Quebec[1] (frantsesez Québec) Kanadako hamar probintzietako bat da eta Ontario, Brunswick Berria eta Ternua eta Labrador artean kokatuta dago. Hegoaldean, New York, Vermont, New Hampshire eta Maine (AEB) ditu mugakide.

Quebec
Quebec
Québec
 Kanada
Newport landscape - panoramio.jpg
Flag of Quebec.svg Coat of arms of Québec.svg
Administrazioa
Herrialdea Kanada
ISO 3166-2 CA-QC
Hiriburua Quebec Hiria
Quebeceko Lehen Ministroa François Legault (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 52° N, 72° W / 52°N,72°W / 52; -72Koordenatuak: 52° N, 72° W / 52°N,72°W / 52; -72
Quebec in Canada.svg
Azalera 1.542.056 km²
Mugakideak New Hampshire, Maine, Brunswick Berria, Ternua eta Labrador, New York, Vermont, Ontario, Nunavut, Rupert's Land (en) Itzuli, Ipar-mendebaldeko Lurraldeak eta Ternuako Eremua
Punturik altuena Mount Caubvick (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria 8.484.965 bizt. (2019ko uztailaren 1a)
Dentsitatea 5,5 bizt/km²
Hizkuntza ofiziala frantses
Ordu eremua Ekialdeko Ordu-eremu
quebec.ca

1.542.056 km²-ko azalera dauka, eta 8.425.996 biztanle zituen 2019an (5.5 bizt./km²).

Bertako herritarrak quebectarrak dira, frantsesez Québécois. Hitz hori agian euskaratik datorrela uste dute hizkuntzalari batzuek, "Quebecekoak" berbarekin duen antzarengatik, amerindiarrek europarrei suriquois deitzen zietelako, hots, azal zurikoak.[2]

Izena hiriburutik datorkio: Samuel Champlain frantziarrak 1608an sortu zuen algonkinoek Kebek deitzen zuten aldean eta Stadacona herrixka irokesaren ondoan.[3]

Hiri nagusiakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Quebeceko udalerrien zerrenda»

Hiriburua Quebec Hiria da (531.902 biztanle 2016n), baina hiri nagusia Montreal da (1.704.694 biz.). Populazioaren arabera, beste hiri handienak Gatineau, Sherbrooke, Saguenay eta Trois-Rivières dira.

Inguru naturalaAldatu

Mistassini aintzira (2.335 km²) lakurik handiena da eta Saint Lawrence ibai nagusia. Mont d'Iberville edo Mount Caubvick (1.652 m) gailurra da.

HistoriaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Quebeceko historia»

KulturaAldatu

HizkuntzakAldatu

 
2016an, Quebecen frantsesez hitz egiteko gai zirenak.

Frantses Hizkuntzaren Kartaren bidez, hizkuntza ofizial bakarra frantsesa da. 2016an, Kanadako Parlamentuak nazio izatea onartu zion Quebeci. Urte hartan, frantses hiztunak % 79,6 ziren eta ingelesezkoak. % 8,9[5].

Quebeceko berezko biztanleak indiarrak eta inuitak dira, gutxi gorabehera, % 2.3.

MusikaAldatu

Bertako musika tradizionalaren erakusgarri, ukitu modernoekin, "La Bottine Souriante" taldea dugu.

Quebectar ezagunakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. MAIA, Jon: Apaizac obeto. Donostia: Elkarlanean, 2006. 63. orria
  3. MAIA, Jon: Apaizac obeto. Donostia: Elkarlanean, 2006. 62-63. orriak.
  4. MAIA, Jon: Apaizac obeto. Donostia: Elkarlanean, 2006. 63. orria.
  5. (Frantsesez) Le français, l’anglais et les minorités de langue officielle au Canada en 2016, Statistiques Canada.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu