Pello Zabaleta Lekuona

bertsolari gipuzkoarra
Artikulu hau bertsolariari buruzkoa da; beste esanahietarako buruzkoa beste hau da: «Pello Zabaleta».

Pello Zabaleta Lekuona (Errenteria, 1896ko abuztuaren 3a - ib., 1967ko martxoaren 12a)[1] Gipuzkoako bertsolaria izan zen.

Pello Zabaleta Lekuona
Bizitza
JaiotzaErrenteria1896ko abuztuaren 3a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaErrenteria1967ko martxoaren 12a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta idazlea

Literaturaren Zubitegia: 409

Bizitza

aldatu

Gurasoak Manuel Zabaleta Etxeberria, bertsolaria, (Oiartzun, 1866 – Errenteria, 1925) eta Manuela Kristina Lekuona Lopetegi (Errenteria, 1858 – 1915) zituen. Errenterian jaio bazen ere, familia berehala Oiartzunera joan zen bizitzera. 1927ko uztailaren 7an, Rosario Miranda astigarragarrarekin ezkondu zen. Pellok eta Rosariok bost seme-alaba izan zituzten. Lan ugari izan zituen, besteak beste igeltsero eta zeramika fabrikako langile.

Antonio Zavalak argitaratu zituen Pello Zabaletaren bertsoak, Juan anaiarenekin batera Juan eta Pello Zabaleta bertsolariak (1967) bertso bilduman. Bertso jarriak Bertsolariya aldizkarian argitaratu zituen. Haren bertso sail ezagunenak dira: Europako Gerrari (1917), Sesiyo bat (1923), Alkar eziñ ikusiya (1932), Ijito antzeko bati (1931), Langillien alde (1934), Katu baten istoriya (1942), Oraingo Errenteriari (1946), Errenteriko Jangoiko-Txiki zanaren bizitza (1963).

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu