Jack Ruby, Jacob Leon Rubenstein jaioa (Chicago, 1911ko martxoaren 25a - Dallas, 1967ko urtarrilaren 3a) estatubatuar gaueko klubeko jabea eta Lee Harvey Oswalden hiltzailea izan zen.

Jack Ruby

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJacob Leon Rubenstein
JaiotzaChicago1911ko apirilaren 25a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaParkland Memorial Hospital (en) Itzuli1967ko urtarrilaren 3a (55 urte)
Hobiratze lekuaWestlawn Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua eta nightclub owner (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

IMDB: nm0748444 Discogs: 389231 Find a Grave: 911 Edit the value on Wikidata

Chicagon jaio zen familia judu batean, hamar anai-arrebetatik bosgarrena eta gaizkile gaztea izan zen. 1943tik Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen hegazkinen mekanikari gisa. 1947an Dallasera joan zen eta bertan gaueko eta striptease klubak kudeatu zituen.

Legez kanpoko jardueretan parte hartu zuen, hala nola legez kanpoko jokoetan, narkotikoetan eta prostituzioan, eta mafiako kide izan zen. FBIko informatzailea ere izan zen.

1963ko azaroaren 24an Lee Harvey Oswald (John F. Kennedyren hiltzailea) hil zuen tiroz.

Ruby Oswaldi tiro egiten, Robert H. Jacksonen argazkia

.

1964ko martxoan hilketagatik heriotza-zigorra ezarri zioten. 1966an, kondenaren aurkako apelazio-errekurtsoa onartu zen, eta beste epaiketa bat egiteko agindu zen. Ruby minbiziak jota hil zen epaiketa berria baino lehen.