Josu Jimenez Maia
Josu Jimenez Maia (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1967ko urtarrilaren 3a - ) euskal idazlea da. Lanbidez ingeles irakaslea, egun Berriozarren bizi da. Berriozar Irratian, Euskalerria irratian, Nafar Ateneoaren Constantes Vitales aldizkarian, Maiatz aldizkarian eta baita Hatsa olerki bilduman ere ohiko kolaboratzailea da.
Josu Jimenez Maia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1967ko urtarrilaren 3a (56 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Berriozar |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta katedraduna |
![]() ![]() ![]() |
Narratiban, hainbat ipuin ditu sarituak eta argitaratuak, besteak beste, Tene Mujika lehiaketa, Orixe saria, Iparragirre saria, Atarrabiako Petri saria eta beste hainbat. Haur eta Gazte literaturan, Johanes, Bargotako Aztia liburua, (Txalaparta) eta Hiru Miru album ilustratua (Denonartean). Olerkigintzan, bi haiku-bilduma, Gerezi garaiko haikuak liburua (Maiatz) eta Orbel Azpiko Haikuak (Denonartean), baita olerki solteak ere Muxugorri antologian, Luces y sombras eta El Coloquio de los perros-en. Artikuluak ere bai, ehun ta berrogeita hamar baino gehiago ditu argitaratuak han-hemenka. Noriko Matsui-ren "How to perform kamishibai" eta "Ryookanen 101 haikuak" liburuak itzuli ditu.[1]

Nafar Ateneoko kidea izanik, Margarita Nafarroako erreginak XVI. mendean idatzitako Heptamerona liburua euskaratzeko prozesuko eragile nagusietako bat izan da.[2][3]

Lanak Aldatu
Haur eta Gazte Literatura Aldatu
- Johanes, Bargotako Aztia (2002, Txalaparta), F. Crespo eta M. Fernandezekin batera.
- Hiru Miru (2014, Cenlit ediciones), Maite Ramosekin batera.
Olerkiak Aldatu
- Gerezi denborako haikuak (2011, Maiatz)
- Orbel azpiko haikuak (2013, Denonartean)
- Aingurak eta arrangurak (2018, Pamiela)
Narratiba Aldatu
- Golf TDI beltza (2006, Bermingham)
Sariak eta errekonozimenduak Aldatu
- 2000ean Iparragirre saria
- 2002an Orixe saria
- 2003an Tene Mujika lehiaketan 2. saria
- 2004an Tene Mujika lehiaketan 1. saria
- 2006an Iparragirre saria
Erreferentziak Aldatu
- ↑ «Heptamerona eta Nafarroako Gobernua» ZUZEU 2021-10-24 (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
- ↑ Izaga, Xabier. (2021-11-03). ««Heptamerona» klasikoko lehen eguneko ipuinak, euskaraz» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Anbustegi, Fernando. (2022-10-31). «Lectura continuada de ‘Heptamerón’ en Amaiur» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2022-11-16).