Jose Maria Beobide
Jose Maria Beobide Goiburu (Zumaia, Gipuzkoa, 1882ko azaroaren 25a - Burgos, Espainia, 1967ko martxoaren 1a) musikagile eta organo-jotzaile gipuzkoarra izan zen. Julio Beobide eskultorea anaia zuen.
Jose Maria Beobide | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zumaia, 1882ko azaroaren 25a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Burgos, 1967ko martxoaren 1a (84 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta organista |
Musika instrumentua | organoa |
Biografia
aldatuXIX. mendeko Frantziako Organo Eskolan teknika eta estiloa erakusten zuen. Kantu, organo eta pianorako lanak egin zituen: Dulce Madre, Virgen Pura (hiru ahotsetarako kantiga); El eco del valle eta Suite Davídica (organoarentzako lanak); Canción del finlandés kantuaren letra eta abar. Sari ugari jaso zituen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.