Ireki menu nagusia

Lucrecia (izen osoa Lucrecia Pérez Sáez) (Habana, 1967ko martxoaren 15a) abeslari, aktore, aurkezle eta idazle kubatarra da. 1993. urtetik hona Katalunian bizi da[1], Sitgesen hain zuzen ere.

Lucrecia (abeslaria)
Lucrecia concert.jpg
Bizitza
Izen osoa Lucrecia Pérez Sáez
Jaiotza Habana1967ko martxoaren  15a (52 urte)
Herrialdea  Kuba
 Espainia
Bizilekua Bartzelona
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, telebista aurkezlea eta zinema aktorea
Nominazioak
Musika instrumentua ahotsa
IMDb nm0524791
www.lucreciamusic.com/

Eduki-taula

BiografiaAldatu

Lucrecia Habanan jaio zen eta txikitatik izan zuen musikarekiko zaletasuna. Zazpi urte zituela hasi zen pianoa jotzen eta Kubako Arte Goi Institutuan graduatu zen musika tresna honekin. Isolina Carrillorekin kantu ikasketak egin zituen. Ikasketak bukatu berritan Anacaona orkesta historikoan sartu zen eta beraiekin hainbat kontzertu bira egin zituen 1980 eta 1990 hamarkadetan[2]. Kontzetu bira horietako batean Espainiar Estatuan izan zen eta 1993an orkestra utzi eta Bartzelonan finkatzea erabaki zuen. Honen ondorioz Kubako gobernuak Kubara itzultzea debekatu zion.

1994an argitaratu zuen aurreneko diskoa eta 1995etik aurrera hainbat filmetan azaldu da, gehienetan abeslari gisa. 2001ean telebistako programetan azaltzen hasi zen, hasietan abesti lehiaketatan oinarrituriko saioetan epaile lanak egiten. 2003 urtean Los Lunnis haurrentzako saioko aurkezlea[3] bihurtu zen eta 2008 arte aritu zen bertan. 2016an berriz ekin zion Lunnis saioa aurkezteari[4], bai eta filme bat egin ere, Lunnis de leyenda[5].

2012an Eternamente Cuba kontzertu bira abiatu zuen.

2017an Una bruixa a Barcelona ("sorgin bat Bartzelonan") izeneko antzerki musikala taularatu du haurrentzako. Bertan mila koloretako ilea duen neskatila batek Bartzelonako toki resanguratsuenak errepasatzen ditu[6].

DiskografiaAldatu

  • Me debes un beso (1994)
  • Mis boleros (1996)
  • Prohibido (1996)
  • Pronósticos (1997)
  • Cubáname (1999)
  • Agua (2002)
  • Mira las luces (2006)
  • Álbum de Cuba (2010)
  • Grandes de Cuba (2014)

FilmografiaAldatu

  • Pareja de tres (1995) - abeslaria
  • Segunda piel (1999) - abeslaria
  • Ataque verbal (1999) - 2. mailako papera
  • P3K: Pinocho 3000 (2004) - ahotsa
  • Pérez, el ratoncito de tus sueños 2 (2008) - ahotsa
  • La verdad (2015) - laburmetraia
  • Sabates grosses (2017) - 2. mailako papera
  • Lunnis de leyenda (2018) - protagonista

Telebista saioakAldatu

  • Lluvia de estrellas (2001) - epailea
  • Menudas estrellas (2001-2002) - epailea
  • Los Lunnis (2003-2008) - aurkezlea
  • Contigo Aprendí boleros (2014) - epailea
  • Trencadís (2015-2016) - kolaboratzailea
  • Lunnis de leyenda (2016- ) - aurkezlea

LiteraturaAldatu

  • Cuentos de mi infancia
  • El valle de la ternura
  • Todos los colores del mundo
  • La Casita de Lucrecia

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz)  Sport (2015-04-24) «Lucrecia: "En esta sociedad falta meditación" | mas-deportes» sport . Noiz kontsultatua: 2019-02-11 .
  2. (Gaztelaniaz)  acelobert (2017-06-02) «Entrevista a Lucrecia» Acelobert Comunicació . Noiz kontsultatua: 2019-02-11 .
  3. (Gaztelaniaz)  Álvarez, Inés (2016-12-27) «Lucrecia: "Con 'Los Lunnis' he crecido como profesional y como madre"» elperiodico . Noiz kontsultatua: 2019-02-11 .
  4. (Gaztelaniaz)  20Minutos (2016-11-30) «Los Lunnis y Lucrecia vuelven a Clan para contar a los niños historias tradicionales y leyendas» 20minutos.es - Últimas Noticias . Noiz kontsultatua: 2019-02-11 .
  5. (Gaztelaniaz)  «RTVE presenta el rodaje de la película 'Lunnis de Leyenda'» RTVE.es 2018-05-24 . Noiz kontsultatua: 2019-02-11 .
  6.   «Entradas para Lucrecia, una bruixa a Barcelona - Sant Cugat (Sant Cugat del Vallès) - Atrapalo.com» www.atrapalo.com . Noiz kontsultatua: 2019-02-11 .

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lucrecia (abeslaria)