Davis Kopa urtero ospatzen den tenis txapelketa da. Nazioarteko Tenis Federazioak antolaturiko txapelketan munduko herrialdeetako taldeek hartzen dute parte. Bakarrik gizonezkoek parte hartzen dute, emakumeen txapelketa Fed Kopa da. Herrialdeek tenis-kalitate eta hauen kokapenaren arabaera jokatzen dute: Fase bakoitzean 5 partida jokatzen dira, 3 irabazten dituenak garaile delarik. Lehenengo bi partidak bakarka dira, hirugarrena binaka, eta bukatzeko azkeneko biak berriro ere bakarka jolasten dira, baina lehenengo eta bigarrengo partiduetako jokalariak trukatuz. Txapelketa 1899. urtean sortu zen Harvard unibertsitateko 4 tenislarik ingelesei desafioa bota zietenean. Unibertsitariek dirua eskatu zioten teniseko federazioari eta haietako batek Dwight Filley Davis-ek txapelketa-formatu bat ezarri zuen eta bere dirua erabiliz zilarrezko kopa bat erosi zuen (entsaladera bezala ezagutua). 1900. urtean egin zuten lehenengo partida eta AEBtako unibertsitariek britaniarrak garaitu zituzten. Urtez-urte herrialde gehiago gehietzen joan dira txapelketa honetara eta 1945. urtean, Dwight Davis hil zenean, txapelketa Davis Kopa deitzera pasatu zen.

Davis Kopa

Davis Koparen azkenengo irabazleak aldatu

Urtea Irabazlea Finalista Lekua
2021   Errusia 2 0 Kroazia   Madril, Espainia
2020 Ez zen jokatu
2019   Espainia 2 0 Kanada   Madril, Espainia
2018   Kroazia 3 1 Frantzia   Lille, Frantzia
2017   Frantzia 3 2 Belgika   Villeneuve-d'Ascq, Frantzia
2016   Argentina 3 2 Kroazia   Zagreb, Kroazia
2015   Erresuma Batua 3 1 Belgika   Gante, Belgika
2014   Suitza 3 1 Frantzia   Lille, Frantzia
2013   Txekia 3 2 Serbia   Belgrad, Serbia
2012   Txekia 3 2 Espainia   Praga, Txekia
2011   Espainia 3 1 Argentina   Sevilla, Espainia
2010   Serbia 3 2 Frantzia   Belgrad, Serbia
2009   Espainia 5 0 Txekia   Bartzelona, Espainia
2008   Espainia 3 1 Argentina   Mar del Plata, Argentina
2007   AEB 4 1 Errusia   Portland, AEB
2006   Errusia 3 2 Argentina   Mosku, Errusia
2005   Kroazia 3 2 Eslovakia   Bratislava, Eslovakia
2004   Espainia 3 2 AEB   Sevilla, Espainia
2003   Australia 3 1 Espainia   Melbourne, Australia
2002   Errusia 3 2 Frantzia   Paris, Frantzia
2001   Frantzia 3 2 Australia   Melbourne, Australia
2000   Espainia 3 1 Australia   Bartzelona, Herrialde Katalanak
1999   Australia 3 2 Frantzia   Niza, Frantzia

Irabazleak aldatu

Munduko Davis Kopako Sailkapena aldatu

Postua Taldea Puntuak 07 Multzoa
1   Errusia 29,647.5 MM
2   Argentina 28.480.0 MM
3   Kroazia 20,545.3 MM
4   Espainia 15,237.5 MM
5   Australia 13,750.0 MM
6   AEB 13,250.0 MM
7   Eslovakia 10,251.3 EA-1
8   Frantzia 8,125.0 MM
9   Bielorrusia 6,698.1 MM
10   Suitza 4,929.7 MM

Kanpo estekak aldatu