Wikimedia Fundazioa
Wikimedia Fundazioa (Wikimedia Foundation, Inc), Wikipedia entziklopedia eta beste antzeko proiektuak sustatzen dituen erakundea da. Floridan sortutako irabazi asmorik gabeko erakundea da. Wiki sisteman oinarritzen dira bere proiektu aske guztiak.
Wikimedia Fundazioa | |
---|---|
![]() | |
The mission of the Wikimedia Foundation is to empower and engage people around the world to collect and develop educational content under a free license or in the public domain, and to disseminate it effectively and globally. eta Місія Фундацыі Вікімэдыі — даваць магчымасьць і ахвоту людзям па ўсім сьвеце зьбіраць і разьвіваць адукацыйны зьмест пад вольнай ліцэнзіяй ці ў грамадзкім набытку, а таксама распаўсюджваць яго эфэктыўна і ўсясьветна. | |
Datuak | |
Izen ofiziala |
Wikimedia Foundation, Inc. |
Izen laburra | WMF, Wikimedia, Фонд Викимедиа eta ФВМ |
Mota | fundazioa, karitatezko erakundea eta irabazteko asmorik gabeko erakundea |
Industria | wikia |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Kidetza |
Joint Roadmap for Open Science Tools (en) ![]() ![]() |
Honen parte |
Wikimedia movement (en) ![]() |
Enplegatuak | 409 (2020ko urriaren 1a) |
Gobernantza | |
Presidentea | María Sefidari |
Zuzendari exekutiboa | Katherine Maher |
Zuzendaritza taldea | |
Egoitza | San Frantzisko |
Forma juridikoa |
501(c)(3) organization (en) ![]() |
Babeslea |
Open Society Foundations, Stanton Foundation, Vinod Khosla, Neeru Khosla, Alfred P. Sloan Foundation (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 89.973.967 US$ (2017) |
Historia | |
Sorrera | 2003ko ekainaren 20a |
Sortzailea | |
Jasotako sariak |
OSM Innovation Award (2018) |
![]() ![]() |
Kontseilua
Honakoak dira Wikimedia Fundazioaren Kontseiluko partaideak:
- Michael Snow: Presidentea.
- Jan-Bart de Vreede: Presidenteordea.
- Kat Walsh: Idazkari exekutiboa
- Stu West: Diruzaina
- Ting Chen
- Arne Klempert
- Samuel Klein
- Matt Halprin
- Jimmy Wales: Ohorezko presidentea
Wikimediako proiektuak
|
Edukien proiektuak
Wikipediarekin batera, Wikimedia Fundazioak beste hainbat wiki kudeatzen ditu. Guztiek eskaintzen dituzte eduki libreak. Guztien helburua da ezagutza batzea, antolatzea, sailkatzea eta partekatzea. Hona proiektu batzuk (argitara eman ziren daten arabera sailkatuak):
Izena: Wikipedia Deskripzioa: entziklopedia online, lankidetza kooperatiboaz eraikia. Webgunea: www.wikipedia.org Argitara: 2001-01-15 Edizioak: 290 edizio baino gehiago, 250 hizkuntza baino gehiagotan. Alexa ranking: 5 (2018ko urrian)[1] |
Izena: Wikiztegia Deskripzioa: hiztegia online eta thesaurus Webgunea: www.wiktionary.org Argitara: 2002-12-12 Edizioak: 170 hizkuntza baino gehiago. Alexa ranking: 488 (2018ko urrian)[2] |
Name: Wikiliburuak Deskripzioa: liburutzat har daitezkeen testuen bilduma. Webgunea: www.wikibooks.org Argitara: July 10, 2003 Alexa ranking: 2.186 (2018ko urrian)[3] | |||
Izena: Wikiesanak Deskripzioa: aipuen bilduma Webgunea: www.wikiquote.org Argitara:2003-07-10 Alexa ranking: 4.219 |
Izena: Wikibidaiak Deskripzioa: bidaia gida Webgunea: www.wikivoyage.org Argitara: 2003ko uztailean, baina hasieran beste izen batekin: Wikitravel Fork: 2006-12-10 (hasieran alemanez bakarrik). |
Izena: Wikiturriak, Wikiteka Deskripzioa: digital library Webgunea: www.wikisource.org Argitara: November 24, 2003 Alexa ranking: 3.726 | |||
Izena: Wikimedia Commons Deskripzioa: argazki, irudi, infografia, audio, bideo eta multimedia edukien biltokia. Webgunea: commons.wikimedia.org Argitara: 2004-09-07 Alexa ranking: 345 (Alexa rankingak wikimedia.org bere osotasunean hartzen du). |
Izena: Wikiespezieak Deskripzioa: bizidun espezieen katalogo taxonomikoa Webgunea: species.wikimedia.org Argitara: 2004-09-14 Alexa ranking: 345 (Alexa rankingak wikimedia.org bere osotasunean hartzen du). |
Izena: Wikialbisteak Deskripzioa: Albisteak Webgunea: www.wikinews.org Argitara: 2004-11-08 Alexa ranking: 61.854 | |||
Izena: Wikiversity Deskripzioa: unibertsitate mailako ikastaroak, tutorialak, apunteak. Ikerketak koordinatzeko ere erabiltzen da. Webgunea: www.wikiversity.org Argitara: 2006-08-15 Alexa ranking: 12.759 |
Izena: Wikidata Deskripzioa: oinarrizko ezagutza batzen duen datu-basea. Webgunea: www.wikidata.org Argitara: 2012-10-30 Alexa ranking: 10.775 (azkar igotzen) |
Azpiegitura eta koordinazio proiektuak
Badaude hainbat proiektu beste proiektuak nolabait babesteko eta sustatzeko. Esate baterako, Outreach argibideak ematen ditu wikimediako guneetan azkar eta ondo moldatzeko.
Izena: Meta-Wiki Deskripzioa: Wikimedia komunitateko proiektu guztiak bideratzeko, sustatzeko, koordinatzeko, erdigunean kokatu zen proiektua. Webgunea: meta.wikimedia.org |
Izena: Wikimedia Incubator Deskripzioa: hasiera fasean dauden hizkuntzetako proiektuak sustatzeko. Webgunea: incubator.wikimedia.org | ||
Izena: MediaWiki Deskripzioa: MediaWiki software koordinatzen duen. proiektua (Wikimediak darabilen oinarrizko softwarea). Webgunea: www.mediawiki.org |
Izena: Wikitech Alias: Wikimedia Cloud Services (WMCS), "Wikimedia Labs" izenarekin ere ezaguna Deskripzioa: azpiegitura eta proiektu teknikoak Webgunea: wikitech.wikimedia.org |
Tokiko kapituluak
Wikimediaren proiektuak mundu osoan daude zabalduta eta arrakasta handia izan dute. Horregatik, Wikimediak elkartutako erakunde sare bat sortu zuen antolaketa hobetzeko.
Tokiko kapituluak erakunde independenteak dira, Wikimedia Fundazioaren helburu berdinak dituztenak. Kapituluek Wikimedia Fundazioaren diru-laguntza jasotzen dute urtero. Horretarako, urteko txostena egin behar dute. Bestalde, Wikimedia komunitateari eta Wikimediaren proiektuei era desberdinetan laguntzen diete - dohaintzak esleituz, ekitaldiak antolatuz eta tokiko proiektuak bultzatuz. Gainera Wikimedia proiektuak eduki askea eta Wiki kultura sustatzeaz arduratzen dira.
Tokiko kapituluak erakunde independenteak direnez ez dute Wikimedia Fundazioaren webguneen lege-kontrolik edo ardurarik. Gehienetan, kapituluek estatu oso baten hedadura dute.
Beste elkarte atxiki batzuk
Erakundetze aldetik, kategoria nagusia kapitulua da. Aldiz, badira maila txikiagoan aitortza duten beste elkarte batzuk: gai erakundeak (Amical), eta erabiltzaile taldeak. Gai erakundeek ez dute kapituluek beste aitortzarik, baina eskubideetan zein betebeharretan haiengandik oso gertu daude. 2018an, Amical katalana da gai erakunde bakarra.
Aldiz, erabiltzaile taldeak ugari dira. Erabiltzaile taldeek badute fundazioaren aitortza, baina ez kapituluek edo gai erakundeek beste. Gehienetan, hizkuntzaren arabera antolatzen dira, baina bestela ere erakundetzen dira, gai edo geografia ingurune baten inguruan. 2016tik, Euskarazko Wikipedian, Euskal Wikilarien Elkarte sortu zen, erabiltzaile talde bat, eta wikipedia proiektu horren dinamizatzaile garrantzitsua.
Estatua | Izena | Webgunea | Sorrera |
---|---|---|---|
Alemania | Wikimedia Deutschland | www.wikimedia.de | 2004/06/13 |
Argentina | Wikimedia Argentina | www.wikimedia.org.ar | 2007/09/01 |
Australia | Wikimedia Australia | www.wikimedia.org.au | 2008/04/20 |
Armenia | Wikimedia Österreich | www.wikimedia.at | 2008/02/26 |
Danimarka | Wikimedia Danmark | www.wikimedia.dk | 2009/07/03 |
Frantzia | Wikimédia France | www.wikimedia.fr | 2004/10/23 |
Hungaria | Wikimédia Magyarország | wiki.media.hu | 2008/09/27 |
Indonesia | Wikimedia Indonesia | wikimedia.or.id | 2008/10/27 |
Israel | Wikimedia Israel | il.wikimedia.org | 2007/06/26 |
Italia | Wikimedia Italia | www.wikimedia.it | 2005/06/17 |
Norvegia | Wikimedia Norge | 2007/07/23 | |
Herbehereak | Wikimedia Nederland | nl.wikimedia.org | 2006/03/27 |
Polonia | Wikimedia Polska | pl.wikimedia.org | 2005/11/18 |
Portugal | Wikimedia Portugal | 2009/07/03 | |
Erresuma Batua | Wikimedia UK | www.wikimedia.org.uk | 2006/02/14 |
Txekia | Wikimedia Česká republika | www.wikimedia.cz | 2008/03/06 |
Errusia | Викимедиа РУ | wikimedia.ru | 2008/05/24 |
Serbia | Wikimedia Србије | rs.wikimedia.org | 2005/12/03 |
Suedia | Wikimedia Sverige | meta.wikimedia.org | 2007/12/1 |
Suitza | Wikimedia CH | www.wikimedia.ch | 2006/05/14 |
Taiwan | 中華民國維基媒體協會 | www.wikimedia.tw | 2007/07/04 |
Ukraina | Вікімедіа Україна | www.wikimedia.org.ua | 2009/07/03 |
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) How popular is wikipedia.org?. Noiz kontsultatua: 2018-10-2.
- ↑ (Ingelesez) How popular is wiktionary.org?. Noiz kontsultatua: 2018-10-2.
- ↑ (Ingelesez) How popular is wikibooks.org?. Noiz kontsultatua: 2018-10-2.
Kanpo estekak