Miren Arzak

fisioterapeuta, osteopata eta idazlea

Miren Arzak Vesga (Hondarribia, Gipuzkoa, 1967), fisioterapeuta, osteopata eta idazlea da.[1]

Miren Arzak
Bizitza
JaiotzaHondarribia, 1967 (56/57 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaValentziako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakosteopath (en) Itzuli eta idazlea

Biografia aldatu

Valentziako Unibertsitatean Fisioterapia ikasi zuen eta gerora Osteopatian espezializatu zen Lyon eta Aix-en-Provence-ko eskola frantsesetan.[2]

Familia Konstelazioetan trebatua, Begirada Sistemikoaren Formakuntza desberdinak eskaini izan ditu. Hainbat kurtso eta tailer eman ditu Estatuan, Mexikon eta Hego Amerikako herrialde desberdinetan.[2]

Mexikoko CUDEC Unibertsitate Multikulturaleko DOMUS irakasle taldeko partaide bezala, Bert Hellingerren enfoke Sistemikoa erakutsi die Psikologia Lizentziaturako ikasleei.[2]

Lanak aldatu

  • “Non trabatzen zait bizia? Osteopatia eta begirada sistemikoa, Bert Hellingerren ikuspuntua baliaturik” izenburuarekin argitaratu zuen liburuaren egilea da. Iñaki Arana senarraren kolaborazioarekin idatzitakoa, bere osteopatiako kontsultan jaso dituen kasu errealekin osatuta dago. CUDEC (Centro Universitario Doctor Emilio Cárdenas), 2012.[3][4]

    "Gorputzak gure ongizatean berebiziko garrantzia du eta gure gaitz emozionalen bozgoragailua da”. Miren Arzak

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Kontu-Kontari con... Sylvie Diedhiou, Lide Oregui y Miren Arzak :: OnDoaN Topagunea» www.ondoantopagunea.com 2022-02-21 (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  2. a b c (Gaztelaniaz) «Miren Arzak Vesga: Curso de Formación Corporal del 27 al 31 de agosto de 2020 | Iñaki Arana Sistemak» Iñaki Arana Sistemak | 2020-07-17 (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  3. «Hondarribiko idazleak» Hondarribia (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  4. «Gure egungo min askok, familiaren historian izan dezakete jatorria» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).

Kanpo estekak aldatu