eta informala izan daitekeela  eta izan behar duela uste dut. Baina, zailtasunak ditu horretarako, halako molde eta erregistroan aritzeko erresonantzia kutxa nahikorik gabe jarraitzen duelako euskarak. Hori da euskara batuaren erronketako bat. [25]

Erreferentziak

aldatu
  1. Garaikoetxea, Garikoitz. (2018-09-30). «Harria lantzen» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-09-30).
  2. «Euskaltzaindiak hamabi euskaltzain urgazle berri izendatu ditu» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-30).
  3. Tailerra martxan jartzeko garaia. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
  4. Agirre, Ainhoa Larretxea. ««Nahiago genuke hala ez balitz, baina euskara ere politikoa da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
  5. «Euskalgintza eta feminismoa» www.tabakalera.eus 2015-12-10 (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
  6. «Euskara eta Feminismoa bidelagun jardunaldia azaroko astearteetan online» Revista Emakunde Aldizkaria 2020-10-09 (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
  7. «Euskara eta feminismoa: bi gorputz elkarrekin dantzan… eta gatazkan» pikara magazine 2020-12-02 (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
  8. Irizar, Itziar Ugarte. «'Bigarren sexua' euskarara heldu da» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  9. a b «"Eduki nahi dut ganbara euskarazko feminismoz betea"» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
  10. «‘Bigarren sexua’: Simone de Beauvoir feminista bihurtu zuen saiakera» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
  11. Lizeaga, Irene Arrarats. «Irene Arrarats Lizeaga» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).[Betiko hautsitako esteka]
  12. «Atarikoa - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
  13. "Berria" egunkariak bere estilo liburu digitala aurkeztu du - Euskaltzaindia. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
  14. Torner Zabala, Jon. (2013). «'Berria'-ren estilo liburua, Interneten» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
  15. Urkizu, Urtzi. (2017-03-30). «BERRIAren estilo liburua, eskuan» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
  16. Estilo liburua. (1. ed. argitaraldia) Egunkaria 1992 ISBN 8460445194. PMC 863177137. (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
  17. «pub Euskaldunon Egunkariaren Estilo Liburua - Eduki publikatzailea» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
  18. «'Euskaldunon Egunkaria'k euskaraz idazteko arauak biltzen dituen 'Estilo (...)» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
  19. Wittig, Monique 1935-2003. (2017). Pentsamendu heterozuzena. Susa ISBN 978-84-17051-00-6. PMC 1030671755. (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
  20. Beauvoir, Simone de.. (2019). Bigarren sexua. I, Egitateak eta mitoak. Elkar ISBN 978-84-9027-945-8. PMC 1138433385. (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
  21. IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA elkartea. (2023-11-11). «Marjane Satrapiren ‘Persepolis’ autobiografia euskaratu du Irene Arraratsek» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  22. Mateo, Iraitz. (2023-11-11). ««Persepolis», Marjane Satrapiren komiki autobiografikoa euskaraz» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  23. Ubeda, Garbine. (2023-11-17). «Bizipenetatik Irango egietara» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  24. Irene Arriaratsen produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>15 produktu).
  25. peoplepill.com. «Irene Arrarats Lizeaga: Berria egunkariko euskara arduraduna (1967-) | Biography, Facts, Career, Wiki, Life» peoplepill.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).

Kanpo estekak

aldatu