Javier Valdez Cárdenas (Culiacán Rosales, Sinaloa, 1967ko apirilaren 14a - Culiacán Rosales, 2017ko maiatzaren 15a) mexikar kazetari eta idazlea izan zen, narkotrafiko eta krimen antolatuan aditua.

Javier Valdez

Bizitza
JaiotzaCuliacán Rosales1967ko apirilaren 14a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaCuliacán Rosales2017ko maiatzaren 15a (50 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
Hezkuntza
HeziketaAutonomous University of Sinaloa (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea
Jasotako sariak

Bizitza aldatu

1967an Sinaloako Culiacanen jaioa, soziologiako gradua lortu zuen bertako unibertsitatean, eta ia 30 urte eman zituen kazetaritza egiten. Sinaloa estatuko narkotrafikoaren inguruko gatazka odoltsua inork baino hobeto kontatu zuen, Rio Doce astekarian eta La Jornada egunkarian idatzitako kroniketan, eta baita liburuetan ere: Miss Narco, Huérfanos del narco, Malayerba, Narco Periodismo. La prensa en medio del crimen y la denuncia2011n Prentsa Askatasunaren Nazioarteko Saria eman zioten. Azken aldian jarraipen berezia egin zion Mexikoko agintariek Joaquin Chapo Guzman AEBetara estraditatu ostean Sinaloako kartelaren barruan sortutako liskarrari, narkoen hierarkia zegoelako jokoan. 2017ko maiatzaren 15ean, bi gizonek erahil zuten, kale gorrian 12 tiro emanik, bat buruan[1].

Erreferentzia aldatu

  1. Zubiria Camino, Pello, Javier Valdezi 12 bala eta kazetari bat gutxiago ustelak salatzen Mexikon, argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Javier Valdez