Aitor Elkoro

esku huskako pilotaria
Elkoro
Izen osoa: Aitor Elkoro Sarasua
Jaiotza data: 1967ko abuztuaren 7a (57 urte)
Jaioterria: Elgeta (Gipuzkoa)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: erretiratua
Postua: atzelaria
Altuera: 1,87 m
Pisua: 91 kg
Debutatze data: 1992ko urriaren 5a
Debutatze pilotalekua: Santanape (Gernika-Lumo)
Erretiratze data: 2007ko abenduaren 9a
Erretiratze pilotalekua: Astelena, Eibar

Aitor Elkoro Sarasua, pilota munduan Elkoro deituraz ezaguna (Elgeta, Gipuzkoa, 1967ko abuztuaren 7a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari sendoa izan zen, ezker bikainekoa. Lehendabiziko partidu profesionala 1992ko urriaren 5ean jokatu zuen, Gernikako Santanape pilotalekuan, Asegarce enpresarekin. 1998an Aspe enpresa sortu berriak fitxatu zuen.[1] 2007ko abenduan erretiratu zen.[2]

Garaipen zerrenda

aldatu

Buruz buruko txapelketa nagusiko finalak

aldatu
Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
1997 Arretxe I.a Elkoro 22-18 Atano III.a
1999(1) Eugi Elkoro 22-11 Astelena

(1) 1999an bi txapelketa jokatu ziren, Aspe eta Asegarce enpresak ados jarri ez zirelako.

Binakako txapelketa nagusiko finalak

aldatu
Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Emaitza Pilotalekua
1998 Unanue - Jokin Etxaniz - Elkoro 22-21 Atano III.a
1999(1) Olaizola I.a - Elkoro Goñi II.a - Zezeaga 22-15 Adarraga

(1) 1999an bi txapelketa jokatu ziren, Aspe eta Asegarce enpresak ados jarri ez zirelako.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo loturak

aldatu