1967ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

1967ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa herrialde hartako laugarren Bertsolari Txapelketa izan zen. 1966 eta 1967 artean jokatu zen txapelketa. Garai hartako azken txapelketa izan zen, izan ere hurrengo txapelketa 1991 urtean jokatuko baitzen, 24 urte beranduago.

1967ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
MotaGipuzkoako Bertsolari Txapelketa
Denbora-tarte1966ko maiatzaren 30a - 1967ko maiatzaren 4a
1964
1991
Partehartzaile kopuru49
Irabazlea
Txomin Garmendia izan zen txapelduna.

Egitura

aldatu

Izen ematea librea izan zen eta 49 bertsolarik hartu zuten parte. Horregatik sei kanporaketa jokatu ziren partaide kopuru desberdinekin (adibidez Errenterian 9 eta Zarautzen 14), ondoren finalaurreko bat jokatu zen eta azkenik zortzi onenekin finala.

  • Kanporaketak:
    • Bergara (1966ko maiatzaren 30an)
    • Villabona (1966ko uztailaren 17an)
    • Ordizia (1966ko uztailaren 27an)
    • Errenteria (1967ko otsailaren 26an)
    • Orio (1967ko martxoaren 5ean)
    • Azpeitia (1967ko martxoaren 12an)
  • Finalaurrekoa:
    • Hernani (1967ko apirilaren 9an)
  • Finala:
    • Tolosa (1967ko maiatzaren 4an)

Finala

aldatu

Tolosako Leidor antzokian jokatu zen eta 9 bertsolarik hartu zuten parte.

# Bertsolaria
1 Txomin Garmendia
2 Jose Luis Gorrotxategi
3 Patxi Etxeberria
4 Pedro Aizpurua "Lilibe"
5 Jose Intxausti
6 Koxme Lizaso
7 Xanti Zabala "Lexo"
8 Fermin Muñoa
9 Nikolas Zendoia

Bitxikeriak

aldatu

Geratzen diren bertso bakarrak Joan Otaegik bildu zituen. Zeruko Argian atera ziren eta denak dira kristau bidekoak.

Txominek txapela jantzi, eta gaur baino protokolo gutxiagorekin jeitsi zen lagunengana. Horrela kontatzen du berak: "Tolosako zinegotzi zegoen Tomas Odriozolak jantzi zidan txapela. Azken boladan asko ugaldu dira txapela zeini eskaintzen zaion, eta gorabehera horiek. Garai hartan ez zuen hainbesteko arretarik izaten. Azken bertsoan jendeari eskerrak ematen zitzaizkion, beste agur bat gehiago zen eta kito".

Oraindik gogoan du, oholtzatik jaitsi eta nola egin zioten elkarrizketa. Garmendiak gaztetan jantzi bazuen ere txapela, oraindik entzuleetan zaharrak ziren nagusi, eta gai denak lehengo munduari lotuak zeuden. Kezka horien berri eman zuen Zeruko Argiako editorialak[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (4. 1967) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea. (Noiz kontsultatua: 2017-11-02).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu