Joanmari Larrarte

Euskalgintzaren Kontseiluko Lehendakaria

Joanmari Larrarte (Hernani, Gipuzkoa, 1967) Elkar fundazioko komunikazio eta kultur arloko zuzendaria da, baita Jakin Fundazioaren patronatuko lehendakaria ere.[1] [2] Euskalgintzaren Kontseiluko lehendakaria izan da 2022ra arte, harrezkero AEKko Alizia Iribarren da lehendakaria.

Joanmari Larrarte

Bizitza
JaiotzaHernani, 1967 (56/57 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakdibulgatzailea eta managerra
Enplegatzailea(k)Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea  (1988 -  1999)
Euskaldunon Egunkaria  (1999 -  2003)
Berria  (2003 -  2015)
Elkar  (2015 -

Inguma: joan-mari-larrarte-telletxea

Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundean (AEK) hasi zen lanean 1988an, eta, gero, Euskaldunon Egunkaria-n eta Berria-n aritu zen.[3] Berria Taldeko kontseilari ordezkaria izan zen lehenengo 10 urtetan 2003tik 2013ra arte.

Euskara irakaslea (1988-1999) aldatu

Helduak euskalduntzeko AEKn sarean (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) euskara-irakasle eta didaktikaria izan zen hasieran. Gipuzkoako euskaltegietako arduraduna ere izan zen 1994 eta 1999 artean.[4]

Euskaldunon Egunkariko kanpo harremanen arduraduna (1999-2003) aldatu

 
 
Euskalgintzaren Kontseiluko zuzendaritzako Xabier Mendiguren Bereziartu eta Joanmari Larrarte (2008)

1999an Euskaldunon Egunkariko kanpo harremanetan hasi zen, Martin Ugalde kultur parkea eraikitzeko lanetan. 2003ko otsailaren 20ra arte aritu zen horretan, Guardia Zibilak kazeta itxiarazi zuen arte.[5][6]

Urte haietan Martin Ugalde Kultur Parkea sortzeko eragile nagusietako bat izan zen Larrarte,[7][8]

Euskara hutsezko egunkari bakarra izango zena sortzea prozesu eredugarria eta emankorra izan zen, urte gutxi lehenago inor gutxik uste baitzuen ekonomikoki bideragarria izango zenik.[9] Guardia Zibilak egunkaria itxiarazi zuenean egunkariak 9.000 erosle izatera heldu zen, eta kopuru hori handitzeko hausnarketa egiten ziren.[10] Bi hilabete lehenago Internet-ekarpenak goraipatzeko Buber saria jaso zuen Euskaldunon Egunkariak Interneten euskara garatzeko egindako lanagatik.[11]

Euskaldunon Egunkariaren prozesu osoa dokumentatzeko Joan Mari Torrealdaik zendu aitzin ia guztiz idatzi zuen Egunkaria. Gizarte zibilaren arrakasta liburua Joanmari Larrartek ondotik borobildu eta argitara eraman zuen 2021ean. Liburu lehen bi ataletan kokapen bat egiten du liburuak: Egunkaria sortu aitzin egondako aldarri eta proiektuena, batetik, eta garaiko giroarena, bertzetik. Hirugarren eta laugarren parteetan Egunkaria-ren sorrera bera eta historia kontatzen ditu Torrealdaik xehetasun handiz: erraterako, erakunde publikoekin izandako gatazkak azaltzen ditu, eta nola lortu zen lehen aldiz Eusko Jaurlaritzak hedabidea diruz laguntzea. Bosgarren eta seigarren kapituluetan Egunkaria-ren itxiera azaltzen du, «dena da ETA» pentsaera ere kokatuta. Azken bi atalak hildako Egunkaria-ko kideei eta eskertzei eskaintzen zizkien Torrealdaik, azkenik.[12]

Berria egunkaria (2003-2015) aldatu

2003an bertan antolatu zuten Berria egunkaria kudeatuko zuen Berria Taldeko kontseilari ordezkaria izango zen gero 2013ra arte.[13][14][15] 2013an Iban Arregik hartu zuen lekukoa kontseilari ordezkari gisa,[16] eta Larrarte bi urtez, 2015era arte, Marketin eta Publizitate sailean aritu zen Berria egunkarian.[17]

« Bihar, urriak 16, 11 urte beteko dira Egunkaria-ren kontrako bigarren operazioa egin zenetik, eta atzo jakin genuen haren ondoren martxan jarri zuten auzi ekonomikoa artxibatzea erabaki dutela. [...] 11 urte luze horietan izan dugun zama ez da nolanahikoa izan, batez ere atzo arte inputatuta egon direnentzat. 11 urte bidegabekeria bidegabekeriaren gainean [...] 2003ko otsailaren 20an itxi zuten Egunkaria, eta, handik aurrera, atxiloketak, torturak, kartzela, epaiketak eta beste hainbat sufrimendu jasan izan behar ditu lagun askok. [...] Ikaragarria izan da jendearen laguntza, babesa eta lana, bai Egunkaria-ren itxierari aurre egiteko, bai BERRIA martxan jartzeko. Sekulakoa herritarren erantzuna BERRIA eratzeko akzioak erosteko orduan. Handiagoa oraindik Egunkaria-ren kontrako epaiketaren inguruan sortu zen mobilizazioa. »

Joanmari Larrarte (2014-10-15)[18]


Elkar argitaletxea (2015etik) aldatu

2015az geroztik Elkar argitaletxeko Komunikazio eta Kultur Arloko zuzendaria da,[19]

Jakin fundazioko lehendakaria (2020tik) aldatu

Joan Mari Torrealdaik 2020an hil zenean, Joanmari Larrartek hartu zuen lekukoa Jakin Fundazioko patronatuan.[20][21]

Erreferentziak aldatu

  1. Aperribai, Julen. (2022-12-04). «Joanmari Larrarte. Elkarreko kidea. Erafile, egile eta ordezkari.» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-04).
  2. Petxarroman, Iñaki. (2000-11-29). «'Mundu bat euskarara bildu' nahi du AEK-k Korrika 12ren bidez.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus): 12. (Noiz kontsultatua: 2022-12-04).
  3. Larrarte, Joanmari. «Durangoko Azoka, ezinbestekoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-05).
  4. Larrarte, Joan Mari. Joan Mari Larrarte Telletxea. Linked-in.
  5. «Iñaki Uria izango da Hamaika Telebistako zuzendaria» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-08).
  6. «'Egunkaria auzia' | 'Egunkaria'-ren itxierako auzipetuak - Berria.eus» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-09).
  7. «Hamaika berrikuntza hamargarrenean.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2022-12-04).
  8. (Gaztelaniaz) Redondo, Maite. (2021-10-08). «Una exposición acerca la vida y la obra de Martin Ugalde a Bilbao» Deia (Noiz kontsultatua: 2022-12-05).
  9. Urkizu, Urtzi. (2016-12-04). «'Gaur irekiko ditu ateak' lana BERRIAn eta Hamaikan, asteartean» Berria.
  10. «Martxelo Otamendi» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-25).
  11. Uriarte, Iñaki. (2002-12-12). «Egunkariak Buber saria jaso du Interneten euskara garatzeko egindako lanagatik» (PDF) Euskaldunon Egunkaria (Noiz kontsultatua: 2019-06-26).
  12. Txoperena Iribarren, Maddi Ane. (2021-11-17). «Hitzaurre bat eta zortzi kapitulu» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-05).
  13. Larrarte, Joanmari. «BERRIAn ezagutu genuen Pello» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-05).
  14. Goikoetxea (Andoain), Garikoitz. «Beatriz Zabalondo izango da BERRIA Taldeko lehendakaria, eta kontseilari ordezkaria, Iban Arregi» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-05).
  15. «IRITZIAK» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-12-05).
  16. Goikoetxea, Garikoitz. (2013-06-01). «Beatriz Zabalondo izango da BERRIA Taldeko lehendakaria, eta kontseilari ordezkaria, Iban Arregi» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-05).
  17. Berria. «Joanmari Larrarteri omenaldi txikia, ezustekoz» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-05).
  18. Larrarte, Joanmari. (2014-10-15). «Egunkaria libre!» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-05).
  19. Joanmari Larrarte (Elkar fundazioa). Protokoloa - Euskal Herriko Garapena. Euskalgintzaren Kontseilua (Noiz kontsultatua: 2022-12-05).
  20. «Jakin Fundazioa - Joan Mari Torrealdai jakinlari eta...» hi-in.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  21. «Joanmari Larrarte: 'Euskalgintzaren erreferentea'» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu