Peio Erramuzpe

Nafarroa Behereko bertsolaria

Peio Erramouspe Karrika, izengoitiz Manexene eta Harrixabal (Banka, 1880ko urriaren 30a - Banka, 1967ko ekainaren 23a) Nafarroa Behereko bertsolaria izan zen.

Peio Erramuzpe
Bizitza
JaiotzaBanka1880ko urriaren 30a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaBanka1967ko ekainaren 23a (86 urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Bizitza aldatu

Peio Erramouspe Bankan jaio zen 1880an. Ikasketak gazterik utzi zituen, eta laborari gisa bizi izan zen bere baserrian.[1] 1911ko azaroaren 26an, Joana Karrikaburu bankarrarekin ezkondu zen; bi seme-alaba izan zituzten: Mari Antoaneta eta Ximun.[2] Bat-bateko bertso sariketa zenbaitetan parte hartu izan zuen baina, bereziki, familiako bazkarietan edo herriko besta batzuetan kantatu zuen bat-batean. Hainbat bertso idatzi utzi zuen, aldiz. Eskualdunak eta Gernikako Arbola bertso sortagatik saria lortu zuen 1908an, Atharratzen.[1]

1913an ikaragarriko uholdea gertatu zen Baztan eta Baigorri inguruetan. Uholde hari buruzko testu franko aurki liteke. Peio Erramuzpek bertso sorta batean kontatu zuen zer gertatu zen:[1]

1. Zer turbiak zauzkun menditarik jautsi

Bazterrak gain behera dauzkute erautsi

Lekuka da jendea heiagoraz hasi

Nunbaitik hor laguntza nahiz ardietsi


2. Uhaste beltz itsusi eta lazgarria

Jo daizku Espainia bai eta Frantzia

Gizonak nola ahantz zer den izurria

Barna duke sartua horren ukaldia


3. Dirdira batekin da betbetan erori

Beha zagonak dauku segurtatu hori

Zaku bat lehertu da urraturik jarri

Hauzako mendia du urpean ezarri


4. Arbolak zeramatzan airos zoletara

Etxeak etxolekin aurdikiz lurrera

Harri eta arrokek zuten zorte bera

Noiz bazterrak izan du holako ikara


5. Landa, mahasti, pentze, zenbat xahutuak

Zuharrak han hemenka daude larrutuak

Urak beren bidetik dire baztertuak

Zigor pisuaz gaitu zafratu Jainkoak


6. Herioa jendeak hurbil du ikusi

Urak azkar goititzen direnean hasi

Nor bera beti zoan ahalaz ihesi

Irrisku denean da nunbait nahi bizi


7. Karitate ederra bertute noblea

Zonbat den hunkigarri elgar laguntzea

Nahigabez urturik denean jendea

Frantses bihotzak daki zer den emaitea


8. Urrikari gaituzte jendek bazterretan

Zer ez dute emaiten behar ordu huntan

Konda beza hunkiak haurride onetan

Etsiturik ez dadin geldi auhenetan[1]

Bertsoak aldatu

Ondoko bost bertso sail hauek sariztatuak edo aipatuak izan ziren:[3]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d Bidegain, Eneko. Urepeletik Bidarraira, bi mende bertsotan. Bertsolari aldizkaria, 2019ko urtarrilak 3, CC BY-SA 4.0, bertsolari.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-11).
  2. Bankako bertsulari ohien koblak. eke.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-11).
  3. Peio Erramouspe "Manexene". BDB Bertsolaritzaren datu-basea, bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-12).

Kanpo estekak aldatu