Santurtziko Butano biltegiaren leherketa

Industria hondamendia

Santurtziko Butano biltegiaren leherketa Bizkaiko herri horretan 1967ko urtarrilaren 17aren arratsan gertatu zen. Istripuak kalte handiak sortu zituen herrian, herritarren ihesaldia eta hildako bat: bihotzekoak jota udaltzainen burua hil zen. Leherketaz ikerketa seriorik ez zen egin. Albistea nazioartean zabaldu zen baina autoritate frankistak gertatutakoa makillatzen saiatu ziren.[1]

Santurtziko Butano biltegiaren leherketa
Motaindustria hondamendi
Data1967ko urtarrilaren 17a
KokalekuSanturtzi
HerrialdeaBizkaia
Pertsona hilak1
Pertsona zaurituak778

Butano-leherketa aldatu

1967ko urtarrilaren 17an, 20:45ean, arrazoi ezezagunak tarteko, sutea sortu zen. Nasaren aurrean butano likidotuz betetako hainbat gordailu zituen tren batek su hartu eta barruko ontziak lehertzen hasi ziren bata bestearen atzean; larriena CAMPSAko erregai-gordailuetara zabaltzeko arriskua handia zegoela. Bigarren leherketa, bortitzagoa, 22:30ak aldian izan zen. Arriskua ikaragarria zen eta ordurako inguruko etxeak hustuak ziren.

Suhiltzaileen lanari esker, suak gordailuen kanpoko aldea bakarrik hartu zuen, barruko gai sukoiak ez zituen hartu.[2]

Bilboko suhiltzaileen lanari esker, sutearen eta eztanden ondorioz ez zen hildakorik gertatu. Geroago, Santanderreko eta Donostiako suhiltzaileak joan ziren laguntzera, sutea guztiz amatatzera.

Kalteak aldatu

Istripuan hildako bakarra egon zen, Vicente Gajate, udaltzain buru santurtziarra, zein bihotzekoak jota hil zen. Dena dela, izua herrian zabaldu zen. Istripuak kalte handiak eragin zituen: 295 etxebizitza suntsitu zituen eta 20.000 pertsona inguru herritik ebakuatu zituzten. 778 pertsona zaurituak gertatu ziren, batez ere ihesaldian gertatutako istripu txikietan. Suhiltzaile bat erredura larriak izan zituen. 800 pertsona etxe gabe gelditu zen.[3]

Inguruko herrietan ere ondorioak nabarmendu ziren. Algortako eta Areetako eraikin askoren kristalak puskatu ziren. Herria argindarrik gabe gelditu zen. Santurtziko 14 hektarea erabat suntsituta geratu ziren.[4]

Istiluak aldatu

Hurrengo egunean tailerrak eta lantegiak itxi egin ziren. Urtarrilaren 22an protesta egin zen. Herriak Butano biltegiak ixtea edo, gutxienez, urruntzea eskatzen zuen. Manifestazioa udaletxea aurrean amaitu zen. Udaltexetik, alkateak lasaitasuna eta legea betetzea eskatu zuen. Manifestarien erantzuna harriak botatzea izan zen eta, orduan, Guardia Zibila oldartu zen. Atxilotu asko izan ziren baina egun berean aske gelditu ziren.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu