Reka Zsofia Lazăr-Szabo

eskrimalari errumaniarra

Reka Zsofia Lazăr-Szabo (Braşov, Errumania, 1967ko martxoak 11) errumaniar floretista ohia da.

Reka Zsofia Lazăr-Szabo

Bizitza
JaiotzaBrașov1967ko martxoaren 11 (57 urte)
Herrialdea Errumania
Lehen hizkuntzahungariera
Familia
Ezkontidea(k)Vilmoș Szabo (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakerrumaniera
hungariera
Jarduerak
Jarduerakeskrimalaria
Pisua58 kilogramo
Altuera168 zentimetro

Kirol karrera

aldatu

Errumaniar floretista honek Seulen ospatu ziren 1988ko Udako Olinpiar Jokoetan banakako florete proban parte hartu zuen, hogeitabatgarren amaituz. Brontzezko domina lortu zuen Bartzelonan ospatu ziren 1992ko Udako Olinpiar Jokoetan taldekako florete proban Elisabeta Tufan, Claudia Grigorescu, Laura Cârlescu-Badea eta Roxana Dumitrescurekin taldea osatuz, eta joko beretan banakako florete proban seigarren amaitu zuen. Atlantan ospatu ziren 1996ko Udako Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen taldekako florete proban Laura Cârlescu-Badea eta Roxana Scarlatekin taldea osatuz. Banakako florete proban hemeretzigarren sailkatu zen. Bere azken jokoak izan zirenetan, Sydneyn ospatu ziren Udako Olinpiar Jokoetan zortzigarren amaitu zuen banakako florete proban. 1987ko Munduko Eskrima Txapelketan zilarrezko domina lortu zuen taldekako florete proban Elisabeta Tufan, Claudia Grigorescu, Georgeta Beca eta Rozalia Hustirekin taldea osatuz.


  Artikulu hau Errumaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.